Litekeena da tasak puntu laurdena jaistea, % 2,25era. Gerra komertzialaren eraginez, euroak gora egin du, eta inflazioa % 2aren inguruan dago. Bi faktore horiek lagungarri izango zaizkio Lagardek zuzentzen duen erakundeari.
Europako Banku Zetralak oinarrizko 25 puntutan jaitsi ditu interes-tasak. Hala, gordailu-tasa (DFR) % 2,50ean geratuko da; birfinantzaketa-eragiketa nagusietarako erreferentzia-tasa (MRO), % 2,65ean; eta mailegu-erraztasunarena, (MLF) % 2,90ean.
LKS Next aholkularitza konpainiak 2024an 100 enpresaren datuekin egindako azterlanaren arabera, adimen artifizialarekin eta teknologia berriekin lotutako lanpostuetan izan da soldata igoera handiena. Orokorrean, txostenak dio langileek berreskuratu dutela 2021-22 urteetan galdutako erosahalmena.
Erregaien garestitzeak eta kulturako prezioek eragin dute, hein handi batean, inflazioaren gorakada. Azpiko inflazioa, berriz, % 2,6an kokatu da, bi hamarren gora eginda.
Urtea hastearekin batera, zerbitzu eta produktu guztien tarifak eguneratuko dira. Elektrizitatea eta gas naturala dira gehien igoko direnak, eta hipotekak dira jaitsiko diren bakarrak. Pentsioak % 2,8 altuagoak izango dira, baina gutxieneko soldatak izoztuta hasiko du urtea.
KPIren gorakada erregaien garestitzeak eragin du, eta, neurri txikiagoan, aisialdiko eta kulturako prezioek, abenduan aurreko urteko hilabete berean baino gehiago igo baitira.
Balio-handitze horrek, gutxi gorabehera, urtean, batez beste, 600 euro gehiago ekarriko dizkie erretiro-pentsioa duten pertsonei, eta sistemaren batez besteko pentsioak 500 euro inguru igoko dira urtebetean.
Bestalde, azpiko inflazioa hamarren bat jaitsi da azaroan, % 2,4raino. Iazko abendutik aurtengo azarora arteko KPIaren arabera eguneratuko dira pentsioak 2025an, eta hortaz kotizaziopeko pentsioak % 2,8 igoko dira.
Prezioen moteltze prozesuaren testuinguruan etorri da jaitsiera, irailean euroguneko inflazio tasak hirugarren hilabetez jarraian behera egin eta urte arteko % 1,8an kokatu ondoren, abuztuan baino lau hamarren beherago. 2021eko apiriletik izan duen mailarik baxuena da.
Bestalde, azpiko inflazioa hiru hamarren jaitsi da irailean, % 2,4raino. Hortaz, KPI orokorra baino bederatzi hamarren handiagoa da, eta 2022ko urtarriletik izandako txikiena.
Bestalde, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkartearen azken txostenaren arabera, Espainiako Estatuko hiru erkidego garestienetako bat da EAE, Balearrekin eta Kanariekin batera.
Espainiako Estatuan urtebeteko inflazioa % 2,3an kokatu da, iazko uztailetik izandako tasarik txikiena. Halaber, elikagaiak % 2,5 garestitu dira batez beste urtebetean, ia hiru urtean izan den igoerarik txikiena.
Gasolio litroa 1,459 euroan kokatu da, duela astebete baino % 0,95 gutxiago. Era berean, gasolina litroa % 0,87 merkatu da aurreko astearekin alderatuta, eta 1,589 eurora jaitsi da.
Espainiako Estatuan urte arteko inflazioa % 2,8an kokatu da, ekainetik sei hamarren behera eginda. Bien bitartean, elikagaiak batez beste % 3,1 garestitu dira urtebetean, hiru urtean izandako igoerarik txikiena.
Igoera handienak Etxebizitzan (% 5 inguru garestitu da), elikagai eta edari ez-alkoholikoetan (% 4,55) eta ostalaritza eta hoteletan (% 4,1) izan dira.
Erregaien merkatzeak eta elikagaien prezioak ekainean 2023an baino gutxiago igo izanak eragin dute moteltzea. Aldiz, aisialdiaren eta kulturaren prezioen igoera nabarmentzen da.
Hotelen eta bidaien prezioak asko igo diren arren, familia gehienek oporretara joateari ez diotela uko egin uste du Lore Urangak, Zumaiako BQD bidaia-agentziako arduradunak. Hori bai, gaur egun aurrekontuak garrantzia handia duela azpimarratu du nora joan erabakitzean.
Espainiako Estatuari dagokionez, urte arteko inflazioa % 3,6an kokatu da, hiru hamarren gora eginda. Bestalde, azpiko inflazioak ere gora egin du pixka bat, eta % 3,0an dago orain.
OCUk Espainiako Gobernuari eskatu dio "premiaz eta nabarmen" handitzeko 200 euroko txekearen zenbatekoa 27.000 euro baino gutxiagoko diru-sarrerak dituzten familientzat, bai eta onuradunen kopurua ere, eta, aldi berean, diru-sarreren muga handitzeko.
Espainiako Estatuari dagokionez, urte arteko inflazioa % 3,3an kokatu da, hamarren bat gora eginda, eta elikagaiak % 4,7 garestitu dira urtebetean. Bestalde, 2022ko azarotik lehen aldiz, azpiko inflazioa inflazio orokorraren azpitik kokatu da.
Murrizflazioak indarra hartu du: supermerkatuetan, asko dira prezioari eutsi baina kantitatea murriztu duten produktuak. Ostalaritzan, pintxoak edota edalontziak txikiagoak dira orain. Eta badira osagai merkeagoak erabiltzen hasi diren produktuak, prezio berean.
Gasaren eta elikagaien garestitzeak eraginda hazi da Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI). Bestalde, 2022ko azarotik lehen aldiz, azpiko inflazioa inflazio orokorraren azpitik kokatu da.
Beheranzko joera horrek erakusten du euroguneko inflazioa Europako Banku Zentralak lortu nahi duen % 2ko helburura hurbiltzen ari dela, eta interes-tasen lehen jaitsiera gerturatzen ari dela.
Espainiako Estatuan elikagaiak batez beste % 4,3 garestitu dira urtebetean, otsailean baino puntu bat gutxiago, eta 2021eko azarotik izan den igoerarik txikiena izan dute.