Udal gobernuak 2014tik indarrean egon den ordenantzaren aldaketa onartu du gaur. Orain, oposizioko taldeek zuzenketak aurkezteko epea dute. Araudi berria urrian sar liteke indarrean.
Aitortu gabeko jarduera ekonomiko horiek Barne Produktu Gordinaren % 10,7 izan ziren, 9.318 milioi euro. 2022ko datuak dira, eskuragarri dauden azkenak. Azken neurketatik (2020) % 0,4 hazi da ezkutuko ekonomia.
Gainera, zortzi euskal jatetxe estreinatu dira Eguzki bakarrarekin: Muka (Donostia), Iriarte (Berrobi) eta Casa Camara (Pasaia) gipuzkoarrak; Amaren (Bilbo) eta Mendi Goikoa Bekoa (Atxondo) bizkaitarrak; Karmine (Gasteiz) arabarra; eta El Choko de Remigio (Tutera) eta Koku (Iruñea) nafarrak.
Bizkaiko Foru Aldundiak Euskal Gastronomia Akademiarekin lankidetzan egindako azterlan baten arabera, inkestatutako ikasleen % 46,5ek eta sukaldari profesionalen % 87,5ek uste dute sektorean ez dagoela aukera-berdintasunik emakumeentzat eta gizonentzat.
Taberna eta jatetxeetako fakturak jasotzean, sustoak hartzen ditugu batzuetan. Jose Manuel Urkiri Euskal Herriko Kontsumitzaileen Batasuneko (EHKB) abokatuak azaldu digu zer sar daitekeen eta zer ez.
Hector Sanchez Bilboko ostalarien elkarteko gerenteak EITBri adierazi dionez, udalak proposatutako neurria deigarria da eta eragin handia izango du sektorean.
Dokumentuak jasotzen dituen proposamenen artean, besteak beste, gasezko berogailuak erabiltzeko debekua eta aulki eta mahaiak gordetzeko derrigortasuna. Udalak ostalariekin, alderdi politikoekin eta bizilagunekin adostu nahi ditu orain neurriak.
Donostiako iBAi eta Tolosako Ama saritu ditu Michelin Gida ospetsuak 2025eko edizioan. Arzakek, Martin Berasategik, Akelarrek eta Azurmendik hiru izarrei eutsi diete, eta Donostiako Ameliak eta Errenteriako Mugaritzek ere zituzten biak mantendu dituzte.
Euskadiko Jatetxe Arloko zerbitzuen 3.Txapelketa egin berri da, eta 144 Jatetxeko Haizea Jingsi Soubies gasteiztarra izan da garaile. Lehiaketaren nondik norakoak, eta ofizioaren zereginak azaldu dizkigu.
Gabonak azaroan hasten direla esatea gehiegizkoa izan daiteke, baina enpresa askotan aurreratu egiten dira eta hil horretan egiten dute Gabonetako otordua; izan ere, abenduko asteburuetan lekua aurkitzea oso zaila da. Bilbon Gure Kabi eta Tolosan Fronton ia beteta daude gaurtik urte amaierara arte.
Hugo González sukaldariak Fume jatetxea ireki zuen abuztuan Bilboko erdigunean. Sukaldaritza tradizionala eta kalitatezkoa ditu oinarri. Plater arrakastatsuena olagarroa da eta Hugoren aiton-amonengandik jasotako errezeta erabiltzen jarraitzen dute.
Lander Cornago Arzak jatetxeko I+G saileko buruetako bat da. Urtero 30-35 plater berri sortzen ditu Arzak jatetxeko menuan sartzeko. Laborategi antzeko sukalde batean egiten du lan, 1.500 espeziatik gora dituela. 3 pertsonaren artean sortzen dituzte platerak, baina Elena Arzakek du azken hitza.
Jon Gurrrutxaga da Zarauzko malekoian dagoen Olatugain Erretegiaren jabea. Duela 4 urte ireki zuten erretegia. Batez ere arraina eta txuletoia ematen dituzte, parrilan prestatuta. Astegunetan ere badaukate menua.
Instagramen ia 50.000 jarraitzaile ditu bizkaitar gazteak. Gastronomiaz gain, trikitixa ere maite du: 2019an Gaztea Maketa Lehiaketan parte hartu zuen, Jokin Trikitixa izenpean.
Suliz eta Issis Valle ahizpa hondurastarrek Tolosan duten jatetxean, Hondurasko eta Latinoamerikako jakiak eskaintzeaz gain, hemengo platerak ere eskaintzen dituzte. Gainera, Txeiky jatetxean tako-potea egiten dute. Hondurasko piper-opilak nola egiten dituen erakutsi digu Issisek.
Ziortza Artolak azaldu digunez, Musunzar ostatu-jatetxean terraza, tabernako barra eta jatetxea dituzte. 8 logela dituzte, eta 26-30 lagunek har dezakete ostatu bertan. Andoni Riaño sukalde arduradunak txanpiñoi beteak nola egiten dituen azaldu digu.
Zer aukera osasungarri izan dezakegu kanpoan jaten dugunean? Hainbat gomendio eman dizkigu Andrea Larreak, Durangoko On Ekin Nutrizio Zentrotik. Ibilaldietan, jatetxeetan edota buffet libreetan zein aukera ditugun aztertu ditu. Eta, batik bat, gure nahi eta beharrekin konektatzea funtsezko dela dio.
"Ez naiz beste sukaldari batzuk baino hobea sentitzen", adierazi du Etxebarri Erretegiko sukaldariak munduko bigarren jatetxe onena izendatua izan ostean. Bere hitzetan, sariak "presio handia ekartzen du, baina eguneroko lana egiten jarraitu behar dugu".
Sariak "lan eta presio gehiago" ekarriko duela adierazi du, albistearen berri izan eta minutu gutxira. "Ezustean" harrapatu badu ere, bezero guztiak pozik mantentzea da haren erronka. Elkano jatetxea, berriz, 28. postuan aukeratu dute.
The World's 50 Best Restaurant zerrendan bi postu egin ditu gora Axpeko Etxabarri jatetxeak. Las Vegasen aitortza jaso berritan hitz egin digu. Adierazi du sari honek presio eta tentsioa ekarriko diola baina berak jarraituko duela dakiena egiten: "Lana, lana eta lana".
Horretaz gain, Getariako Elkano jatetxeak 28. postua lortu du. Atxondoko erretegiak bi postu egin du gora munduko 50 jatetxe onenen zerrendan, iaz laugarren postuan sailkatu baitzen. Elkano jatetxeak sei postu egin du atzera, 22.etik 28.era.
30 pertsona atera behar izan dituzte Gasteizko jatetxe batetik, sukaldean sutea izan baita. 21:50 aldera piztu da sua Triana kaleko jatetxe batean, baina berehala hartu dute egoera kontrolpean suhiltzaileek, eta ez da inor zauritu. Suteak, baina, ke handia eragin du.
Juanjo Intxausti Legazpiko Azpikoetxe jatetxeko arduradunak dioenez, eguneko menua eskaintzen dute, baita asteburukoa eta pintxoak ere. Plater tradizionalak prestatzen dituzte. Zigalatxoak pipermorroekin nola kozinatzen dituen erakutsi digu Juan Mari Arzaken ikaslea izandakoak.
Ezbeharra gertatu den jatetxeko langilea zen, Nafarroan jaioa baina Foru Erkidegoan sustrairik ez zuena. Beste hiru hildakoak 20 eta 30 urteko bi turista aleman eta 44 urteko bezero senegaldar bat dira.