Duela 601 urte Nabarreria, San Nikolas eta San Zernin burguak batu eta gaur egungo Iruñea osatzeko baimena eman zien Karlos III.ak. Ez da festarik falta izan gaur. Buruhandi eta erraldoiak izan dira karriketan, eta Udalbatza galaz jantzita ikusteko aukera izan dute iruindarrek.
Iruñeko Udaleko EH Bildu, PSN, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroa taldeek auzoaren bizitegi eredua babestu, bere ehun komertziala defendatu eta 2030erako Hiri Agendan azaldutakoaren ildotik turismo eredu jasangarri bat bultzatu nahi dute.
Azken entzierroa, San Ferminen Zortziurrena, Erraldoien agurra, Kulturen Kalejira eta su artifizialak izan ondoren, festa amaierako abestiaren txanda helduko da, eta horrekin amaituko dira 204 orduz etenik gabe ospatu diren sanferminak.
Duela 31 urte, bat-batean, Martzela Abarzuza korrikalariei beren gauzak Santo Domingo kaleko bere liburu-dendako liburuen artean ezkutatzen uzten hasi zitzaien. Aurten, erretiroa hartu ondoren, korrikalariek beren gauzak non gorde ez duten lehen urtea da.
Euren ospeari men eginda, animaliek 2 minutu 28 segundoko denboran egin dute ibilbidea. Arrisku uneren bat baino gehiago izan den arren, bi pertsona baino ez dituzte eraman erietxera, eta dagoeneko eman diete senda agiria.
12:00ak jo orduko mundu osoko milioika begi begira izango dituzte Duguna dantza taldeko kideek, beraien ardura izango baita txupinazoa jaurti eta 2024ko sanferminei hasiera ematea.
Ustezko erasotzailea, 50 urteko gizon bat, Alde Zaharreko ostalaritza-lokal batean atxilotu zuten eta espetxean dago jada. Horrez gain, Tuteran beste eraso matxista bat salatu dute.
Euskararen, kulturaren eta gizarte mugimenduen erreferente bihurtu da Katakrak Iruñean zein kanpoan. Topa eginez hasi dute eguerdian hamargarren urteurreneko ospakizun festa. 2016az geroztik, kantina, liburu denda eta aretoa izateaz gain, argitaletxe propioa ere badute.
Hirugarren solairuko lurra erori da. Suhiltzaileen teknikariek eta arkitektoa eraikinak izan dituen kalteak baloratzen ari dira. Solairu horretan ez zen inor bizi eta ez da inor zauritu.
Gurutzeko plazaren inguruko auzotarren izenean esan du aparkalekua ez dela beharrezkoa, besteak beste, "inguruko parkingetako plazak bete gabe daudelako".
Aurtengo marka (2'18'') ezarri dute Madrilgo adardunek. Abiadura biziaren ondorioz, hainbat erorketa izan dira, eta une arriskutsuak sortu. Hiru lagun eraman dituzte ospitalera, bat adarkatuta. 58 urteko herbeheretar bat da, eta zauria du barrabil-zorroan.
Ia ibilbide osoan batuta eta ordenatuta joan dira animaliak, eta ez dute aldeetara adarkadarik egin. Azkar egin dute ukuiluetarako bidea: 2 minutu eta 23 segundoan. Hiru korrikalari eraman dituzte ospitalera
'Zure bizitzako azken sanferminak' dokumentalak San Fermin jaien esentzia aztertuko du. Alaitasuna eta maitasuna nabaritzen da kalean, arazoak eta ardurak alde batera uzteko garaia da. Sortzen diren momentuez disfrutatzeko eta mugarik gabe bizitzeko jaiak. Ikusgai, gaur, 22:30ean, ETB1en.
Nafarroako Libertad Animal elkarteak deitutako protestan, Iruñeko lagunarteak zezen-plazatik ateratzen diren egunean, tauromakiak hirian ez duela tokirik izango azpimarratu dute.
Joseba Asiron EH Bilduren Iruñeko alkategaiak irmo kritikatu du Enrique Mayaren Udal Gobernuaren kudeaketa Euskadi Irratiko "Faktoria"n egin diogun elkarrizketan. Legealdia alferrik galdu dela uste du, eta alderdi aurrerakoien adostasuna bilatzearen alde egin du.
Estafeta kaleko establezimenduek, esaterako, 15 minutuz itzali dituzte euren argiak, eta kandelak eskaini dizkiete kontsumitzen ari ziren bezeroei. Bizi duten egoera larria salatzea da ekintza honen helburua.
Bost lagun eraman behar izan dituzte osasun zentroetara, denak kolpeengatik. Madrilgo ganadutegiko adardunek aurtengo jaietako lasterketarik azkarrena egin dute (02:14), eta, horri esker, korrikaldi politak ikusi ditugu ibilbidean.
Udaletxeko ordularian 12:00ak zirenean Juan Carlos Unzue futbolari eta entrenatzaile ohiak su eman dio suziriaren metxari. Osasun arloko profesionalei eta ELArekin gaixo daudenei eskaini die txupinazoa. Zapi gorriak lepoan, hasi dira horrenbeste itxarondako sanferminak.
Jaiak ohi bezala 12:00etan egingo du eztanda Udaletxe plazan, eta hortik aurrera eta bederatzi egunetan zehar izango da zer egin eta zer ikusia Iruñeko kaleetan, Udalak egitarau zabala antolatu baitu.
Berrikuntza gisa, egun berri bat antolatu dute, "Joten Eguna", Sarasate pasealekuan uztailaren 12an egingo dena, eta adinekoentzako eta familientzako proposamen gehiago egongo dira.
Gaur, ekainak 6, erdiguneko estatua guztiak sanferminetako zapi gorria lepoan dutela esnatu dira, eta sanferminetarako gutxiago geratzen dela gogoratu dute. Arratsaldean, gainera, kaleak musikaz beteko dira eskaileraren azken maila ospatzeko.
Iruñeko Alde Zaharreko Cafe Roch lokal historikoak ateak itxiko ditu bihar. Alboan den Arturo Campion euskaltegiko irakasle eta ikasle bat azken agurra eman diote kafetegiari 'Amarauna' saioan.
Azken ukituak ematen ari zaizkio Iruñean LABA sareak izango duen egoitzari. Hiriburuaren erdian, Gaztelu plazan kokatuta, Iruñeko kultur mugimenduak sustatu duen aretoak 'euskaraz gozatzeko tokia' izan nahi du. "Faktoria"k bisitatu du Laba sarearen egoitza.
Ostalariei laguntzeko asmoz eremu publikoan ezarri ziren terrazak urte amaieran kenduko dituzte Donostian, eta urtarrilaren 7an, Iruñean. Bilbon oraindik ez dute datarik zehaztu.
Taberna gehienek ateak itxi dituzte, azkenaldian egon diren erasoak eta indarkeria-giroa salatzeko. Horrez gain, oro har bizi duten egoeraz kexatu dira.
Protesta horren helburua auzoko "kaleetan dagoen segurtasun falta" salatzea da. Oihane Arangoak (Euskadi Irratia) ostegun honetan grabatu ditu irudiak.
Iruñeko alde zaharreko taberna bateko arduradunak ostiralean jipoia jaso zuen. Ostalaria 22:00ak aldera eraman zuten ospitalera, hainbat gaztek tabernan izandako istilu batengatik jipoitu ostean.
Azken urteetan, ostegunetan edota unibertsitateak martxan hasten diren garaian, jendetza pilatzen dela eta tabernariei egindako erasoak ugaritu direla azpimarratu dute.
Iruñeko Alde Zaharreko ostalariek ez dute nahi azken asteetako juevintxoetan izandako indarkeria giroa errepikatzea. Pasa den astean, sei gazte atxilotu zituzten istiluen ondorioz.
Alde Zaharrean jazo dira gertakariak, Polizia jende pilaketak desegitera joan denean. Agenteetako batek harrikada bat jaso du, Udaltzaingoak jakitera eman duenez.
Agenteek jendez gainezka zeuden Alde Zaharreko zenbait gune hustu dituzte gauean zehar. Udaltzainek bizilagunen hainbat kexa jaso dituzte zaratagatik (irudiak: @BSardina eta@PamplonaIrunaPM).