The Times egunkariaren magazinak frantziar Estatuari egokituriko herri ederrenen bilduma argitaratu berri du. Ohikoa izan da Lapurdiko Ainhoa herri zoragarria topatzea. Aurten lehenengoz, lehen postuan jarri dute.
Palista profesionalek greban jarraitzen dute Innpala enpresarekin duten lan-gatazka ez delako konpondu oraindik. Apirilaren 17an ekitaldia egin dute Zierbenan (Bizkaia). Zaleen bbesa jaso dute. Babesa eskaini diete Asier Del Hornok eta Mikel Goñik ere, pala partida bat jokatuta.
2011an itxi zuten eraberritzeko eta azaroan zabalduko ditu berriz ateak, 35 milioi euroko inbertsioaren ondoren. 7.000 obra izango ditu ikusgai, horietako asko goi mailakoak.
Beñat Rezustak eta Aspek 2028ko martxoaren 31ra arte luzatu dute bi aldeak lotzen dituen kontratua. Hala, bada, Bergarakoak beste hiru urtez jarraituko du Eibarko enpresan.
Unai Laso eta Peio Etxeberria Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkan estreinatuko dira apirilaren 19an, Lekeition; jada, materiala hautatu dute. Bestalde, Jokin Altuna eta Javier Zabala Donostian lehiatuko dira, 2. jardunaldiari dagokion partidan; hauek ere, hautatu dituzte pilotak.
Familiak ez du haren berririk atzo arratsaldean eskolatik atera zenetik. Lekuko batzuren arabera, geltoki inguruan ikusi zuten azkenezko, hortaz, litekeena da tren bat hartu izana.
Amaia Fontang Etorkinekin kolektiboko kideak ohartarazi du polizia kontrolak areagotzeak ez duela migrazioa etengo, fenomeno hau bultzatzen duten oinarrizko arazoak desagertu ezean: "pobrezia, gerrak etab."
Euskal Herrian Euskaraz mugimenduko bi ekintzaileak "euskararentzako justizia" eskatuz pintaketak egiteagatik epaitu behar zituzten. 1.500 euroko isuna ezarri diete biei.
Bruno Retailleau Frantziako Barne ministroak Ipar Euskal Herria bisitatu du gaur. Agintariak iragarri du mugan dauden kontrolak beste sei hilabetez luzatuko direla.
12 salaketa Uztaritzeko San Frantses Xabier eskolan gertatutako erasoen ingurukoak dira, horietatik hiru sexu-erasoenak. Gertaera denak 1960 eta 2005 bitartean gertatu ziren. 13.a Angeluko Jean Jaures lehen hezkuntzako Eskola publikoan 1970ean gertatutako eraso batengatik jarritako salaketa da.
Romain Gregoire da 3. etapako irabazlea. Hasiera baten, Alex Aranburuk lortu du garaipena, baina euskal txirrindulariak okerreko bidetik hartu du azken txanpan zegoen biribilgunea eta epaileek deskalifikatu egin dute. Bestalde, Schachmannek lidertzari eutsi dio.
Alex Aranburu deskalifikatu egin dute epaileek Itzuliko 3. Etapa amaituta. Euskal txirrindulari izan da lehena Zarautzeko helmugan, baina epaileen ustez okerreko bidetik hartu du azken biribilgunea, eta deskalifikatu egin dute. Ondorioz, Romain Gregoireri egokitu zaio garaipena.
Asteburuan hasiko da Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxka. Apirilaren 12an Artola eta Elordi ariko dira nor baino nor gehiago Labriten; hilaren 13an, Altuna III eta Larrazabal lehiatuko dira Astelenan. Pilotariek materiala hautatu dute jada.
Diego Uriarte Kern Pharmako euskal txirrindulariak mendiko liderraren elastikoa jantzi du Itzuliaren 2. etapan. Uriarte nafarra da, eta 'etxean' mendiko sariko mailota jantzea "berezia" izan da berarentzat.
Itzulia-Basque Country lasterketak atzean utzi du jada 2. etapa. Lodosan bukatu da, eta sprintean erabaki da irabazlea. Bideo honetan ikus dezakezu azken kilometroa, oso-osorik.
Apirilaren 7an hasi da 2025eko Itzulia-Basque Country lasterketa. Estreinako etapa Gasteizen hasi eta amaitu den erlojupekoa izan da. Bideo honetan duzu ikusgai erlojuaren kontrako saioaren laburpena.
8 urteko neskato bat eta 5 urteko mutiko bat Baionako ospitalera eraman dituzte zaurituta. 16:30etako azken funtzioa baino lehentxeago gertatu da istripua.
Urtero legez, lore-eskaintza egin dute esparruko biktimen omenez jarritako memorialean, eta bertan izan dira Torres, Bengoetxea eta San Jose sailburuak, besteak beste.
Dirudienez, sei bat zentimetroko mugimendua izan da gaurkoa. Dena den, datorren astelehenean horri buruzko xehetasun gehiago emango ditu aditu talde batek.
Eibarko Unzaga plazan hasi eta amaituko da 2025eko Euskal Herriko Itzuliaren seigarren eta azken etapa. Jardunaldiak 153,6 kilometroko ibilbidea izango du, eta horietan, guztira, zazpi mendate igoko dituzte, tartean 1. mailako hiru. Xabier Usabiaga adituak etaparen analisia egin du.
2025eko Euskal Herriko Itzuliaren bosgarren etapa Urduñan hasiko da, eta Gernika-Lumon amaitu, 172,4 kilometroko ibilbidea izango du. 64. Itzuliaren azken-aurreko etapan lau mendate puntuagarri igoko dituzte, 3. mailakoak guztiak. Xabier Usabiaga adituak etaparen analisia egin du.
2025eko Euskal Herriko Itzuliaren laugarren etapa Beasainen hasiko da, gerora Bizkaian sartu, berriro ere Gipuzkoara bueltatu, eta Bizkaian bukatuko da, Markina-Xemeinen. 64. Itzuliaren laugarren jardunaldiko ibilbideak 169,6 kilometro izango ditu, Xabier Usabiaga adituak etaparen analisia egin du.
Euskal Herriko Itzuliaren bigarren etapa apirilaren 8an jokatuko dute, asteartez, Iruñean hasiko da eta Lodosan amaitu, eta 199,8 kilometroko ibilbidea du. Xabier Usabiaga adituak etaparen analisia egin du.
2025eko Euskal Herriko Itzuliaren lehen etapa apirilaren 7an jokatuko dute, eta 16,5 kilometroko banakako erlojupekoa izango da; Gasteizen jokatuko dute, eta Buesa Arenan hasi eta amaituko da. Xabier Usabiaga adituak etaparen analisia egin du.
2025eko Euskal Herriko Itzuliaren hirugarren etapa Gipuzkoan izango da, osorik, Zarautzen hasita eta, 156,3 kilometro eginda, Beasainen amaituta. Itzuliaren antolatzaileen iritziz, 64. ekitaldiko "etapa nagusia" izan liteke. Xabier Usabiaga adituak etaparen analisia egin du.
Bai larunbatean, eta baita igandean ere, hodeiak eta ostarteak nagusituko dira, eta 15 graduren bueltan egongo dira termometroak. Ordea, ez da baztertzen euri pitin bat ere botatzea.
Palisten eta Innpala enpresaren arteko lan-gatazkak konpondu gabe jarraitzen du. Iñaki Urrutia palistak EITB Mediarekin hitz egin du bi aldeek apirilaren 3an izan duten batzarrean gertatutakoaz.
Palisten eta Innpala enpresaren arteko lan-gatazkak konponbiderik gabe jarraitzen du. Apirilaren 3ko batzarrean gertatutakoari buruz hitz egin du EITB Mediarekin Josu Urkijo enpresaren jabeak. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2025eko Euskal Herriko Itzulia apirilaren 7tik 12ra artean jokatuko da. Ibilbidea zehaztuta dago jada, eta Xabier Usabiaga adituak etapa guztien analisia egin du.
Apirilaren 6an jokatuko da Emakume Master Cupeko Binakako Txapelketako finala, Oiartzunen, eta hantxe aukeratu dute materiala final handia jokatuko duten bikoteek.
Peio Etxeberriaren parte-hartzea zalantzan egon da Buruz Buruko Txapelketarako, begian ultzera bat zuelako. Hala ere, Zenozkoak (Nafarroa) EITB Mediari baieztatu dio jokatu egingo duela Erik Jakaren aurkako apirilaren 6ko final-zortzirenetako neurketa.
2025eko Euskal Herriko Itzulian parte hartuko duten zazpi txirrindulariak nortzuk diren jakinarazi du Euskaltel-Euskadik. Horrez gain, zaleak omentzeko ateratako kamiseta aurkeztu du.
Euskaltel-Euskadi prest da 2025eko Itzulirako. Apirilaren 7tik 12ra arteko lasterketarako hautatu dituen zazpi txirrindulariak nortzuk diren jakinarazi du. Jorge Azanza kirol arduradunak esan duenez, Euskaltel-Euskadik etapa garaipenen lehian egotea du helburu.