Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia azaroaren 10etik 17ra izango da Bilbon, eta honako film laburrak arituko dira Sail Ofizialean: Agrio, Betiko gaua, In a Nearby Field, Memories of an Empty House, La mujer ilustrada, Todo lo cubre la sal eta Ximinoa.
Bost urterik behin, 50.000-75.000 bat lagun biltzen ditu Jaialdiak bertan, Euskal Herritik kanpoko egin ohi den euskal kulturaren jaialdirik handienean. Aste honetako programak Boise erakutsiko digu, bertan bizi diren hainbat euskaldunen eskutik.
Boiseko jaialdia ozeanoaren bi aldeetako euskaldunen topagune bilakatu da. Ultzamako bi anai-arreba hauek horien kasua da. 50 urte pasata lehen aldiz topo egin dute Boisen.
Lehendakariaren esanetan, bidaiak arlo instituzional, ekonomiko eta kulturalean lankidetzarako bidea zabaltzeko balio izan du; "gobernadore, alkate eta enpresa-buruekin harremanak sendotu dira".
Asteburuan zehar milaka lagunak hartuko dute parte Boiseko jaialdian. Hori agerian gelditu da bart lehendakariak Estatu Batuetako euskal komunitateari egindako harreran.
Eusko Jaurlaritzak "Artzainak gogoan" proiektua ipini du martxan, Boisera joandako eta bertan lurperatutako lehen artzainak identifikatzeko, eta, ondoren, haien senitartekoak topatzeko.
2 aste daramazki zabalik eta dagoeneko 23 ume joaten dira egunero Boiseko ikastolara. Iñigo Urkullu lehendakaria bertan izan da egiten den lana ezagutzeko.
'Gure esku dago' eta Agirre Center erakundeak antolatuta erabakitzeko eskubidearen aldeko jardunaldia egin dute. Bertan EAJ eta EH Bilduko ordezkariek parte hartu dute.
Auzo hau jaialdiaren erdigunea ez ezik, euskal komunitatearen ondarea biltzen duen gunea ere bada. Bertako eraikin historikoak ezagutu ditu lehendakariak.
Izan ere, Euskadik merkataritza harreman estuak ditu AEBrekin. Hemengo enpresen inbertsioen jomuga nagusia da. Esportazioei dagokienez, Euskadiren hirugarren merkatua da.
Uztailaren 28tik abuztuaren 2ra arte euskal diasporak hitzordua dauka Idahoko hiriburuan, Boisen. Hori dela eta, 'Jaialdi: Eskuak Zabalik' dokumentala eskainiko digu ETB1ek, gaur gauean, 22:25ean.
AEBetako mendebaldean, Boisen hasi dira euskal komunitatearen ospakizun handiak. Euskal jatorriko asko ari dira idahora iristen egunotan igandera arte iraungo duen festa horretan parte hartzeko.
Iñigo Urkullu lehendakaria Boisera iritsi da azken orduotan, eta bertan David Bieter alkateak egin dio harrera. Urkullu bezala, euskal jatorriko gizon-emakume asko ari dira Idahora iristen.
Sei eguneko festa horretan euskal amerikarren kultura ezagutzera eman nahi dute antolatzaileek. Eta milaka lagun espero dira, baita euskal herritik joandakoak ere.
eitb.eus-ek 03:00etatik aurrera emango du Kepa Junkerak euskal kulturaren estatubatuar topagunea abiatzeko Iberdrola dorreko zabaltzan emango duen kontzertua.
Lehendakariarekin batera bertan izango dira Cristina Uriarte sailburua eta Eusko Jaurlaritzako beste zenbait ordezkari. Halaber, Boisen izango da Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia ere.
Goizeko 07:00etan hasi dute bidaia: Donostiatik Loiuko aireportura. Baina bidaia luzea dute oraindik, Boiseraino, alegia. Materiala dagoeneko bidean da eta orain beraien txanda da.
Bidaia agentziek baieztatu digute aurtengoak ohi baino jende gehiago erakarri duela. Boisera abiatzen ari direnen artean, bisitariez gain, badira Jaialdira euren ekarpena egitera doazenak.
Boiseko jaialdia ospatuko du euskal diasporak abuztuaren 2ra arte. Horregatik, euskal amerikarren bizitza gertutik ezagutzeko aukera emango du Euskal Telebistak, ostegunean, 22:25ean.