Mendebaldeak agindutako armak iritsi zain egon gabe ekin dio Ukrainako Armadak hilabeteetan iragarrirako kontraerasoari. Oso txikia da oraingoz berreskuratu duten eremua, baina pixkanaka aurrera eginez, Errusiako Armadak Krimea hornitzeko duen bidea moztea da helburu.
Aireko defentsa sistemak aktibatuta daudela jakinarazi du alkateak, eta "izurik ez izateko" deia egin die herritarrei. Halaber, leku seguruetan babesteko eskatu die.
Europar Batasunak "irmo" gaitzetsi du Zaporizhiako zentral nuklearra hartzeko Putinen dekretua. Bestalde, Zelenski ironiaz mintzatu da Krimea eta Errusia lotzen dituen zubiaren leherketari buruz: "hodeitsu dago Krimean, baina bero".
Leherketa batek kalte handia egin dio Errusia eta Krimea lotzen dituen Kertx zubiari. Errusiak ikerketa iragarri du; eta Ukrainan ospatu egin dute gertatutakoa, baina ardura beren gain hartu gabe. Gutxienez hiru dira hildakoak.
Errusiako Gobernuak iragarri du Ukrainan su-etena ezarriko lukeela, Ukrainak Donetsken eta Luhansken independentzia aitortzen badu eta Krimea lurralde errusiarra dela onartzen badu.
Tropa errusiarrak hainbat tokitatik sartu dira herrialdean eta Kievetik kilometro gutxira daude, goizaldean postu militarrak eta aerodromoak bonbardatu ostean.
Muga zaintzeaz arduratzen den zerbitzuak blindatuak, tankeak eta kamioi militarrak mugako postutik nola igarotzen diren erakusten duen bideo bat argitaratu du.
Errusiaren eta Ukrainaren arteko tentsioak gora egiten jarraitzen du. Putinek Donetsk eta Luhanskeko errepubliken independentzia onartu du, eta Errusiako tropei eskualde horietan sartzeko agindua eman die, "bakea mantentzeko". 2014tik daramatzate gatazkaz gatazka: hauek dira gertakari nagusiak.
Errusiak Krimeako penintsulan dauden hainbat unitate militar erretiratuko dituela iragarri du, inguru horretan maniobretan parte hartu ondoren. Moskuk Ukrainako mugatik gertu dauden tropak baseetara itzultzen hasi zirela baieztatu eta biharamunean hartu dute erabaki hau.
Inkesten arabera, Volodimir Zelenski Ukrainian oso ezaguna den komikoak irabazi lezake lehen bozketa hau. Garaile nor aterako den erabakigarria izan daiteke Crimeako gatazkaren gaian
Ukrainak Europari eskatu dio Azov Itsasora ontziak bidaltzeko. Bruselak ez du Ukraina defendatzeko legezko beharrik, ez baita Batasuneko eta NATOko kide.
Errusiak Ukrainako ontziei Kertxeko igarobidean trabak jartzeko hartutako erabakia lehen urratsa izan daiteke Azoveko Itsasoa ixteko. Horregatik hartu du horren gaizki Ukrainak.
Sorta horretako ardo botila bakoitza 150.000 dolarrean baloratuta dago. Kieveko Fiskaltzak auzibide penala zabaldu du Estatuko ondasun batez bidegabe jabetzeagatik.
Zazpi alderdik lortu dezakete ordezkaritza Rada berrian. Aurrenekoz, 1991an independentzia lortu zuenez geroztik, Errusiaren aldeko alderdiek ez dute ia ordezkaritzarik lortuko.
Mertxika eta nektarinen ekoizleak laguntzeko aurreneko neurriak proposatu ditu Europar Batasunak. Betoak eragiten dieten produkzioak baztertzeko eskatuko dio ostegunean Espainiak Europako Batzordeari.
Krimea "ukrainarra zen, gaur egun ere bada, eta izango da", esan du presidente berriak inbestidura ekitaldian. Enpresaburu ukrainarrak maiatzaren 25eko hauteskundeetako lehen itzulia irabazi zuen.
Krimeara egin duen lehenengo bisitan, Errusiako presidenteak Errusia "indartsuagoa" dela nabarmendu du, penintsulara anexionatu ostean, aurtengo martxoan.
"Ekintzon helburua, berriro esango dut, Ukrainako herritarrak defendatzea da, terroreari aurre egin eta herrialdea desegiteko saiakerak galarazi", esan du Turtxinov behin behineko presidenteak.
Krimeako krisiaren aurrean, NATOko herrialdeetako atzerri ministroak bilduta daude Bruselan, Europa ekialdean presentzia militarra indartu, eta maniobrak nola ugaritu erabakitzeko.
Bestalde, Moskuk salatu du Mendebaldeko herrialdeek xantaia egin dietela NBEko herrialde batzuei, Crimearen bategitearen kontrako adierazpena babes zezaten.
Ukrainako gobernuak Krimeatik erretiratzeko agindua eman die soldaduei. Mikel Ayestaran kazetariarekin aztertu dugu egoera. Ikus ezazu elkarrizketa eta solasaldia, 'Airean' saioan.
Armada ukrainarrak Krimean zituen ia itsasontzi guztiak galdu eta gero hartu du erabakia ministroak. Diputatuen gehiengoak dimisioaren kontra bozkatu du.
AEBk, Frantziak, Britainia Handiak, Italiak, Alemaniak, Kanadak, Japoniak eta Europar Batasunak Moskuren kontrako neurri gehiago adostu dituzte, Krimeako afera dela eta.