Maiatzaren 1ean, Wroclaw hiriko Thanks Jimi jaialdiarekin bat egingo du Donostiak. Guinness errekorra lortzeko helburuarekin, Poloniako hirian bilduko diren ia 10.000 lagunekin batera.
Donostia 2016 Bizkaiara iritsiko da 2016 Bidea egitasmoaren 3. etapari esker, Debatik Markina-Xemeinera. Apirilaren 10etik maiatzak 8ra bitarte Bizkaitik ibiliko da 2016 Bidea 5 etapetan.
Martxoaren 20, Victoria Eugenia Antzokian, estreinatuko da literatura, txotxongiloa eta musika uztartzen dituen opera hau. Gerraren aurkako jaialdia bestalde, marxoaren 25 eta 27a bitartean izango da.
Enza Leone, Materako Osteria Pico jatetxeko sukaldaria izango da On appétit! bigarren jardunaldiko gonbidatua, Gasteizko Zaldiaran jatetxeko Patxi Ezeiza anfitrioia izango delarik.
Txema Ortiz argazkilariak aukera ematen digu Gipuzkoako hiriburuaz beste ikuspegi batetik gozatzeko: 360 graduko kamera bat eta 4K teknologia erabiliz.
Erakundeetako ordezkariek proiektua ebaluatzen duen txosten independente bat aurkeztu dute, eta Donostia 2016ren ondarea kudeatzeko plana hilaren 29an aurkeztuko dutela aurreratu dute.
Tanttaka Teatroak, Victoria Eugenia antzokiak eta Donostia 2016k ekoitzi dute eskola jazarpena bistarazten eta erruaren eta erantzukizunaren arteko mugak marrazten dituen lana.
Urumea ibaiaren zabalkuntzari ekingo dio aurten Donostiako udalak. Martutenen, lehen zatia udaberrirako bukatzea espero dute. Txomin Eneako etxebizitza berrien eraikuntza ere bide onetik doa.
Hiriburutzaren laburpena eta balantzea egiten duen 'Bitakora Kaierak' izeneko dokumentalaren aurkezpena egin dute larunbat honetan Victoria Eugenia Antzokian.
Donostia Kultura 2016ko balorazio baikorra egin du Xabi Payak. 3000 ekintza egin direla azpimarratu du eta 'Giltzapekoak' erakusketaren inguruko zentsura salatu nahi izan du.
Badirudi donostiarrek penaz esango diotela agur kultur hiriburuari. Hainbat herritarri galdetu diegu ea zer iruditu zaizkien aurten egindako ekitaldiak eta programak.
Europako kultur hiriburutzaz galdezka aritu gara sortzaile, kultur eragile eta orohar, herritarren artean. Tere Beloki lankideak jasotako iritziak eta ahotsak dira hauek.
2008tik gaur arte bildutako ikus-entzunezko dokumentuentuekin osatu dute DSS2016ko historia eta proiektuen inguruko erakusketa. Protagonistek ekimenaren balantzea ere egiten dute.
DSS2016 Kultur hiriburutzari buruzko tartea, 'Faktoria'n. Parte hartu dute, Miren Azkarate Donostiako Kultura zinegotziak eta gure kolaboratzaile Felipe Juaristi, Nerea Azurmendi eta Maite Ubiriak.
Poloniako Wroclawen eta Donostian, aurtengo Europako Kultur Hiriburuetan eta etorkizunean izango diren Rijekan eta Arnhemen egoilar egon diren artisten lana ikusgai izango da urtarrilaren 9rarte.
Euskal sortzaileek behar baino sarriago entzuten duten galdera da: "zergatik ez duzu gazteleraz idazten?". Kezka horretatik abiatutako jardunaldia prestatu dute abenduaren 12 eta 13rako.