Enpresa-batzordea eta zuzendaritza datorren astean bilduko dira negoziazio-mahaian, apirilaren 24an, hain zuzen ere; bitartean, sindikatuek borrokan jarraitzeko deia egin diete langileei.
ELA, LAB, Steilas, ESK, Etxalde eta HIRU sindikatuek manifestazioa egin dute astelehen honetan, CEN patronalaren egoitzatik abiatuta, UGT eta CC. OO. sindikatuek Nafarrorako gutxieneko soldata propioa negoziatzeari uko egin izana salatzeko.
Ainize Gastakak nabarmendu duenez, Guardian enpresaren itxierak eta 171 langileen kaleratzeak "herriari eta eskualde osoari" eragin dietela. Hori dela eta, "Aiaraldea suspertzeko proiektu berritzaileak" funtsezkoak direla gaineratu du.
Aitor Peral LABeko ordezkari eta langile batzordearen presidenteak salatu duenez, kaleratuko dituzten 171 langileen indemnizazioak "merke" atera zaizkio enpresari, behin dena likidatuta, "laupabost milioiko irabaziak" izango dituelako.
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuaren arabera, behin 116 milioi euroko isunaren nondik norakoak ezagututa, hurrengo pausoa bankuekin negoziatzea izango da.
Hiru greba egunak "zuzendaritzak bere jarrera birplanteatzeko eta atzo aurkeztutako proposamena bertan behera uzteko nahikoa" izango direla uste dute CCOO, UGT, ELA eta BUP sindikatuek. "Horrela ez bada, gure jarrera gogortu beharko dugu", ohartarazi dute.
Joan den urtearen amaieran, Espainiako Gobernuak Errege Lege Dekretu bat onartu zuen, erretiro partzialaren araudian aldaketak egiteko. Horren ondorioz, ordezkoa lan-kontratuko langile finko gisa kontratatu behar da, eta hautaketa prozesu bat egitea beharrezkoa da.
Joan den urtearen amaieran, Espainiako Gobernuak Errege Lege Dekretu bat onartu zuen, erretiro partzialaren araudian aldaketak jasotzen zituena. Horren ondorioz, ordezkoa lan-kontratuko langile finko gisa kontratatu behar da, eta hautaketa prozesu bat egitea beharrezkoa da.
Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek greban jarraitzeko "indarra" agertu dute. Nabarmendu dute Eusko Jaurlaritza "grebek" mugiarazten dutela eta "benetako negoziazioa" eskatu diote Hezkuntza Sailari.
Negoziazioetako hainbat alderdik, tartean langile-batzordeak, epea 30 lanegun luzatzea eskatu dute, inbertitzaile posibleek eskaintzak aurkezteko beta izan dezaten.
Azken datuen arabera, EAEn Downen sindromea duten 7.112 pertsona daude, eta % 38k lan egiten dute, baina gehienek (% 87) zentro berezietan egiten dute. Hori da aurten aldarrikatu nahi dutena, lanpostu arruntetan lan egin ahal izatea.
Arrantza-jarduera erdira murriztu da 20 urtean. Beherakada horren atzean sektorearen gogortasuna dago, baina baita errentagarritasun falta ere; izan ere, lonjako prezioak apenas mugitu dira azken 20 urteotan. Hori guztia dela eta, sektorearen erreleboa zaila izaten ari da.
Lanpostuak suntsitzeko lan-erregulazioko espedientearen kontsulta-aldia akordiorik gabe amaitu da. Enpresa-batzordean ordezkaritza duten sindikatuen zerbitzu juridikoak prozesu osoa auzitara eramatea aztertzen ari dira.
Lantegiko 300 langileek 6 hilabete daramatzate aldi baterako lan-erregulazioan, eta irtenbide bat bila dezatela eskatzen diete Nafarroako Gobernuari, Sodenari eta konkurtsoaren administrazioari.
Langilea harrapatuta geratu da eta mediku talde bat eta suhiltzaileak bertaratu dira. Foruzainak gertatutakoa argitzeko ikertzen ari dira. UGT, CCOO, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek elkarretaratzea deitu dute ostegunerako Tuteran.
SOS Aiaraldeak eta dozenaka herritarrek eskualdea "existituko ez balitz bezala" jokatzea leporatu diete erakundeei. Eskualde horretan "industria-sarea nola desegiten ari den eta enpresak nola ixten dituzten" ikusten duten bitartean.
Manifestariek Arabako Foru Aldundiaren eraikina inguratu dute, "industria-sarea nola desegiten ari den eta enpresak nola ixten ari diren" ikusi duen eskualde baten egoeraren aurrean erakundeen gelditasuna salatzeko.
Zumaiako ontziola hartzekodunen konkurtsoan dago azarotik, eta martxoaren 31ra arteko epea du zorra bere gain hartuko duen norbait aurkitzeko. Langile batzordeak pozarren hartu du albistea, baina zuhurtziarako deia egin du, erakundeei babesa eskatzearekin batera.
Emakumeek gizonen denbora bikoitza ematen dute janaria prestatzen, garbitzen eta arropak ikuzten. Kontrara, gizonek askoz denbora gehiago igarotzen dute txangoak egiten, paseatzen, kirola egiten eta sarean nabigatzen.
Langileek kontzentrazioa egin dute lantegiaren aurrean eta protestekin jarraituko dute Enpregu-Erregulazio Espedientea negoziatzen den bitartean. Eusko Jaurlaritzari parte har dezan eskatu diote.
ELA, LAB, Steilas, ESK, Etxalde eta Hiru sindikatuek beste batzar bat deitu dute martxoaren 20rako Euskadirako gutxieneko soldata propio bat Confebaskekin negoziatzen saiatzeko. Horien aburuz, EAEko gutxieneko soldatari buruz egindako proposamenak berme juridiko guztiak ditu.
Sarbiderako, ibilbide profesionalerako, ezagutzaren trasmisiorako eta gaitasunen kudeaketarako prozesuetan jarri du azpimarra, eta inplikazioa eskatu die sindikatuei.
Hautaketa prozesuan bereziki baloratuko dira herria ezagutzea eta euskara. "Esperientziak erakutsi du Arkautiko prozesuen bidez aukeratutako udaltzainek, askotan, berehala uko egiten diotela lanpostuari beste herri edo hiriburuetara joateko", gogorarazi dute alkateek.
Transferentzien Batzorde Mistoa otsailaren 28an bilduko da akordio hori izenpetzeko. Eskualdatzeari buruzko xehetasunak hilaren 28an jakinaraziko dituzte.
Eskatutako trenak agindutako epean ez egiteagatik 116 milioi euroko isuna ordaindu beharko dio tren ekoizleak Renferi. Ondorioz, langileek 10 milioi euro gutxiago jasoko dutela kalkulatu du CSIF sindikatuak.
Nafarroako Volkswagen, Nano Automotive, Siemens-Gamesa, Sunsundegui, BSH, Tasubinsa eta Tenerias Omegako enpresa-batzordeek deitu dute mobilizazioa. Industria Legea baliatuz, deslokalizazioen eta itxieren kontrako "bermeak" ezartzeko eskatu dizkiote Nafarroako Gobernuari.
Jose Miguel Ayerza ADEGIren idazkari nagusiaren hitzetan, "gizarte arazo bat daukagu bajarekiko" eta "sakon" aztertu behar da gaia, "absentismoa guztiontzako delako txarra". "Askotan, bajak eta altak ematerakoan ez da zorrotz jokatzen", esan du.
Yolanda Diaz Lan ministroak eta Unai Sordo eta Pepe Alvarez CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiek sinatu dute ituna. Gutxieneko soldataren igoera astearte honetan onartuko dute Ministroen Kontseiluan, eta berehala sartuko da indarrean, aurtengo urtarrilaren 1eko atzeraeraginez.
Enpresak automobilgintza sektorerako sintetizatutako pieza metalikoak ekoizten ditu, eta 2024ko uztailetik dago hartzekodunen konkurtsoan. ELAren ustez, "guztia zuzendaritzaren kudeaketa eskasaren ondorioa da".