Iruñea

Beroak ez du etenik emango Euskal Herrian: tenperatura altuek joera berean jarraituko dute hurrengo astean
Gauean ere ez da atsedenik izango. Espero da Euskal Herrian gau tropikalak izatea, 20 ºC-tik jaitsiko ez diren tenperaturekin, eta, kasu batzuetan, goizaldean bero zakarra egin dezake.
Tenperatura maximoak 40 ºC-ra iritsi dira barnealdeko zenbait tokitan, igande arratsalde honetan
Hain zuzen ere, 40,5 ºC-ra iritsi dira Amurrion eta 40,3 ºC-ra Zallan eta Noainen, besteak beste. Kostaldean, aldiz, nabarmen baxuagoak izan dira.
Alerta laranja Araban, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian, eta abisu horia Bizkaian eta Gipuzkoan, bero zakarra dela eta
13:00etatik 20:00etara egongo da indarrean EAEn, eta 21:00ak arte Nafarroan. 39 ºC-ko maximoak espero dira Nafarroan, 38koak Ebroko ibarrean eta 39koak Ipar Euskal Herrian.
Palestinarekin Elkartasuna plataformak euskal hiriburuetako jaietan mobilizatzeko deia egin du
Plataformak "hipokrisia" leporatu die gobernuei eta hedabideei, eta manifestazioak deitu ditu Gasteizen (abuztuaren 6an), Donostian (abuztuaren 10ean), Bilbon (abuztuaren 15ean) eta manifestazio nazionala Iruñean (urriaren 4an).
Nafarroako Elikagaien Bankuak larrialdiko deia egin du itxiera saihesteko
Erakundeak bere 30 urteko historiako "egoerarik larrienari" aurre egin behar dio nahitaezko egoitza aldaketa baten ondorioz, eta 300.000 euro behar ditu biziraupena bermatzeko.
Txikizkako merkataritzaren salmentak % 6,4 hazi dira EAEn ekainean, eta 4,6 Nafarroan
Oro har, banaketa sektore guztietan igo dira salmentak, merkataritza elektronikoan izan ezik: azken horretan, % 0,6 jaitsi dira, aurreko hilabetearekin alderatuta.
Donostia, Galdakao, Iruñea, Tutera eta Nafarroako beste 19 udalerri sartu dira etxebizitza eremu tentsionatuen zerrendan
Espainiako Aldizkari Ofizialak astearte honetan argitaratu du Hego Euskal Herriko 23 udalerri bizitegi-merkatu tentsionatuko eremu deklaratzen dituen ebazpena. Iruñea eta Tuteraz gain, Nafarroan gune tentsionatu izendatu dituzte Eguesibar, Burlata, Barañain, Zizur Nagusia, Lizarra, Aranguren, Berriozar, Tafalla, Antsoain, Atarrabia, Corella, Elortzibar, Cintruenigo, Baztan, Altsasu, Uharte, Berriobeiti, San Adrian eta Azkoien.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Jaso ikastolaren eraikin zaharrean izandako borroka jendetsu batean, Iruñean
Foruzaingoaren arabera, 45 pertsona identifikatu dituzte gaur egun okupatuta dagoen eraikinaren beheko solairuan. Halaber, pertsona bat arma zuriz zauritu dute.
Hodeiak, euri txikia eta tenperatura freskoak, uztaila agurtzeko
PSNk "nazkagarritzat" jo du 'Koldo auziaren' baitan ustez agintariak espiatu izana
Gainera, Esther Iso PSN-PSOEko Antolakuntza idazkariak salatu du Nafarroako eta Estatuko eskuindar alderdiek audioak politikoki erabiltzen dituztela: "Nahikoa da audio batzuk erabiltzeaz, irudia zikintzeko eta gobernua zapuzteko helburu bakarrarekin".
19 urteko emakume bat hil da Iturmendin (Nafarroa), bide batetik irten ostean
Gidariak positibo eman du alkoholemia proban eta zuhurtziagabekeria larriko giza hilketa egotzita atxilotu dute.
Bidaiaririk gabe zihoan villavesa bat irauli da Iruñeko Ingurabidean, eta arin zauritu da gidaria
Bart gauean gertatu da, 22:45 aldera, PA-30eko 14. kilometroan, Arazurin. Autobusa irauli egin da, eta errei bat oztopatzen gelditu denez, errei alternatibo bat prestatu behar izan dute garabiak ibilgailua eraman bitartean.
Hodeiak eta euri txikia, asteburuko protagonistak
Tenperatura maximoak 20 eta 25 ºC artekoak izango dira.
7 urte eta 6 hilabeteko kartzela-zigorra ezarri diote Nafarroan iloba bortxatu zuen gizon bati
Epaiaren arabera, 11 urtez auzipetua ezingo da biktimarengana 500 metro baino gutxiagora hurbildu, ezta harekin komunikatu ere. Epaileek, salatzailearen bertsioa berresten duten testigantzak daudela adierazi dute.
Euskal Herria, arrazakeriaren aurrean, erantzun antolatua
Nafarroako eta Bizkaiko arrazismoaren aurkako kolektiboek elkarretaratzeak egin dituzte larunbat honetan, gorrotoak eta indarkeria arrazistak gora egin dutela salatzeko.
Karga guneetatik erretiratzen ez diren ibilgailu elektrikoek ordaindu beharko dute Iruñean
Neurria abuztuan sartuko da indarrean; horrela, bada, aparkaleku gisa erabiltzen dutenekin amaitu nahi du Udalak.
2025eko Sanferminetan 1,6 milioi pertsona bildu dira jai giroan eta istilu gutxiagorekin
Iruñeko Udalak oso positibotzat jotzen du errespetuzko giroak, delituen murrizketak eta jarduera askotan parte hartzearen igoerak markatutako jaien garapena.
300.000 ikus-entzulek baino gehiagok egin dute bat ETBren sanferminetako entzierroen emanaldiekin
Goizero, batez beste, % 12,1eko ikusle-kuota lortu du ETB1ek. Autengo datua iazkoa halako lau izan da.
Iruñeak agur esan die sanferminei datorren urtera arte
"Gora 2026ko sanferminak!" oihukatuz agurtu dituzte aurtengo jaiak ekitaldi jendetsu batean, udaletxeko balkoitik bertatik, uztailaren 6an txupinazoa bota zuten lekutik bertatik.
"Pobre de mí, Pobre de mí, que se han acabado las fiestas de San Fermin" eta "1 de enero, 2 de febrero, 3 de marzo..." ohiko kantak abestu dituzte.
Amaieran, plazan eta inguruko balkoietan zeuden milaka pertsonek Sanferminetan eraman duten zapi gorria lepotik kendu dute, eta garbitu eta lisatu ondoren, 2026ko uztailaren 6an berriz jantziko dute.
Villavesetako langileek bertan behera utzi dute greba, eta irailean lanuzteei helduko diete berriro
Iruñerriko autobus zerbitzuko beharginek erabakia batzarrean hartu dute. Ondorioz, asteartetik zerbitzua normaltasunez emango dute, udan zenbait mobilizazio eginez.