Unai Laso eta Peio Etxeberria Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkan estreinatuko dira apirilaren 19an, Lekeition; jada, materiala hautatu dute. Bestalde, Jokin Altuna eta Javier Zabala Donostian lehiatuko dira, 2. jardunaldiari dagokion partidan; hauek ere, hautatu dituzte pilotak.
Asteburuan hasiko da Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxka. Apirilaren 12an Artola eta Elordi ariko dira nor baino nor gehiago Labriten; hilaren 13an, Altuna III eta Larrazabal lehiatuko dira Astelenan. Pilotariek materiala hautatu dute jada.
Txapelketa apirilaren 4an hasiko da Ezkurdia-Larrazabal final-zortzirenetako kanporaketarekin. Altuna III eta Zabala izango dira final-laurdenetako ligaxkako A multzoko serieburuak; Laso eta Artola, aldiz, B multzokoak.
Hasierako ligaxkak 14 jardunaldi izango ditu. Ondoren, play-offa jokatuko dute hirugarren eta seigarren postuen artean sailkatutako bikoteek. Finalerdiak izango dira gero, eta, azkenik, finala, martxoaren 30ean.
Bi aurrelariek lehia ikusgarria izan dute Eibarko Astelenako jaialdiko lehen partidan, markagailuan 7-7koa jarri duen tantoan. Azkenean, Jaka eta Lizeaga gailendu dira, 17-22, Altuna eta Gabirondoren aurka.
Ostiralean, Jaka-Imaz izango dituzte aurkari; partida horretako irabazleek Artola-Mariezkurrena II eta Elordi-Zabaleta bikoteek jokatuko duten partidako galtzaileen kontra izango dute jokoan finalerdietako ligaxkara igarotzeko aukera.
Buruz buruko txapeldunak bere gain hartu du Binakako Txapelketako play-offetik kanpo geratu izanaren erantzukizuna, Bikuñarekin batera Peña eta Albisuren aurka 4 eta 22 galdu ostean.
"Kantxara ateratzen garen bakoitzean, gure maila onena eman nahi dugu. Erabakiak enpresak hartzen ditu", adierazi du atzelari donostiarrak, EITBk egindako elkarrizketan. Hemendik aurrera, Bikuña Jokin Altunarekin batera arituko da, Binakako Txapelketan, Aitor Arangurenen ordez.
Igandean, Ezkurdia eta Rezusta zuzenean sailkatu ziren finalerdietara. Sailkapeneko lehen hiru tokiak nork hartuko zituen argituta, gainerako guztia datorren asteburuan argituko da, ligaxkaren 14. eta azken jardunaldian.
Jokin Altuna oso haserre azaldu da Binakako Txapelketako 13. jardunaldian Jaka eta Imazen aurka jokatzeko izan duten materiala dela eta. Materiala "lotsagarria" izan dela adierazi du, eta erabakiak "pilotaz ez dakitenek" hartzen dituztela salatu du.
Amezketarra, Aitor Arangurenekin batera, saigarren postuan dabil, Binakako Txapelketan, bost garaipen lortuta; hainbat partidatan, nolanahi ere, tanto guztiz ikusgarriak egin ditu, ohi bezala.
Altunak eta Bikuñak (Arangurenen ordez) aise menderatu dituzte Artola eta Mariezkurrena 22-12 Bilbon jokatutako Binakako Txapelketako 12. jardunaldian. Altunak partida bikaina egin du, eta play-offak jokatzeko aukera asko ditu.
Laso eta Iztueta gainditu dituzte Eibarko Astelena pilotalekuan jokatutako partidan. Garaipen horri esker, Jaka eta Imaz harrapatu dituzte sailkapenean.
Jokin Altuna eta Aitor Aranguren garaile atera dira Binakako Txapelketako bigarren itzuliko lehen partidan, oraindik irabazi ezinik jarraitzen duten Peio Etxeberria eta Julen Martija menderatuta.
Jokin Altuna eta Aitor Aranguren 17-14 ari ziren gailentzen, Astelenan, baina Erik Jakak eta Ander Imazek zortzi tanto lortu dituzte segidan, eta garaipena eskuratu dute.
Iker Vicente, Goiuri Zabaleta, Paulo Azpiazu, Ainitze Zumeta, Aritz Erkiaga, Ion Ibarluzea, Andrea Astudillo, Gorka Aranberri, Nerea Arruti, Jokin Altuna eta Usoa Ostoloza euskal kirolarien mezuak EITB Mediako ikusentzule eta erabiltzaile guztientzat, urte berri ona opatuz.
Gasteizen jokatutako neurketa gogorra izan da, eta, azkenean, Unai Lasok eta Martxel Iztuetak garaipena eskuratu dute. Jokin Altunak eta Aitor Arangurenek bi norgehiagoka irabazita jarraitzen dute sailkapenean.
Jokin Altunak eta Aitor Arangurenek Binakako Txapelketako bigarren garaipena lortu dute bosgarren jardunaldian Jon Ander Peña eta Jon Ander Albisu 22-17 mendean hartuta.
Artolak eta Mariezkurrenak Altuna eta Arangurenen aurka lortutako garaipena da 4. jardunaldiak utzi duen neurketa azpimarragarriena, markagailua ustekabean irauli dute eta.
Aitor Arangurenen parte-hartzea zalantzan dago Binakako Txapelketako 4. jardunaldiko partidarako. Atzelariak fisura du ezker eskuko hatz nagian; hala ere, uste du ferula jarrita jokatzeko prest egongo dela. Jokatuz gero, Altunarekin ariko da, Artola-Mariezkurrena II bikotearen kontra.
Partida parekatu hasi da markagailua 9-10 jarri arte. Hortik aurrera Ezkurdia eta Rezusta jaun eta jabe ibili dira eta hirugarren garaipena eskuratu dute.
Gaur, ostirala, abiatuko da aurtengo Binakako Pilota Txapelketa, Beasainen, Ezkurdia-Rezusta eta Elordi-Zabaleta bikoteek jokatuko duten partidarekin. Serie B Txapelketa ere gaur hasiko da, Zubizarreta III-Morgaetxebarria vs. Senar-Eskiroz neurketarekin.
Zortzi bikote arituko dira lehian, Peio Etxeberria eta Jose Javier Zabaleta egungo irabazleen txapelak eskuratzeko. Finala Iruñean jokatuko dute, martxoaren 30ean.
Zortzi bikote arituko dira lehian, Elordi eta Zabaleta egungo irabazleen txapelak eskuratzeko. Final handia martxoaren 30ean izango da, Iruñean, Nafarroa Arenan.
Bere lekua Aitor Elordik beteko du. Tolosarra izango da Erik Jakaren aurkaria, arratsaldean, Zumarragan, jokatuko den partidan. Neurketa zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.
Jokin Altunak eta Erik Jakak Lau t'erdiko txapeketako 3. eta 4. postuetan sailkatzeko partida jokatuko dute azaroaren 17an, Zumarragan. Hantxe hautatu dute hitzordurako materiala. Pilotak aukeratuta, EITB Mediarekin hitz egin dute.
Unai Lasok 14-22 gainditu du Jokin Altuna Lau t'erdiko Txapelketako bigarren finalaurrekoan. Peio Etxeberriaren kontra jokatuko du azaroaren 24ko finala.