"Irango erregimenak Israelgo Estatuaren aurka hainbat hilabetetan egindako etengabeko erasoengatik" egin omen du bonbardaketa. Irango Gobernuak jakinarazi du erasoari aurre egin diola eta kaltea txikia izan dela.
AEBko inteligentzia zerbitzuko dokumentuak dira eta Isralen gerra planak jasotzen ditu. Titulua zehazki da, "Aireko Indarrak Iranen aurkako erasoa prestatzen jarraitzen du". AEBk ikerketa abian jarri du jakiteko ea filtrazioa den ala Pentagonoa hackeatu duten.
Nilufar Hamidi eta Elaha Mohammadi kazetariei 12 eta 13 urteko espetxe-zigorra ezarri zieten hainbat delitu egotzita, tartean herrialdea ezegonkortzeko Estatu Batuekin kolaboratu izana. Azken delitu horretatik absolbitu ostean murriztu zaie zigorra.
"Ez diogu gerrari beldurrik, baina ez dugu nahi gudarik, bakea nahi dugu, eta horren alde egingo dugu, bai Gazan eta baita Libanon ere", nabarmendu du Atzerri ministroak.
Gatazka Libanora zabaldu zenetik, 2.000 pertsona baino gehiago hil ditu han Israelgo Armadak, Libanoko Osasun Ministerioak jakitera eman duenez. 1,2 milioi herritarrek euren etxeak utzi behar izan dituzte, erasoetatik ihesi.
Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak Hamasek urriaren 7an Israelen egindako eraso "higuingarriak" gaitzetsi ditu berriro, baina orduz geroztik Israelek egindako eraso etengabeak ere deitoratu ditu.
Israelek Gazako inbasioa abiatu zuenetik urtebete beteko da astelehenean. Larunbatean, manifestazioak egin dituzte palestinarren aurkako erasoak amaitzea eskatzeko; izan ere, Gazan bakarrik 41.000 pertsona baino gehiago hil ditu orain arte Israelek.
Ali Khamenei aiatolak ostiraleko otoitza gidatu du, lau urtean lehen aldiz, eta Israelek Libanon hildako Hassan Nasrallah Hezbollahko buruzagia goraipatu du.
Guterresek Segurtasun Kontseiluaren aurrean esandako lehen hitzak dira, Israelek ordu batzuk lehenago "persona non grata" izendatu eta herrialdera sartzea debekatu ostean, hain zuzen ere Iranen erasoa garbi ez kondenatzeagatik.
Giorgia Meloni Italiako lehen ministroak deitu du batzarra, berak baitu txandakako Presidentetza. Nabarmendu duenez, Italia "konponbide diplomatiko" baten aldekoa da.
Israel Katz Atzerri ministroak jakinarazi du erabakia, atzo NBEren idazkari nagusiak kaleratutako oharra oinarri hartuta. Buruzagi portugaldarrak "Ekialde Hurbileko gatazka hedatzea" deitoratu zuen eta su etena eskatu.
Misilekin egindako erasoa bukatutzat eman du Teheranek, baina ohartarazi Israelen errepresalien aurrean "erantzuna irmoagoa eta gogorragoa" izango dela. Bien bitartean, Tel Avivek Libano eta Palestina bonbardeatzen jarraitzen du.
Israelgo Indar Armatuek mezuak bidali dizkiete herritarrei telefono mugikorretara, eta pertsona guztiei eskatu diete berehala babesa bilatzeko eta bertan geratzeko, jarraibide berriak eman arte.
Mendekua agindu du Iranek, eta Israelen aurka ekiteko deia egin die musulman guztiei. Israelek, bere aldetik, berretsi du Hezbollahri erasotzen jarraituko duela, miliziaren baliabideak erabat deuseztatu arte.
Israelek Hezbollahko buruzagia hil ostean, ordezkoa nor izango ote den jakin behar orain, baina espekulazioak hasi dira jada, Mikel Ayestaranen hitzetan.
Batzuen berri onak besteen berri txarrak direlako, Jerusalemen ospatzeko motibo da Nasrallahren heriotza. Libanoarrak, berriz, jota daude, saminari hilketa horrek ekar dezakeenaren larritasuna gehitu behar baitzaio. Iranen kalera atera dira ehunka lagun, erailketa salatzera eta dolua agertzera.
Israelgo lehen ministroak onartu du ez zuela batzarrera joateko asmorik, baina joatea erabaki du, "podium honetatik nire herrialdeari zuzendutako gezur eta irain guztiak entzun ostean gauzak argi uzteko".
Azken orduotan milaka libanoarrek euren etxeak utzi dituzte eta iparralderako bidea hartu dute, babes bila. Nazio Batuen Erakundeak errefuxiatu palestinarrentzako duen agentziak (UNRWA) bi larrialdi-babesleku jarri ditu martxan, erasoetatik ihesean doazen herritarrei babesa emateko.
Tabas hiriko ikatz meategi batean jazo da istripua, tuneletako batean metano gasa askatu ostean. Ezbeharra gertatu denean, 70 pertsona inguru zeuden bertan lanean. Langileak bilatu eta erreskatatzeko lanak abiatu dituzte.
Mahsa Amini 2022ko irailaren 16an hil zen, belo islamiarra ondo ez eramateagatik atxilotu eta hiru egunera. Protesta modura, emakume askok hijaba erabiltzeari utzi zioten eta errepresio bortitza jasan dute.
2022ko irailaren 16an Mahsa Amini 22 urteko emakume kurdua hil zuen Moralaren Poliziak, beloa ondo jantzita ez eramateagatik atxilotu ostean. Ordutik, emakumeen askatasun gogoa isilarazi egin du Irango Gobernuak, neurri zapaltzaile berriak hartuta.
Gutxienez 35 pertsona hil eta beste 15 zauritu dira, horietako zazpi egoera kritikoan daude, erromes pakistandarrak zeramatzan autobus batek izandako istripu batean. Erromesak Irakera zihoazen erritual erlijioso batean parte hartzera.
Eskualdeko egoerak gerra psikologikotik ere badu. Israelek Iranen erantzunaren zain jarraitzen du eta, bitartean, Hezbollako bost miliziano hil ditu eraso batean.
Israelen azken atentatuen ostean, Iranen erantzunaren beldur dira eskualdean. Erasoa ziurtzat eman dute Irango agintariek, baina noiz eta nolakoa izango den ez dago argi.
Naser Kanani Irango Atzerri Ministerioko bozeramaileak ziurtzat ematen du Teheranen erantzuna, eta gehitu du ez dela tentsioaren gorakadaren erantzulea. Israelgo Defentsa ministroak "aukera guztietarako" prestatzea eskatu dio Armadari.
Israelek "alerta gorenean" jarraitzen du, Iranek eta Hezbollahk iragarritako errepresaliarako prest baitago. Bien bitartean, ordezkaritza bati Kairora joateko baimena eman dio, Gazan su-etena negoziatzeko.
Milaka lagunek azken agurra eman nahi izan diote Erresistentzia Islamikoaren Mugimenduko buru zen Haniyeri. Israelek Teheranen egindako eraso batean hil zuen atzo Ismail Haniye. Hiletaren ondoren, haren gorpuzkiak Qatarreko Doha hiriburura eramango dituzte.
Israelek beste urrats bat eman du, eta eskualdeko herrialdeek gelditzeko eskatzen diote. Netanyahuk esan du indar militarrak prest daudela "edozein agertokiri" aurre egiteko. Qatar eta Egipto bitartekariek ez dute uste horrela negoziatu daitekeenik. Hamasek eta Iranek erantzunaz ohartarazi dute.
Israelgo Gobernuak aitortu du erasoaren egiletza, baina gero mezua ezabatu du. Haniyeh atzo joan zen Irango hiriburura, presidente berriaren inbestiduran parte hartzera. Buruzagiaren gorpua bihar, osteguna, eramango dute Teheranetik Dohara, eta ostiralean hileta-elizkizuna egingo dute bertan.
Atzo hil zuten Ismail Haniyeh Hamaseko burua, Teheranen egindako atentatu batean. Bisita ofizialean zegoen Iranen, hango presidente berriaren inbestidura saiora joateko.
Oraingoz, Israelgo Gobernuak ez du bere gain hartu Teheranen izan den erasoa. Haniyeh atzo joan zen Irango hiriburura, Masud Pazeshkian presidente berriaren inbestidura ekitaldian parte hartzera.
Ali Khameneik "arrakasta" opa dio Masud Pezeshkian ereformistari, eta ziurtatu du babestuko duela "islamaren eta iraultzaren bide zuzenetik jarraitzeko politikari eusten dion bitartean".
Osasun ministro ohi eta egun parlamentaria denak gero eta ospe handiagoa lortu du herritarren artean, moderazio mezu batekin, Mendebaldearekiko hurbiltasuna erakutsiz eta beloari kritika eginez. Maiatzean helikoptero istripu batean hildako Ebrahim Raisi ultrakontserbadorea ordezkatuko du.
Bozkatzera jende asko zihoala ikusirik, gauerdira arte luzatu dute botoa emateko ordutegia. Inkesten arabera, Pezeshkian erreformista eta moderatua Jalili ultrakontserbadorearen aurretik geratuko da, Ebrahim Raisi presidente ohia helikoptero istripuz hil ostean egiten ari diren hauteskundeetan.
Izan ere, nahiz eta biak izan hautagai bozkatuenak, ez dute garaipena lortzeko beharrezkoa den botoen % 50 gehi bat lortu. Horrenbestez, uztailaren 5ean izango dute hauteskundeen bigarren itzulia.