Udaleku eta eskola bidaia askoren helmuga da Zuhatzako uhartea, 1983. urtean aterpea ireki zutenetik. Txikitan udalekuetan egondako asko begirale gisa itzultzen dira orain. Gazteen esperientzia ahaztezina izaten da, baina egonaldiak gero eta laburragoak dira.
Aldundiko iturriek adierazi dutenez, 17 urteko adingabea lau edo bost eguneko ohiko kanpamentuetako batean parte hartzen ari zen, beste mutil batzuekin eta hezitzaileekin batera.
Hiru foru aldundiek elkarlanean antolatzen duten haur eta gazteentzako aisialdi programak 4.203 plaza eskainiko ditu aurten. Uztailean zehar, baserri eskolaz eta kirol eta kultura jarduerez gozatzeko aukera izango dute etxeko txikiek.
Eskabideak on line aurkeztu beharko dira martxoaren 18tik 30era bitartean, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez. 7 eta 13 urte bitarteko bizkaitarrei zuzenduta dago.
Hiru aldundiek 2.321 plaza eskainiko dituzte 7 eta 13 urte arteko neska-mutilentzat. Izen-ematea ostegunean zabalduko da Bizkaian, astelehenean Araban eta apirilaren 13an, Gipuzkoan.
Hain zuzen ere, bi begiralek eta udalekuetan zegoen adingabe batek eman dute positibo. Horregatik, ostiralean 150 PCR probatik gora egin dituzte, hiru kasu horiekin lotuta.
Udalekuan izan diren umeei eta begirale guztiei PCR testak egin dizkiete ostiral honetan eta etxetik atera gabe egon beharko dira emaitzak ezagutu arte.
Udaleku bereziak izango dira aurtengoak. Batetik, ume kopurua murriztu delako. Bestetik, garbitasunak, musukoek eta distantzia zaindu beharrak protagonismoa hartu dutelako.
Osasun agintarien prebentzio eta higiene gomendioak zorroztasunez bete beharko dira aurten udalekuetan. Anne Rubiorekin eta Ekain Kazabonekin hitz egin dugu.
Ekainaren 19an bukatuko da ikasturtea eta irakasleak eta ikaskideak behar bezala agurtzearen garrantziaz hitz egin digu Aitor Aritzeta psikologoak, baita udalekuei buruz.
Eusko Jaurlaritzak gaur sinatu du sektoreak bere jarduerari berriro ekiteko baldintzak zehazten dituen agindua. Arriskuak murriztea izango da helburua.
Azkenean, udalekuak antolatu ahal izango dira, baina prebentzio eta higiene gomendioak jarraituta. Guztira, 200 parte-hartzaile gehienez ere, ohi baino % 40 gutxiago.
Eusko Jaurlaritzako Gaztedia Zuzendaritzak online formazioa antolatu du ekainaren 25rako, 1.000 pertsonako mugarekin, haur eta gaztetxoekin arituko diren elkarte eta pertsonak prestatzeko.
Aldundiak, bere aldetik, umeentzako kirol jardueren UDA kanpainari berriro ekingo diola aurreratu du, eta Txuriurdineko ludotekako jarduerak ere martxan jarriko ditu.
Maite Asensio, Urtxintxako koordinatzailea izan dugu gurean, udalekuen etorkizun hurbilaren inguruko xehetasunen berri izan nahian. Gehienez 12 kideko taldeak izango dira, neurri zorrotzekin.
Aztertzen ari diren proposamenean bi aukera jasotzen dira: eguneko jarduerak soilik baimentzea edo gaua bertan igarotzeko udalekuak antolatzeko aukera ematea.
Zenbait Udalek eta Foru Aldundiek bertan behera utzi dituzte udalekuak. Horren aurrean, udako ekintza horien beharra aldarrikatzu zanbait erakunde lanean ari dira, alternatiben bila.
Adingabeei uda bitartean jarduera "sortzaileak edota alternatiboak" eskaintzea eskatu diote euskal administrazio publikoei, "COVID-19ak eragindako desberdintasunei aurre egiteko".
Euskal Udalekuak, AEKko barnetegi eta ikastaroak eta La Kantera Skate Eskolako ikastaroak egingo ote dituzten jakin nahi izan dugu 'Faktoria' saioan. Mahai gainean dituzten aukerak azaldu dizkigute.
Aurtengo Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Udalekuak programa bertan behera gelditu da. Honek kezka handia sortu su gurasoengan. Maite Asensio, Urtxintxako koordinatzaile orokorrarekin izan gara.
Arabako Kultura diputatuak azpimarratu du udalekuak ez direla bateragarriak COVID-19ari aurre egiteko neurriekin. Horregatik, beste aukera batzuk aztertzen ari omen dira.
Udalekurik ere ez da egongo udan, hiru aldundiek hala adostu dute. BBK eta Kutxa Fundazioek ere bertan behera utzi dituzte euren udako egonaldi nagusiak.
Maite Asensio, Urtxintxako koordinatzaile orokorra elkarrizketatu dugu gurean, izan ere, hezkuntza informala ez da inonik inora ere agertzen deseskalatzaren arintze faseetan.
Udalekuak hasi ziren egunean, mutikoak autismoa duela jakinarazi zien adin txikikoaren amak begiraleei, eta une horretan ez zioten inolako trabarik jarri bertan parte hartzeari.
Udal zerbitzuek eskaintzen jarraituko dituzten ohiko zerbitzuez gain, Udako liburutegietan umeentzako tailerrak, liburuak, aldizkariak eta eguneroko prentsa jarriko dira guztien esku.
Euskaraz bizitzeko aukera eskaintzen dute Abaigarko udalekuek, baina badira hiru urte etxea itxita dagoela. Herritarren laguntzaren beharrean daude, eta crowdfundinga jarri dute martxan.
Estepan Plazaolak eta Juan Martin Elexpuruk idatzi dute liburua, Patxi Gallego komikilariaren ekarpen oparoarekin. Gogoan dituzu euskal udalekuetako egonaldiak? Zoragarriak dira gehienontzat baina...
Maddi Gallastegik eta Jokin Urangak 2018ko Udalerri Euskaldunetako Gazteen Udalekuak aurkeztu dituzte, ‘Ahoz Aho’n. Gazteak euskararen inguruan kontzientziatzea dute helburu UEMAren udalekuek.