Kasua, hasiera batean artxibatu zen eta berriro ireki zen Sevilla Bebés Robados elkartearen esku-hartzeari esker. Nahiz eta amak bere helburua bete duen hainbat hamarkadatako borrokaren ondoren, bere semeak ez du berarekin harremanetan jarri nahi izan.
Emakumea adingabea zela erditu zen, eta semea hil zitzaiola esan zioten. Hasiera batean artxibatutako kasua berriz ireki zuten, Sevillako haur lapurtuen elkarte baten esku-hartzeari esker.
Ertzaintzaren eskaera baten ondoren, eta gorpua topatutak tokian bi pertsona horiek gertakariarekin lotzen dituen ebidentziak aurkitu dituztenez, Vendrellen (Tarragona) atxilotu dituzte, eta Ertzaintzaren esku daude dagoeneko.
Joan den astean Irungo etxebizitza batean izandako gizonezko baten hilketarekin lotuta, bi pertsona atxilotu dituzte Esquadra Mossoek Tarragonan. Bi atxilotuek ertzain-etxean jarraitzen dute.
Termen inaugurazioaren harira, Irungo Udalak "Paseo bat gure historian barrena" kanpaina bultzatu du eta apirilaren 12an eta 13an doako bisita gidatuak eskainiko dituzte.
Asteburu osoan zehar bisita gidatuak egongo dira. Sarrerak doakoak izango dira, bai museokoak eta baita termetakoak ere. Sartu aurretik, baina, txartel bat eskuratu beharko dute bisitariek museoaren webgunean.
Joan den asteburuan hainbat pertsonen arteko borroka batean parte-hartzeagatik identifikatu zuten gizonezkoa. Ondoren baieztatu zuten Alemaniak hura aurkitzeko eta atxilotzeko agindua emana zuela.
Euskal taldeak Alemaniakoaren aurka jokatuko du final-laurdenetako kanporaketa. Joaneko neurketa Kasselen jokatuko da, eta itzulikoa, Irunen, hilaren 29an.
Post rock lakar, poetiko eta trinkoko taldeak "Lorategi izoztuan hezur huts bilakatu arte" diskoko birako azken kontzertua egingo du gaur Gasteizen, Jimmy Jazz aretoan. Karlos Osinaga "Txap" taldekidearekin hitz egin dugu horren aitzakian.
11 biktimak izan dira deklaratzen lehenak; adingabeak direnez, ateak itxita hasi da epaiketa. Gipuzkoako Fiskaltzak 85 urteko kartzela-zigorra eskatu du skate eskolak ere ematen zituen 40 urteko gizonezkoaren aurka.
Irungo pospolo lantegian 600 bat emakumek lan egiten zuten gerra zibilaren aurretik. Lan-baldintzen alde Europan hasi zituzten borrokak ekarri zituzten Euskal Herrira, eta, besteak beste, Pospologileen Sindikatu Feminista sortu zuten.
Euskal taldeak, horrenbestez, ezin izan du punturik batu EHF Europako Ligako Main Round faseko azken jardunaldian, baina emaitzak ez duk inolako eraginik izan sailkapenean. Alex Mozasek gazte askori eman die konfiantza, eta horiek bikain erantzun dute.
Irungo taldeak ez du ezer jokoan, matematikoki sailkatzea lortu duelako dagoeneko. Norgehiagoka zuzenean emango dute eitb.eus-en eta ETB4n, 20:45etik aurrera.
Gorka Nieto Bidasoa Irunen jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du taldeak Limoges menderatu (35-30) eta EHF Europako Ligako final-laurdenetarako txartelalortu ostean.
Bulego horrek aholkularitza ematen die pertsona migratzaileei, eta Eusko Jaurlaritzaren Aholku atzerritarrei arreta juridikoa emateko sarearekin lankidetzan aritzen da.
Irungo taldeak, bigarren zati bikaina eginda, behar zuen garaipena eskuratu du, eta txapelketako final laurdenetarako sailkatze zuzena bereganatu; izan ere, matematikoki lortu du Bidasoak bere multzoko lehen postua.
Gipuzkoako taldeak azken minituan galdu zuen joaneko neurketa, penalti baten ondorioz. Gaur, taldeko lidertza eta final laurdenetarako zuzeneko txartela dute jokoan. Partida eitb.eus-en eta ETB4n izango da ikusgai.
Aurrez eremu tentsionatu izendapena jasotzeko prozesua hasi dute Barakaldok eta Galdakaok ere. Gaur-gaurkoz, Errenteria da etxebizitza eremu tentsionatu izendatu duten EAEko udalerri bakarra.
Frantziako taldeak, segundo bat ere gelditzen ez zela, penalti bat sartu du, eta Bidasoak ezin izan du punturik batu. Hala, datorren astearteko partida, Limoges aurkari eta Artalekun, gakoa izan liteke final laurdenetarako sailkatzerako.
Urtarril amaieran 15.000 lagunen aurrean jo zuen Bartzelonan eta hurrengo kontzertua Santiago de Compostelan emango du. Ondoren, Frantzia, Suitza, Erresuma Batua, Irlanda, Alemania, Txile, Uruguai, Argentina, Kolonbia, Mexiko, Italia eta Japonian izango da. Euskal Herrira ere itzuliko da.
Gaur hasi dituzte protestak, eta elkarretaratzea egin dute Boulevard zumardian, Empark Aparcamientos enpresak gaueko txanda kentzeko asmoa duela salatzeko.
Donostiako Atotxako tren-geltoki berria astelehenean irekiko da, eta tren-zerbitzua Urumea ibaiaren aldetik egingo da berriro. Asteburuan egingo dituzte aldaketa gauzatu ahal izateko lanak.
Euskal taldeak ez dio partidari ondo heldu, Portugalgo taldearen aurka, baina bigarren zatian aurrea hartu du markagailuan, eta bikain lehiatu da azken segundora arte. Garaipenak ia-ia bermatzen dio Bidasoari final zortzirenetako play-offa, eta final laurdenetatik gertu uzten du.
Irungo taldeak Lisboakoa izango du aurkari astearte honetan, Artalekun, Europako Ligako final-zortzirenetako multzoen faseko lehen jardunaldian. Neurketa zuzenean jarraitu ahalko duzu eitb.eus-en eta ETB4n, 20:45etik aurrera.
Bidasoa Irunek, asteartean, Artalekun, Benficaren aurka jokatuko du, EHF Europako Ligan; entrenatzaileak, aurreko egunean, nabarmendu du partida hori "final bat bezalakoa" dela: "Ia matematikoki sailkatuko gintuzke final zortzirenetarako, eta final laurdenak gertu izango genituzke".
Irungo Udalak eta Berdintasun Kontseilua osatzen duten elkarteek deitutako bilkura San Juan plazan egin da 19:00etan. Elkarretaratzean Cristina Laborda Irungo alkateak eta Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak parte hartu dute, besteak beste.
Gorka Nietok kontratua berritu du Bidasoa Irunekin, 2028ra arte. Irungo taldeak Bartzelona izango du aurkari Kopako finalerdietako kanporaketan, Lanzaroten, eta Nietok bi gai horiei buruz hitz egin du.
Ustezko hiltzaileak (47 urte) ertzain etxean jarraitzen du, epailearen aurretik noiz igaroko zain. Arratsaldean elkarretaratze isila egin dute Irungo San Juan plazan hilketa gaitzesteko.
Julen Aginagalde klubaren kirol zuzendariaren iritziz, kapitainak taldean jarraitzea "estrategikoa" da. Gorka Nietok 2026a arteko kontratua zuen; hortaz, bi urtez luzatu du akordioa.
Bizikleta eta oinezkoentzako 1,2 kilometroko ibilbide berriak Hondarribia, Irun eta Hendaia lotuko ditu, mugaz gaindi. 3,4 milioi euroko inbertsioa izan du.
Orioko eskubaloi jokalaria Limogesen jokatzen ari da. Bidasoa Irun utzi zuen 2022an, eta gustura dago Frantziako taldean. Gainera, Irungo taldearen aurka jokatzeko aukera izango du Europako Ligan. Otsailaren 18an Limogesen jokatuko da neurketa; hilaren 25ean, aldiz, Azkue Artalekura itzuliko da.