Manix Mandiolaren Peñak Jose Luis Mendilibar omentzeko afaria antolatu du. Mendilibarrek Conference Leaguea irabazi du Olympiacosekin, eta, iaz Europa Leagueko txapeldun izan zen Sevillarekin. Zaldibarkoak EITB Mediarekin hitz egin du Grezian bizitakoari buruz.
Olympiacos Europako titulu bat lortu duen lehen talde greziarra da, eta Mendilibarren eskutik lortu du balentria. Zaldibarkoa hobeto ezagutzeko Asier Riesgorengana jo dugu. Debako atezainak entrenatzaile izan zuen Eibarren eta Osasunan.
Euskal entrenatzaileak Europako bigarren titulua nahi du bi urtetan; italiarrek, berriz, historian lortu duten bigarren txapelketa europarra eraman nahi dute etxera.
Bayer Leverkusenek Europa Ligako finala eskuratu du Erromaren aurka berdinketa lortuta (2-2). Bien bitartean, Jose Luis Mendilibarrek historia egin du Olympiakos lehen finalera eramanda, Unai Emeryren Aston Villa berriro mendean hartuta (2-0).
Euskal teknikarien arteko norgehiagokan, Jose Luis Mendilibarrek 2-4 irabazi dio Unai Emeryri Aston Villaren etxean. Xabi Alonsoren Bayer Leverkusenek, bestalde, 0-2 irabazi dio Erromari Europa Ligako finalerdietako joaneko partidan.
Osasunak eta Sevillak ezin izan dute markagailua ireki larunbat honetan Sadarren, eta bakoitza puntu bakarrarekin joan da etxera. "Partida parekatua izan da, baina aukera garbiak izan ditugu, eta hori da nire pena gaur, erabat konforme ez nago" adierazi du, besteak beste, gorritxoen entrenatzaileak.
Babazorroek 1-2ko emaitza irauli dute, eta berdinduta iritsi dira atsedenaldira. Kike Garciak bi gol egin ditu, eta Luis Riojak eta Ruben Duartek egin dituzte Alavesen beste biak.
Pep Guardiolak zuzentzen dituen jokalariak nagusi izan dira penaltietan (5-4), Nemanja Gudeljek bosgarren penaltia huts egin ostean. Partida banako berdinketarekin amaitu da.
Entrenatzaile bizkaitarrak, horrela, 2024ko ekainera arte jarraituko du Andaluziako klubean. Martxoaren 21ean iritsi zen Sevillara, eta Europa Liga irabazi berri du.
Sevilla Europa Ligako finaleko koparekin iritsi da bere hirira eta zaleekin ospatu du. Mendilibarrek festa horretan parte hartu du, taldea goitik behera aldatu duen entrenatzailea bezala.
Jose Luis Mendilibar euskal entrenatzaileak zuzentzen duen taldea nagusitu da Budapesten jokatutako finalean. Partida 1-1 amaitu da, eta luzapena golik gabe bukatu ostean, penalti jaurtiketetan bereganatu du garaipena Sevillak.
Mendilibarren taldeak 120 minutuko borroka behar izan du zazpigarren finalera sailkatzeko; italiarrek, berriz, joaneko partidan Xabi Alonsoren taldearen aurka lortutako abantaila baliatu dute.
Xabi Alonsoren Bayer Leverkusenek buelta eman beharko dio markagailuari itzuliko partidan, eta Jose Luis Mendilibarren Sevillak dena izango du jokoan Sanchez-Pizjuanen.
Entrenatzaile bizkaitarrak Osasuna zuzendu zuen 2011ko otsailetik 2013ko irailera. Bere nortasunari eutsiz gero, talde nafarra Kopa irabazteko gai ikusten du.
Jose Luis Mendilibar Sevillaren entrenatzailea izango da denboraldi amaiera arte. Zaldibartarrak talde andaluziarraren egoera iraultzea du helburu (gaztelaniazko adierazpenak).
Zaldibarreko entrenatzailea Sampaoliren ordez jarri dute, eta denboraldi amaierara arte sinatu du. Mendilibar, Lehen Mailan, Athleticen, Valladoliden, Osasunan, Levanten, Eibarren eta Alavesen ibili da entrenatzaile, eta orain Sevillak Santander Ligan jarraitzeko erronka hartu du bere gain.
Gasteizko klubak Jose Luis Mendilibar entrenatzaile kargutik kentzea erabaki du. Alaves Santander Ligako azken sailkatua da, eta emaitza txarren eraginez hartu du erabakia klubeko zuzendaritzak.
Arabarrak markagailuan aurreratu dira De la Fuentek 7. minutuan egindako golari esker. Bigarren zatian, frantziarrek partida irauli dute Niang eta Mangas jokalariek egindako golei esker.
Porrot mingarria gasteiztarrentzat. Lehenengo zatian ez dute asmatu ez batak ez besteak eta gainera Joseluk penalti bat huts egin du; gol guztiak bigarren zatian heldu dira.
Jose Luis Mendilibar Alaveseko entranatzailearen esanetan, bere taldeak Granadari irabaziko balio larunbat honetan, hiru puntu baino gehiago emango lizkioke taldeari.
Igandean Realak eta Alavesek neurtuko dituzte indarrak, arratsaldeko 18:30etan. Talde txuri-urdina gaur hasi da derbia prestatzen. Joseba Zalduak eman du prentsaurrekoa.
Gasteiztarrek, joko ausarta eginez, hainbat aukera garbi pilatu dituzte Bonoren aurrean, baina asmatu ezinda ibili dira, eta puntu bakarrarekin konformatu behar izan dute.
Mendilibarren taldeak partida kaskarra egin du mailari eusteko aurkari zuzen baten aurka. Escalantek eta Edgarrek egin dituzte arabarren golak, eta Unalek, berriz, madrildarren biak.
Alaveseko entrenatzaileari txartel gorria atera zioten joan zen igandean, bere taldeak Bartzelonaren aurka jokatu zuen partidaren azken minutuetan, epailearen erabaki bat protestatzeagatik.