Telefono eta telekomunikazio sektoreari aurrea hartu dio eta lehen postura igo dira banka sektoreari lotutako erreklamazioak, energia eta ur hornidurari lotutakoen gainetik.
Taberna eta jatetxeetako fakturak jasotzean, sustoak hartzen ditugu batzuetan. Jose Manuel Urkiri Euskal Herriko Kontsumitzaileen Batasuneko (EHKB) abokatuak azaldu digu zer sar daitekeen eta zer ez.
Eroskik ukatu egin du erosketa telematikoetan prezioaren igoera arbitrarioa aplikatzen duenik; aitzitik, azaldu du online eskaeraren zenbatekoarekiko % 10eko baimen gehigarria eskatzen duela, ontziratu gabeko produktuetan "egin daitezkeen doikuntzengatik".
Erregaien garestitzeak eta kulturako prezioek eragin dute, hein handi batean, inflazioaren gorakada. Azpiko inflazioa, berriz, % 2,6an kokatu da, bi hamarren gora eginda.
KPIren gorakada erregaien garestitzeak eragin du, eta, neurri txikiagoan, aisialdiko eta kulturako prezioek, abenduan aurreko urteko hilabete berean baino gehiago igo baitira.
Kontsumitzaileen % 52k esan dute iaz gastatu zuten kopuru bera gastatuko duela, eta % 33k esan dute gehiago izango dela. % 15ek, berriz, beren gastua murrizteko asmoa dute.
Gero eta ohikoagoa da bigarren eskuko bidaiak saltzen eta erosten laguntzen duten webguneekin topo egitea. Hori bai, ezinbestekoa da plataforma horien funtzionamendua ondo ezagutzea, salerosketa-prozesu hori behar bezala egiteko. Leire Alberdi abokatuak xehetasun guztiak eman dizkigu.
OCUk ohartarazi du azken urteetako garestienetakoa izango dela aurten gabonetako saskia. Horregatik, Eguberrietako otorduak ondo planifikatzea, erosketak aurreratzea, eskaintzak aprobetxatzea eta produktu garestienak merkeagoak diren beste batzuekin ordezkatzea gomendatzen dute.
Balio-handitze horrek, gutxi gorabehera, urtean, batez beste, 600 euro gehiago ekarriko dizkie erretiro-pentsioa duten pertsonei, eta sistemaren batez besteko pentsioak 500 euro inguru igoko dira urtebetean.
Bestalde, azpiko inflazioa hamarren bat jaitsi da azaroan, % 2,4raino. Iazko abendutik aurtengo azarora arteko KPIaren arabera eguneratuko dira pentsioak 2025an, eta hortaz kotizaziopeko pentsioak % 2,8 igoko dira.
Espainiako Kontsumo Ministerioak Ryanair konpainiari ezarri dio zigorrik handiena (107,7 milioi euro), Vueling, Easyjet, Norwegian eta Volotearen aurretik. Ryanairrek apelazio errekurtsoa iragarri du, "legez kanpoko eta funtsik gabeko" jo dituen isunen kontra.
BEZ hori, gainera, % 4koa izango da 2025eko urtarriletik aurrera. 2023ko urtarrilean produktu horiei BEZa kendu zien Espainiako Gobernuak, inflazioari eusteko eta kontsumitzaile ahulenei laguntzeko. Ordutik, neurria luzatu da, prezioak normalizatu arte.
Bestalde, azpiko inflazioa hiru hamarren jaitsi da irailean, % 2,4raino. Hortaz, KPI orokorra baino bederatzi hamarren handiagoa da, eta 2022ko urtarriletik izandako txikiena.
Espainiako Estatuan urtebeteko inflazioa % 2,3an kokatu da, iazko uztailetik izandako tasarik txikiena. Halaber, elikagaiak % 2,5 garestitu dira batez beste urtebetean, ia hiru urtean izan den igoerarik txikiena.
Jatorria ostalaritzako hainbat lokaletan arrautzekin egindako elikagaien kontsumoarekin lotuta dago, eta erabili diren arrautzak hegazti-etxalde berekoak dira.
Espainiako Estatuan urte arteko inflazioa % 2,8an kokatu da, ekainetik sei hamarren behera eginda. Bien bitartean, elikagaiak batez beste % 3,1 garestitu dira urtebetean, hiru urtean izandako igoerarik txikiena.
Facuak neurri horrek kontsumitzaileentzat dakarren "eragin izugarri arina" deitoratu du. Bestetik, argindarraren batez besteko prezioak ekainean, handizkako merkatuan, BEZaren jaitsiera eragingo du hurrengo fakturan, eta berriz ere % 10era murriztuko da.
Erregaien merkatzeak eta elikagaien prezioak ekainean 2023an baino gutxiago igo izanak eragin dute moteltzea. Aldiz, aisialdiaren eta kulturaren prezioen igoera nabarmentzen da.
Espainiako Estatuari dagokionez, urte arteko inflazioa % 3,6an kokatu da, hiru hamarren gora eginda. Bestalde, azpiko inflazioak ere gora egin du pixka bat, eta % 3,0an dago orain.
OCUk Espainiako Gobernuari eskatu dio "premiaz eta nabarmen" handitzeko 200 euroko txekearen zenbatekoa 27.000 euro baino gutxiagoko diru-sarrerak dituzten familientzat, bai eta onuradunen kopurua ere, eta, aldi berean, diru-sarreren muga handitzeko.
2009 eta 2019 bitartean ekoitzitako Citroen C3 eta DS3 ibilgailuen airbagak "denborarekin honda daitezke, eta horien puztailea hausteko arriskua dago". Hori dela eta, kalte-galeren ordainketa eska daitekeela dio Facuak.
Natur Green markako 'Wafer Sticks Cacaos Ecologicos' txokolatez betetako barkilloak dira. Produktua Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) ere merkaturatu dute.
Espainiako Estatuari dagokionez, urte arteko inflazioa % 3,3an kokatu da, hamarren bat gora eginda, eta elikagaiak % 4,7 garestitu dira urtebetean. Bestalde, 2022ko azarotik lehen aldiz, azpiko inflazioa inflazio orokorraren azpitik kokatu da.
Murrizflazioak indarra hartu du: supermerkatuetan, asko dira prezioari eutsi baina kantitatea murriztu duten produktuak. Ostalaritzan, pintxoak edota edalontziak txikiagoak dira orain. Eta badira osagai merkeagoak erabiltzen hasi diren produktuak, prezio berean.
Gasaren eta elikagaien garestitzeak eraginda hazi da Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI). Bestalde, 2022ko azarotik lehen aldiz, azpiko inflazioa inflazio orokorraren azpitik kokatu da.
Espainiako Estatuan elikagaiak batez beste % 4,3 garestitu dira urtebetean, otsailean baino puntu bat gutxiago, eta 2021eko azarotik izan den igoerarik txikiena izan dute.