Aztiko, Valentziako Ozeanografikoko eta Kanaria Handiko Unibertsitateko zientzialariek osatutako talde bat lanean dabiltza, Mediterraneoko marrazo zuria arrisku kritikoan egonik, uste dutelako ohiko ibilbideak aldatu dituela eta Bizkaiko golkoko urak gurutzatzen hasi dela elikatzeko.
Azti euskal zentro zientifikoak egindako ikerketa baten arabera, antxoak "egoera onean" jarraitzen du. Amaia Barredoren hitzetan, horrek "Euskadiko arrantza-sektorearen jasangarritasunaren alde egin dugun apustua balioesten du".
Aurten iaz garai honetan baino freskoxeago dago gure hondartzetako ura, bai datuen arabera bai bainularientzat ere. 2023ko ekainaren 30ean, 22,1 graduan zegoen ura Donostiako badian. Aurten, bi gradu gutxiago zituen egun berean.
Hainbat orduz bandera horia jarri dute Donostiako hondartzetan, hainbat ale ikusi eta Santa Klara uhartearen inguruan pertsona batek ziztada bat jaso ostean.
Izaskun Suberbiola Mater ontziko zuzendaria da, eta egunotan itsasotik hondakinak kentzen ari dira. Horietako gehienak mikro plastikoak dira, asko eta asko etxeetatik zuzenean itsasora doazenak.
Urak kalitate irizpideak betetzen dituela egiaztatu ondoren, bainatzeko debekua altxatu du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Karraspion (Mendexa), Santiagon (Zumaia) arreta eskatzen du, eta Ondarbeltzen eta Saturraranen (Mutriku) ez bainatzeko aholkatu du.
Urtero bezala, Ekologistak Martxan taldeak Bandera Beltzak 2024 txostena argitaratu du, itsasertzeko kutsadura eta ingurumen-kudeaketa txarraren kasu esanguratsuenak ezagutarazteko. Aurten, Urdaibaiko Guggenheimek eta Getariako atun makrogranjak Bandera Beltza jaso dute, kutsaduragatik.
Donostiako Aquariumean ohituta daude itsasoan gaixorik aurkitutako animaliak jaso eta zaintzen, baina aspaldi honetan harrituta daude zenbat "caretta-caretta" espezieko dortoka aurkitzen ari diren. Azken bi hilabeteotan bost jaso dituzte.
Itsaso zakarra izan zuten igandean Donostian jokatutako Euskadiko txapelketan. Traineruek lanak izan zituzten norabideari eusteko, eta ikuskizun ederra eskaini zuten.
Gaur Ozeanoen Nazioarteko Eguna da. Gutxienez oxigenoaren % 50 sortzen dute ozeanoek, eta giza jarduerak sortutako karbono dioxidoaren % 30 inguru xurgatzen dute, Nazio Batuen arabera.
Egiturak kaiko hormetara daude lotura, ez dute eraginik portuko trafikoan, eta floraren eta faunaren aniztasuna sustatzen dute. Ocean Ecoestructures enpresa katalanak garatutako teknologia paregabea da munduan.
Donostiako hondartzetan ere gaur eman diote hasiera denboraldiari; Gipuzkoako gainerako hondartzetan, berriz, ekainaren 15ean hasiko da. Arabako urtegietan, bestalde, zerbitzu batzuk ekainaren 15ean jarriko dira martxan.
Iaz 40 animalia agertu ziren euskal itsasertzean, horietatik 28 zetazeoak. Ikastaroan udaltzainek, sorosleek, surflariek… parte hartu dute. Garrantzitsuena 112 telefonora deitzea dela azaldu dute.
Verballenas.com konpainiak bideo bat argitaratu du bere facebookeko orrian. 2020 eta 2021ean ere balea konkordun batzuk ikusi zituzten inguru horretan.
Segituan birala bihurtu da Zigor Argiñanok igande goiz honetan Zarauzko hondartzan egindako bideoa. Arrantzan ari zela bere begien aurrean izan du urertzeraino iritsitako marrazoa alde batera eta bestera igerian.
Poloetara bidaiak egiten dituen ontzi horretan, 131 bidaiari (ikerlariak eta turistak) eta 88 tripulatzaile doaz. Vilagarcia de Arousatik (Galizia) dator, eta 14:00ak arte egongo da Pasaiako badian. Bordelera abiatuko da ondoren.
Mikel Zuriarrainek kanoa bat eta belaontzia eraiki ditu. Bittori izena jarri dio kanoari, eta Kontxi belaontziari. Hain zuen ere, Pasaiako itsas festibaleko ontzirik txikiena da Kontxi: 3 metro ditu. Nola eraiki dituen kontatu du.
Kostako udalerriek dute etxebizitza turistiko gehien, hiriburuetatik aparte. Bermeo (Bizkaia) eta Zarautz (Gipuzkoa) daude zerrendaren goiko postuetan.
EHUko ikerketa baten arabera, tenperatura igoeraren eraginez, gure kostaldeko makroalgak desagertzen ari dira. Ekosistemak sortzen dituzte makroalga horiek eta, ondorioz, desagertzeak kalte handia ekar lezake hainbat espezierentzat.
Maitena Yarzabalek arraindegian dituen arrain urdinak erakutsi dizkigu: Izokina, txitxarroa, antxoak eta atun gorria. Arrain zuriarekin dituzten ezberdintasunak, eta horien ezaugarri eta onurak zeintzuk diren azaldu dizkigu.
Donostiako alde zaharrean dago Kamal Ostreria. Itsaskiak eskaintzen dituzte, olagarroa, txirlak, ganbak, lanpernak… Baina ostrak dira beraien berezitasuna. Sasoi honetan, hiru barietate ezberdin dituzte (Fine de Claire, bereziak eta lauak), baina udan zazpi mota ere izan ohi dituzte.
Gaur arratsaldean aktibatuko dute lehena, nabigazioagatik. Biharko, kostaldean inpaktua izan dezakeela eta, beste bi sartuko dira indarrean. Itsasgorarekin 5 metro igoko da marea, aurreikuspenen arabera.
Astelehenean, euria egingo du eguerditik aurrera, eta bustitik jarraituko du asteazken eguerdira arte. Hortik aurrera, oskarbi eta epel joango da astea, gauetan dezente freskatuko badu ere. Abisu horia izango da astelehenean itsasaldeko arriskuagatik.
Atzo eta gaur antxoa asko sartu da euskal kostaldeko portuetan. Hondarribian, adibidez, gaur 300.000 kilo antxoa saldu dira. Berdelaren kanpaina, aldiz, ez da hain ona izaten ari.
Makina bat pertsona hurbildu dira gaur goizean Donostiako Haizearen Orrazira, itsasoaren ikuskizuna bertatik bertara ikustera. Olatuek ustekabekoren bat edo beste eman dute, ordea.
Taulak jarri eta itsasoari so dira Pasaian. Arratsaldeko itsasgorak ez du arazorik eragin, baina olatuengatik abisu horia ezarri dute. Astelehen zein astearte goizaldean indarrean izango dira berriz ere abisuak. Marea bereziki bizia izango da, eta urak gainez egin dezake ohiko puntuetan.
Akordio horren helburua da portu-eragiketa multimodal jasangarri eta bizkorrak eskaintzea, eta bi portuen arteko bateragarritasuna erraztea, aurrerapen teknologikoei edo hedatutako azpiegiturei dagokienez, besteak beste.
Gipuzkoako Foru Aldundiak teknologia berriak baliatu nahi ditu errepideak zaintzeko. Atzo, azken asteetako hirugarren zuloa sortu zen, Getaria eta Zumaia artean.
Itsasoaren egoera zakarra izan da goizean, eta berdin jarraitzea aurreikusten da. Gainera, lau metro arteko olatuak ikustea espero da. Alerta laranja 24 orduz egongo da aktibatuta.
Euskal itsasertzaren osasuna hobetzeko eta plastikoak ozeanoetara iristeak sortzen dituen ondorioei zientziaren bidez erantzun bat emateko proiktua da. Besteak beste Nerbioi, Deba eta Zadorra ibaien tarteetan urgaineko zaborra monitorizatzeko bideo-kamerak erabiliko dira.