Klara Mendizabal, Maria Amolategi eta Iker Lauroba Nafarroa aldera joango dira, Arraoizera, abesti galdu baten bila, eta, tartean, Olaia Inziarterekin egongo dira. Ez galdu "SOS! Gabon Kantak Arriskuan" Arraiozetik, ostegunean, 21:45ean, , ETB1en eta eitb.eus-en.
"Gora Bihotzak!" saioan izan dira abeslariak, eta gaur egun beraien obsesioa zein den galdetu diete Miren Nogalesek eta Julen Telleriak. Turroiarekin dago obsesionatuta Leire, eta Martin, aldiz, Oklou musikariarekin. Eta zein izan da beraien Googleko azken bilaketa?
Mitoaroa ikuskizun berezia eskainiko du ZETAK taldeak urtarrilean Iruñeko Nafarroa Arenan, eta horren inguruan aritu da Pello Reparaz. Bere ibilbideaz ere aritu da musikaria, eta 'ZETAK: Hau ez da kontzertu bat' dokumentala ere hizpide izan du Klaudio Landarekin.
"Elektrizitatea" kantaren bertsio berezia atera berri du Zea Mays taldeak, Aioraren eta 33 emakume gehiagoren ahotsekin, diskoaren 25. urteurrena baita, eta diskoa biniloan aterako dute Durangoko Azokarako. Zea Maysen ibilbideaz eta bere bizitzaz aritu da Aiora Renteria Klaudio Landarekin.
Aiora Renteriak iragarri duenez, 'Elektrizitatea' diskoa atera zutenetik 25 urte bete direnez, Zea Maysek binilo formatuan aterako du diskoa Durangoko Azokan. Barruan CD bat ere izango du, eta bertan Aiorak 33 emakumerekin grabatutako bertsioa ere izango da.
The Short Test galdetegi eroa egin die Aitzol Atutxak Urko Olazabal aktoreari eta Josune Arakistain Süne musikariari. Zer nahiago du Olazabalek: bere Goya saria itzultzea ala Athleticek bere azken Errege Kopa itzultzea? Eta Sünek: "Aldapan gora" desagertzea ala jendeak hori bakarrik gogoratzea?
Olatz Salvadorrek dioenez, Rozalen musikariak aitortu zion astean 20 kolaborazio-eskaera jasotzen zituela. Salvadorrekin 'Ahots Hari' grabatzeari baiezkoa eman zion. "Ura bere bidean" kontzertuan abestu zutenean oso hunkigarria izan zen bientzat. Harreman polita dute, nahiz eta gutxitan elkartu.
'Zainak eman' disko berri eta berritzailea aurkezteko bira hasi du Olatz Salvador musikariak. Oso pozik daude, eta jendearen babesa jasotzen ari dira. Bere ibilbideaz aritu da, eta, Klaudio Landaren galderari erantzunez, aitortu du askotan pentsatu duela musika uztea.
Asteartean jakin genuen Leire Martinezek ez duela La Oreja de Van Goghen jarraituko, taldeak sare sozialetan iragarri baitzuen. Biba Zuek! saioan Martinezek esan duenez, oraingoz ez du gaiaren inguruan ezer esan nahi. Lasai egoteko eta gauzak pentsatzeko unea da, baina ez du etxean geratu nahi.
17 urteko ibilbidearen ostean, agurreko biran murgilduta dago Esne Beltza. Xabi Solano musikariak dioenez, gauzak bukatzen jakin behar da, eta negar egin ordez festa erraldoia egingo dute. Fermin Muguruzarekin ere ibiliko da orain, eta etorkizunean bakarkako proiektuarekin etorriko da.
Tomas Lizarazu Bulego taldeko abeslariak dioenez, oso pribilegiatuak sentitzen dira, urte asko baitaramatzate musikan eta orain arte ez baitute jendearekin horrelako konexiorik izan. Asko gustatzen zaie publiko anitza izatea.
Kontzerturako sarrerak asteazkenean, uztailak 17, jarriko dituzte salgai. Gaualdi horretarako iragarri dituzten lehen artista gonbidatuak Olatz Salvador eta Baiuca dira.
Egun batez drag queen bilakatu du Albina Stardustek La Basu rap-abeslaria, eta arraro baina gustura sentitu da aldaketarekin. Eneritz Furyak musikaria eta La Basuren laguna asko harritu da laguna drag queen bezala ikusita, eta drag izena jarri dio: MariZaborra! Bi drag queenek abestu egin dute.
Troba berrian lanean jarraitzen duen bakarretakoa da Silvio Rodriguez, eta disko berria dakar, 'Quería saber', gai, une eta genero nahasketa bat, "ñabardurak" eta tolerantziaren aldeko deia, eta esperantzarakoa, Kuba bere jaioterriak bizi duen gisako krisietarako.
BIME Bogotak munduko musika-industriako 2.000 profesional baino gehiago biltzen ditu, tartean, euskal artista batzuk. Aurten Gorka Urbizuk eta Izarok aurkeztu dituzte euren diskoak.
Trikitixaren tradizioa gaur egungo musikarekin korapilatu nahian dabil Josune Arakistain "Süne". "Lau korapilo" eta "Orain ari" eta "Sunday" kantak aurkeztu ditu urte amaieran aterako duen bakarkako bere lehen diskoaren aurrerapen gisa.
'Behin bizitzea' Maldanbera taldearekin ateratako disko berria aurkeztu digu Garik. Dioenez, aurreko lanetan baino askoz kolore biziagoak agertzen dira bertan, askatasun gehiago izan baitu. Bere hitzak, Txuma Murugarrenenak, Karmele Jaiorenak, Iñigo Astizenak eta Jon Benitorenak bildu ditu.
'Herrari' Bele proiektu berriaren diskoa aurkeztu digu Lide Hernando musikariak "Biba Zuek!" saioan. Musika afroamerikarra eta hortik eratorritako hainbat estilo landu ditu bertan. Dioenez, pandemian etorri zitzaion proiektu berri bat egiteko beharra, zerbait pertsonalagoa.
'Herrari' Bele proiektu berriaren diskoa aurkeztu digu Lide Hernando musikariak "Biba Zuek!" saioan. Zuzenean, bere gitarraren doinuak lagunduta, "Oilo ipurdia" izeneko balada eskaini digu zuzenean.
50 urte ez dira egunero betetzen, eta Errobi taldeak bueltan ekarri nahi ditu bere abesti eta doinu maitatuenak data berezi hau ospatzeko. Anje Duhalde eta Micel Ducau taldearen sortzaileetako bi urteurren bereziaz eta taldeaz aritu dira. Bilboko Euskaldunan izango da festa maiatzaren 4an.
Maiatzaren 4an kontzertu berezia emango du Errobi taldeak Bilbon, Euskalduna Jauregian, taldearen 50. urteurrena ospatzeko. Entseguetan murgilduta daude, eta "Perttoli" kanta zuzenean eskaini digute Anje Duhaldek eta Mixel Ducauk.
'De un pueblo llamado Agurain' Duplaren disko berria aurkezten izan dira Beñat Oribe eta Gari Uriarte "Biba Zuek!" saioan. Raimundo el Canastero eta Nøgen taldeekin kolaborazioak egin ditu bikoteak, eta Mikel Irazoki izan dute ekoizle.
Abeslari estatubatuarrak Las Vegasko sinbologian oinarritutako ikuskizuna eskaini du bart. Las Vegasen egin den lehen Super Bowl txapelketak aurreikuspen guztiak bete ditu.
Luken Saenz Azurmendi "Mr. Luken" "Biba Zuek!" saioan izan da bakarlari bezala duen proiektua aurkezten. Euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz atera ditu abestiak. "I know you" kanta eskaini du zuzenean bakarlari donostiarrak bere gitarraren doinuekin lagunduta.
'Etorkizuna ginenean' Leihotikan taldearen disko berria aurkeztu digu Gorka Armendariz abeslariak. Inflexio puntu bat da lan berria; betiko esentzia mantendu dute, baina publiko berri batengana ere gerturatu dira melodia poperoagoekin. Gorka Urbizu "anaia txikia" izan dute ekoizle lanetan.
Biologia ikastera etorri zen Iruñera eta Arangurenen bizi da gaur egun. "Aragoiko rantxoa" prestatu du eta kantu pare batekin konbinatuta dastatu ahal izan dugu, kantautorea baita Maite Mené.
'Lied koadernoa' diskoa aurkeztu dute Joserra Senperena konpositore eta pianistak eta Maite Arruabarrena mezzosopranoak. Zazpi euskal poetaren poemak, Senperenaren pianoa eta Arruabarrenaren ahotsa uztartu dituzte bertan. Poemak hartu eta Senperenak musikatu ditu.
"Acostumbrarme", "Amaiera" eta "Corre que el rayo no te parta" abestiak aurkeztu ditu Maren musikariak. Martxoan 'Haría lo que fuera' EP-a aterako du 5 abestirekin eta irailean 'Menos lo que tú quieras' diskoa borobilduko du beste 5 kantarekin. Tartean "Lo que fuera" bira egingo du, Bilbon hasita.
Naiara Trifolen aurka aritu da azken aurrez-aurrekoan, eta, epaimahaikideen ustez, Miriamek irabazi du Abba taldearen "The winner takes it all" kantaren bertsio ederragatik. 15.000 euroko saria eraman du Miriam Lujuak da "Ztanda" saioaren lehen edizioaren irabazlea izateagatik. Zorionak!
"Ztanda" saioaren finalean Abba taldearen "The winner takes it all" kanta eskaini digu Miriam Lujuak Naiara Trifolen aurkako aurrez-aurrekoan. Laukotearen abestiaren bertsio ederra egin du bilbotarrak.
Freddy Mercury balitz bezala, ikuskizun ederra eskaini du Julen Leturiondok "Ztanda" saioaren finalean. Queen taldearen "I want to break free" abestu du eibartarrak azken atalean.
Ken Zazpi taldearen "Itsasoa gara" kanta ederra eskaini digu Danel Arteagak "Ztanda" saioaren finalean. Gustura gelditu da Sondikakoa egindako emankizunarekin.
"Ztanda" saioaren finalean argi utzi du Naiara Trifolek ez dela dantzaria bakarrik, abeslari handia ere badela. Izan ere, Zeberiokoak Lady Gagak 'Izar bat jaio da' filmean abestu zuen "Shallow" kanta ederki defendatu du dantzarik egin gabe. Adrian Garcia de los Ojos izan du lagun pianoan.
"Zer zabiltzate artzaiak" Gabon-kanta zaharberritu dute Lide Hernandok eta Iker Laurobak. Ordizian izan dira "SOS Kantak Arriskuan" saioaren Gabonetako atal berezian abestia berreskuratzen, eta bertatik eskaini digu bikoteak bertsio modernoa.
ETS taldeko abeslariak "Gora Bihotzak" saioan kontatu du "Zurekin Batera" eta "Abuela Maitea" kantaren ondorioz jende nagusiagoa iritsi dela taldearengana. Dioenez, jende asko gerturatu zaio esaten kantarekin asko hunkitu dela. Miren Nogales hunkitu egin da bere amona oroituta.
Izaro Andres musikaria "Biba Zuek!" saioan izan da 'cerodenero' bere disko berria primizian aurkezten. Dioenez, aurre-eskaerak egin daitezke astearte honetatik aurrera, eta Durangoko Azokan egongo da fisikoki salgai lehenengoz.
Shakira azaroaren 20tik aurrera epaituko dute Bartzelonako Auzitegian, 2012 eta 2014 artean 14,5 milioi euroko iruzurra egiteagatik, Fiskaltzaren kereila baten ondorioz abiatutako auzian.