Lapurdi
Donibane Lohizuneko klinika pribatuak zerbitzu publikoko larrialdi zerbitzua eskaintzen jarraituko du
Goiz korapilatsua AP-8an Gipuzkoan eta A-63 errepidean Lapurdin, hainbat istripuk eragindako auto ilara luzeak tarteko
AP-8 autobidean, Usurbil parean eta Errenterian izandako istripuen ondorioz lau kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Irunera bidean. Halaber, A-63 errepidean 15 kilometroko auto-ilarak neurtu dituzte, kamioi batek Donibane Lohitzune parean eta Gipuzkoara bidean izandako istripuaren ondorioz.
Albaresek "geroratze-taktikak" ikusten ditu EBn euskararen ofizialtasunari buruzko erabakia berriro atzeratzean
"Hori eragotz dezakeen argudio teknikorik ez dagoela jakinda, atzean arrazoi politikoak ez ote diren galdetzen hasi naiz, baina lehenago edo geroago, inolako zalantzarik gabe, gaindituko ditugu", adierazi du Atzerri ministroak Radio Euskadin egindako elkarrizketan.
Festa lehertu da Baionan!
Urtero legez, Leon Erregearen Iratzartzeak eman dio hasiera Baionako besten hasierari. Hiriko hiru giltzak udaletxeko balkoitik jaurtita, hasi dira Lapurdiko hiriburuko festak.
Baionako Lanbide Heziketako zentro batean izandako sutea nahita piztu ote zuten ikertzen ari dira
Baionako Lanbide Heziketako ikastetxe batean sute handia izan da eguerdian, eta lau lagun zauritu dira. 45 suhiltzailek lanak izan dituzte sua itzaltzeko eta 200 lagun bertatik ateratzeko.
Zuzendaritzak ez du baztertzen sua inork piztu izana, eta ikerketa zabalik dago.
Donamaria, Ibarrangelu, Mundaka, Mutiloa eta Ormaiztegi, UEMAko kide
Azkoitian egin duten batzar nagusian egin diete ongietorria taldekide berriei. 118 udalerrik osatzen dute UEMA, udalerri euskaldunen mankomunitatea, eta, honenbestez, 353.000 biztanleko lur eremu euskalduna osatzen dute.

Albiste izango dira: Gizon batek alaba hil du Bilbon, Arabako aldiriko trenak eta bero bolada
Frantziako Asanbleak emisio gutxiko eremuen kontrako lege-proposamena onartu du
Albiste izango dira: EITB Focus, beroaldia eta Trumpen muga zergak
Albiste izango dira: Euskaraldiaren balorazioa, Israel-Palestina eta Trumpek muga zergak atzeratu dizkio EBri
Manifestazio jendetsua Baionan, Seaskak deituta
