Kontxako Bandera 2020

1 / 17 Hurrengoa
2024ko Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiko kaleen zozketa

2024ko Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiko kaleen zozketa

Lehenengo jardunaldian bezala, emakumezkoen estropada 11:00etan hasiko da, eta gizonezkoena, berriz, ordubete geroago, 12:00etan.
Traineruek azken entrenamenduak egin dituzte, Kontxako azken igandeari begira

Traineruek azken entrenamenduak egin dituzte, Kontxako azken igandeari begira

Zazpi traineru aritu dira Kontxako badian entrenatzen: Donostiarrako eta Orioko emakumezkoena eta gizonezkoena, Chapela, Hondarribia eta Arraun Lagunak.

Arraun Lagunakek eta Urdaibaik alde erosoekin ekingo diote Kontxako Banderako azken jardunaldiari

Arraun Lagunakek eta Urdaibaik alde erosoekin ekingo diote Kontxako Banderako azken jardunaldiari

Donostiarrek eta bermeotarrek 2023ko garaipenak berretsi nahi dituzte. Bermeotarrek 14 segundoko aldea dute Zierbenarekin eta donostiarrek bederatzikoa Oriorekin. Estropada zuzen-zuzenean emango du EITB Mediak.
Makazaga: ''Igandean gure bertsio onenetik gertuago egongo gara''

Makazaga: ''Igandean gure bertsio onenetik gertuago egongo gara''

Donostiarra denboraldi bikaina egiten ari da, baina Kontxako lehen jardunaldian ez zitzaien inondik ere amestutako estropada atera. Garaipenaren lehian aritzea zaila izango duten arren, argi dute igandean borrokatzera aterako direla.

Antepara, Zierbena: ''Oso txanda lehiatua izango da, eta taldea prest dago''

Antepara, Zierbena: ''Oso txanda lehiatua izango da, eta taldea prest dago''

Zierbenak ez du amore emango igande honetan, Kontxako Banderaren bigarren jardunaldian, nahiz eta Urdaibaik duen aldea handia izan. Unax Antepara Zierbenako arraunlariaren esanetan, taldea prest dago.

Iker Zabalak eskura du bere 10. Kontxako Bandera

Iker Zabalak eskura du bere 10. Kontxako Bandera

Iker Zabala Bermeo-Urdaibai entrenatzaileak taldeak denboraldi honetan egindako lan bikaina nabarmendu du Kontxako Banderari begira egindako elkarrizketa honetan. Igandean irabaziz gero, hurrengo Banderaren bila jarraituko dutela esan du.

Nagore Iturralde eta Adur Tapia, Orioko arraunlariak, Kontxako Banderari begira

Nagore Iturralde eta Adur Tapia, Orioko arraunlariak, Kontxako Banderari begira

Adur Tapia eta Nagore Iturralde Orioko arraunlariek Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiaren atarian hitz egin dute. Zaila ikusten duten arren, ahalik eta lanik onena egiteko asmoa agertu dute.

Juan Mari Etxabe, Arraun Lagunak: ''Bandera eskuan izan arte, ez dago ospatzeko ezer''

Juan Mari Etxabe, Arraun Lagunak: ''Bandera eskuan izan arte, ez dago ospatzeko ezer''

Kontxako Banderaren lehen jardunaldia jokatuta, bederatzi segundo eta hamar ehuneneko aldea eskuratu zuen Arraun Lagunakek bigarren sailkatu den Oriorekiko; hamabi segundokoa, berriz, Tolosaldearekiko.

2024ko Kontxako Banderako lehen jardunaldia: Tolosaldeako estropada, traineru barrutik ikusita

2024ko Kontxako Banderako lehen jardunaldia: Tolosaldeako estropada, traineru barrutik ikusita

Tolosaldea hirugarren izan da 2024ko Kontxako Banderaren lehenengo jardunaldian; ikusi, bideo honetan, nola bizi izan duten estropada traineruko arraunlariek eta patroiak.

2024ko Kontxako Banderako lehen jardunaldia: Donostiarraren estropada, traineru barrutik ikusita

2024ko Kontxako Banderako lehen jardunaldia: Donostiarraren estropada, traineru barrutik ikusita

Donostiarra hirugarren izan da 2024ko Kontxako Banderako lehen jardunaldian. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.

2024ko Kontxako Banderako lehen jardunaldia: Zierbenaren estropada, traineru barrutik ikusita

2024ko Kontxako Banderako lehen jardunaldia: Zierbenaren estropada, traineru barrutik ikusita

Zierbena bigarren izan da 2024ko Kontxako Banderako lehen jardunaldian. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.

2024ko Kontxako Banderako lehen jardunaldia: Orioko estropada, traineru barrutik ikusita

2024ko Kontxako Banderako lehen jardunaldia: Orioko estropada, traineru barrutik ikusita

Orio bigarren izan da 2024ko Kontxako Banderaren lehenengo jardunaldian; ikusi, bideo honetan, nola bizi izan duten estropada traineruko arraunlariek eta patroiak.

Kontxako Banderako lehen jardunaldiko unerik onenak

Kontxako Banderako lehen jardunaldiko unerik onenak

Hauek izan dira Kontxako Banderako lehen jardunaldiak eman dituen irudirik onenak. Emakumezkoetan Arraun Lagunak izan da irabazle eta gizonezkoetan Urdaibai.

Bermeok aurkariak jipoitu ditu lehen jardunaldian eta bandera ia irabazita dauka

Bermeok aurkariak jipoitu ditu lehen jardunaldian eta bandera ia irabazita dauka

14 segundo atera dizkio lehenengo txandan jaun eta jabe izan den Zierbenari, 15 Donostiarrari eta 25 Oriori. Lau ontzi horiek izango dira datorren igandeko ohorezko txandan.
Arraun Lagunakek urrats handia egin du bandera irabazteko

Arraun Lagunakek urrats handia egin du bandera irabazteko

Euskotren Ligako irabazleak 9 segundoko aldea du Oriorekin, 12 Tolosaldearekin eta 13 Donostiarrarekin, lehen jardunaldia aise irabazita.

2024ko Kontxako Banderako lehen jardunaldia: Urdaibaren estropada, traineru barrutik ikusita

2024ko Kontxako Banderako lehen jardunaldia: Urdaibaren estropada, traineru barrutik ikusita

Urdaibai izan da onena 2024ko Kontxako Banderako lehen jardunaldian; estropada bikaina eginda, Bermeoko traineruak 14 segundoko aldea lortu du Zierbenarekiko. Ikusi nola bizi izan duten Urdaibaiko arraunlariek eta patroiak.

Urdaibaik erakustaldia eman du lehen jardunaldian eta 14 segundoko aldea du Zierbenarekin

Urdaibaik erakustaldia eman du lehen jardunaldian eta 14 segundoko aldea du Zierbenarekin

Bou Bizkaiak gauzak ia erabakita utzi ditu bigarren jardunaldiari begira. Lehen txanda irabazi duen Zierbena 14 segundora du, Donostiarra 15 segundora eta Orio 25 segundora. Lau horiek neurtuko dituzte indarrak datorren igandeko ohorezko txandan.

Iker Zabala: ''Daukagun gosearekin, oso zaila izango da guri buelta ematea, baina badira gai''

Iker Zabala: ''Daukagun gosearekin, oso zaila izango da guri buelta ematea, baina badira gai''

Iker Zabala Urdaibaiko entrenatzaileak bere taldearen lanean bete-betean sinesten du, eta uste du hurrengo igandean bere arraunlarien jarduna zuzena da, zaila izango dela garaipenak ihes egitea Kontxako Banderan.

Juan Mari Etxabe, Arraun Lagunak: ''Kriston arraunketa egin dugu''

Juan Mari Etxabe, Arraun Lagunak: ''Kriston arraunketa egin dugu''

Arraun Lagunakek denborarik onena egin du Kontxako Banderaren lehen jardunaldian eta, bigarrenari begira, 9 segundoko aldea du bigarren izan den Oriorekin.

2024ko Kontxako Banderako lehen jardunaldia: Arraun Lagunaken estropada, traineru barrutik ikusita

2024ko Kontxako Banderako lehen jardunaldia: Arraun Lagunaken estropada, traineru barrutik ikusita

Arraun Lagunakek irabazi du 2024ko Kontxako Banderaren lehenengo jardunaldia; ikusi, bideo honetan, nola bizi izan duten estropada garaipena eskuratu duen traineruko arraunlariek eta patroiak.

Gorka Aranberri: ''Kristoren estropada egin dugu, denboraldiko onena esango nuke''

Gorka Aranberri: ''Kristoren estropada egin dugu, denboraldiko onena esango nuke''

Bermeok ez du aukaririk izan Kontxako Banderako 1. jardunaldian. Izan ere, 14 segundo atera dizkio lehenengo txandan jaun eta jabe izan den Zierbenari, 15 Donostiarrari eta 25 Oriori. "Kristoren estropada egin dugu, denboraldiko onena", adierazi du Gorka Aranberrik, Urdaibaiko patroiak.

Xubane Uribarrena: ''Balorazio oso positiboa da, baina hau Kontxa da''

Xubane Uribarrena: ''Balorazio oso positiboa da, baina hau Kontxa da''

Xubane Uribarrena Arraun Lagunakeko patroia oso pozik agertu da Kontxako Banderako lehen txanda bereganatu eta bigarren sailkatu den Oriori bederatzi segundoko aldea atera ostean. Dena den, oraindik lan egin beharko dutela garbi dauka

Arraun Lagunakek irabazi du Kontxako lehenengo jardunaldia, eta bederatzi segundoko aldea du Oriorekiko

Arraun Lagunakek irabazi du Kontxako lehenengo jardunaldia, eta bederatzi segundoko aldea du Oriorekiko

Euskotren Ligako txapeldunak bikain aritu dira aurreneko jardunaldian, eta alde nabarmena lortu dute aurkari nagusiekiko; Tolosaldea eta Donostiarra ere sartu dira ohorezko txandan.
2024ko Kontxako Banderaren lehen jardunaldiko kaleen zozketa

2024ko Kontxako Banderaren lehen jardunaldiko kaleen zozketa

Emakumezkoen estropada 11:00etan hasiko da, eta gizonezkoena, berriz, ordubete geroago, 12:00etan.
Urdaibai, Zierbena eta Donostiarra gizonezkoetan, eta Arraun Lagunak emakumezkoetan, faborito nagusi

Urdaibai, Zierbena eta Donostiarra gizonezkoetan, eta Arraun Lagunak emakumezkoetan, faborito nagusi

Arraun Lagunak Euskotren Ligako irabazleak dena alde du iazko garaipena berresteko. Gizonezkoetan, Zierbenak eta Urdaibaik argi utzi zuten indartsuenak direla asteazkeneko sailkatze estropadan.
Kontxako Banderaren bezperan, traineruek estropada eremua probatu nahi izan dute

Kontxako Banderaren bezperan, traineruek estropada eremua probatu nahi izan dute

Kontxako egunaren bezperan hainbat ontzi gerturatu dira Donostiako badiara estropada eremua aztertzera. Zortzi traineru aritu dira entrenatzen, emakumezkoen hiru eta gizonezkoen bost.

Iker Gimeno (Kaiku), Kontxari buruz: ''Beste urte batzuetan baino saltsa gehiago egongo da''

Iker Gimeno (Kaiku), Kontxari buruz: ''Beste urte batzuetan baino saltsa gehiago egongo da''

Orio eta Kaiku dira Donostiako Banderan lehiatzeko emakumezkoen eta gizonezkoen ontzia, biak, sailkatzea lortu duten klub bakarrak. Iker Gimenorekin, Eusko Label ligan ari den ontzi sestaoarraren patroiarekin izan gara.

Donostiako banderaren lehen jardunaldia, igandean ETB1en

Donostiako banderaren lehen jardunaldia, igandean ETB1en

Urteko estropadarik ikusgarrienak asteburuan. Kontxako banderaren lehen jardunaldia, igandean 10:45ean ETB1en eta eitb.eus atalean. Ez galdu!

Emakumezkoen sailkapen-estropadako unerik onenak

Emakumezkoen sailkapen-estropadako unerik onenak

Bideo honetan ikusgai Kontxako Banderako sailkatze estropadako momenturik politenak. Arraun Lagunak, Tolosaldea, Astillero, Chapela, Hibaika, Kaiku eta Orio izango dira Kontxan.

Arraun Lagunak, Tolosaldea, Astillero, Chapela, Hibaika, Kaiku eta Orio izango dira Kontxan

Arraun Lagunak, Tolosaldea, Astillero, Chapela, Hibaika, Kaiku eta Orio izango dira Kontxan

Zumaia, 84 ehunenengatik, eta Hondarribia, ordea, kanp gelditu dira. Ostegunean, sailkatze estropadan, aipatutako klubek lortu dute txartela hurrengo bi igandeetan Kontxan lehiatzeko.

Hondarribia eta Zumaia aho zapore txarrarekin geratu dira Kontxatik kanpo geratuta

Hondarribia eta Zumaia aho zapore txarrarekin geratu dira Kontxatik kanpo geratuta

Hondarribia eta Zumaiako arraunlariak Kontxako Banderaren atean geratu dira, zazpi onenen artean sartzea lortu ez dutelako. Haiekin egon gara eta haien frustrazioa kontatu digute.

Hibaika, Chapela, Kaiku eta Astilleroko arraunlariak, irribarrea kendu ezinik Kontxarako sailkatu ostean

Hibaika, Chapela, Kaiku eta Astilleroko arraunlariak, irribarrea kendu ezinik Kontxarako sailkatu ostean

Hibaika, Chapela, Kaiku eta Astillero Kontxako Bandera lehiatzeko sailkatu dira emakumezkoen sailkapen estropadan. Hondarribia bezalako aurkari gogorrak gaindituta, pozez gainezka ikusi ditugu arraunlariak.

Arraun Lagunak, Tolosaldea, Astillero, Chapela, Hibaika, Kaiku eta Orio, Kontxako Banderara

Arraun Lagunak, Tolosaldea, Astillero, Chapela, Hibaika, Kaiku eta Orio, Kontxako Banderara

Emakumezkoen sailkatze estropadan, ostegunean, Zumaia 84 ehunenengatik gelditu da kanpo, eta Hondarribia bi segundogatik. Txartela erdietsi duten zazpi klubak eta Donostiarra lehiatuko dira, horrenbestez, igandean, irailaren 1ean, eta hilaren 8an.
2024ko Kontxako Banderaren emakumezkoen sailkatze-estropadaren irteera-ordena

2024ko Kontxako Banderaren emakumezkoen sailkatze-estropadaren irteera-ordena

Irteera hartuko duen lehenengo trainerua Perillo izango da. Bestalde, Chapela arduratuko da erlojupekoa ixteaz.
Emakumezkoen 20 traineru eta Kontxako Banderarako zazpi txartel jokoan, ostegunean

Emakumezkoen 20 traineru eta Kontxako Banderarako zazpi txartel jokoan, ostegunean

Sailkapen-estropadan, iaz baino bi ontzi gehiago izango dira. Sailkapen-proba zuzenean jarraitu ahal izango da, ETB1en eta eitb.eus-en, 17:40tik aurrera.
Gizonezkoen sailkatze estropadako unerik onenak

Gizonezkoen sailkatze estropadako unerik onenak

Bideo honetan ikusgai Kontxako Banderako sailkatze estropadako momenturik politenak. Zierbena, Urdaibai, Orio, Cabo, Getaria, Hondarribia era Kaiku sailkatu dira Kontxarako.

Zierbena, Urdaibai, Orio, Cabo, Getaria, Hondarribia eta Kaiku, Kontxako Banderara

Zierbena, Urdaibai, Orio, Cabo, Getaria, Hondarribia eta Kaiku, Kontxako Banderara

Asteazkenean Donostian jokatutako sailkatze estropadan, txartela lortu dute, erlojupekoaren lehengo zazpi postuetan sartu baitira. Cabok eta bereziki, Kaikuk eman dute ezustekorik handiena.

Lekittarra, Ares eta Ondarroako kideak burumakur sailkapenik gabe geratu baitira

Lekittarra, Ares eta Ondarroako kideak burumakur sailkapenik gabe geratu baitira

Iñaki Goikoetxea (Lekittarra), Hugo Rascado (Ares) eta Josu Elu atsekabetuta agertu dira hurrengo bi asteburuetan Kontxako Bandera lehiatzeko eskubiderik gabe geratu izanagatik.

Getaria, Kaiku eta Caboko arraunlarien poza Kontxarako sailkatu ostean

Getaria, Kaiku eta Caboko arraunlarien poza Kontxarako sailkatu ostean

Unax Eizagirre (Getaria), Iker Gimeno (Kaiku) eta Benigno Lojo (Cabo) pozik agertu dira Kontxarako sailkapena lortu eta gero, azken bien kasuan, gainera, ezustekoa emanda, askoren esanetan.

Zierbena, Urdaibai, Orio, Cabo, Getaria, Hondarribia eta Kaiku sailkatu dira Kontxako Banderarako

Zierbena, Urdaibai, Orio, Cabo, Getaria, Hondarribia eta Kaiku sailkatu dira Kontxako Banderarako

Asteazkenean jokatutako sailkapen-estropadan, gizonezkoen proban, jokoan zeuden zazpi txartelak eskuratu dituzte. Kaikuk, Ligako hamargarren sailkatua bera, ustekaberik handiena eman du, eta Arese, segundo batengatik, Lekeitio eta Ondarroa kanpoan utzi ditu.
1 / 17 Hurrengoa

2018ko Kontxako Bandera

Kontxako Bandera 2017

Kontxako Bandera 2016

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena