Eskola-jazarpenarekin alderatuz, ziberjazarpena ez da eskola eremura mugatzen. Zailagoa da identifikatzeko, nahiz eta pertsona gehiago jakitun izan; gainera, denboran luzatzen da.
Nola ordaintzen ari gara WhatsApp, TikTok eta tankera horretako doako plataformak? Telmo Lazkano adituaren hitzetan, zerbaiten truke ordaintzen ez baduzu, zu zara produktua. Hala, hainbat teknika baliatzen dituzte pantailara itsatsita izateko: 'Logika algoritmoa' eta Echo Chamber.
Gaur egun, nerabeen onarpen soziala oso lotuta dago jarraitzaile, "like" eta iruzkin kopuruarekin. Izugarrizko estres emozionala dakar horrek, egunero elikatu beharrekoa, gainera. Garazik, Laurak eta Aroak gainditu dute dagoeneko onespen premia hori.
AEBko 'Big Tech' deiturikoek milioi mordoa eman dute, eta horien eta beste batzuen ekarpenekin, 170 milioi dolar bildu ditu Trumpek inbestidurarako. Ekitaldi horren ostean, ordea, Trumpen aliatu ultra aberats ugarik parte hartuko dute horren administrazioan, agentzien buru edo aholkulari gisa.
Espero da oholtzaren alboan esertzea; presidente ohien, Trumpen familiaren, administrazio berriko kabineterako hautagaien eta ganberetako ordezkarien ondoan.
Telmo Trenado eduki sortzaile zumaiarrak Instagramen ia 150.000 jarraitzaile ditu, eta X plataforman 206.200. YouTuben eman zituen bere lehen urratsak 2016an magia egiten, baina orain bestelako edukiak sortzen ditu. Batez ere bere eguneroko bizitzako gauzak partekatzen ditu.
"Talde batzuk besteen gainetik lehenestea iradokitzen duten praktikak" direla iritzita hartu dute DEI (ingelesezko siglak) deiturikoak ezabatzeko erabakia, eta, funtsean, emakume eta gutxiengo etnikoentzako ordezkaritza-kuotak ezartzeari uztea ekarriko du, besteak beste.
Politika berria Metaren webgunean dago eskuragarri, eta aukera ematen du, halaber, emakumeek erakunde militarretan edo segurtasun-indarretan duten presentziaren aurka egiteko.
Eredu berriak, ingelesez "Community Notes" (komunitatearen oharrak), aukera emango die erabiltzaileei iruzurgileak izan daitezkeen eta testuinguru gehiago behar duten argitalpenak zehazteko. Metak iragarri du Dana White UFC borroka lehiaketaren presidentea eta Trumpen aliatua fitxatu duela.
Zuzenketa Eskubidea Arautzen duen Lege Organikoaren aurreproiektua gaur onartu du Ministroen Kontseiluak, eta sare sozialen erabiltzaile garrantzitsuez hitz egiten du, sare sozial batean 100.000 jarraitzaile baino gehiago dituzten edo sare sozialetan orotara 200.000 baino gehiago dituztenei buruz.
10 egun eskasean ia 100 lekukotza bildu ditu Denuncias Euskal Herria izeneko kontuak. Nabarmendu dutenez, bortxatuak edo erasotuak sentitu diren emakumeei ahotsa emango diete, konfidentzialtasuna errespetatuz, "beldurra eta lotsa lekuz aldatu" dadin.
Kontuak astebete darama aktibatuta, eta indarra hartu du. Gurean izandako jazarpen, indarkeria matxista, sexu-eraso eta bizipenak publikoki salatzeko da, eta dozenaka kasu salatu dira dagoeneko.
Adi, astelehenean, EITB Kirolakek Instagramen duen kontuari (kirolak_eitb); izan ere, Unai Laso txapeldunak sinatutako Lau t'erdiko finalaren pilota bat zozkatuko dugu bertan. Irakurri bertan utziko ditugun jarraibideak!
Instagramen ia 50.000 jarraitzaile ditu bizkaitar gazteak. Gastronomiaz gain, trikitixa ere maite du: 2019an Gaztea Maketa Lehiaketan parte hartu zuen, Jokin Trikitixa izenpean.
EITB Galan aurrestreinatuko da, eta urriaren 25ean Primeran plataforman egongo da ikusgai, film luze formatuan. Dagoeneko @itsatsita_eitb Instagramen ikusgai daude minutu eta erdiko kapituluak.
Gurasoek seme-alabek ikusten edo bidaltzen dituzten edukien gaineko kontrol gehiago izatea da helburua. Besterik adierazi ezean, 18 urtetik beherakoen Instagram kontuak pribatuak izango dira.
Sare sozialetan proiektatzen dugun irudiaz, atsegiteek ematen duten zoriontasunaz, maitasuna edonon bilatzeaz eta ezezagunen iritziak aintzat hartzeaz aritu dira Irati Perez psikologoa eta Ane Zuazubiskar, 'Ez Hain Ondo'n.
Bruselak arau-hauste prozedura abiatu du erraldoi teknologikoaren kontra. Batzordeak zalantzak ditu Metak "nerabeen zerbitzu digitalen legean zehaztutako betebeharrak betetzeko nahikoa egin ote duen".
Uste du enpresa ez dela betetzen ari publizitate engainagarria eta balizko desinformazio-kanpainak ez hedatzera behartzen duen Europako Batasuneko araudia.
Ezustekoan harrapatu gintuen Swiften disko bikoitzaren berriak. Aurretik iragarritako ‘The Tortured Poets Department’ lanaz gain, beste 15 abesti dira entzungai ‘The Antology’ izeneko bigarren zatian.
Ariane Hoyosek sormen eduki onenaren garaikurra eraman du. Lucia de la Puerta bilbotar aktore eta abeslariak, ostera, sortzaile berri onenaren Ídoloa irabazi du.