Luis de la Fuente gizonezkoen Espainiako futbol selekzioko hautatzaileak bost euskal jokalari deitu ditu Serbia eta Suitzaren aurkako Nazioen Ligako lehen bi partidatarako.
Luis de la Fuente hautatzaileak Espainiak azaroaren 16 eta 19an jokatuko dituen partidetarako deialdia eman du. Realeko atezainaz eta Barçako jokalariaz gain, euskal futbolari hauek ere deitu ditu: Simon, David Garcia, Zubimendi, Merino, Sancet, Oyarzabal eta Nico Williams.
Jon Uriarte Athleticeko presidenteak, Mikel Gonzalez kirol zuzendariak eta Jon Berasategi zuzendari nagusiak prentsaurrekoa eskaini dute 2022-2023 denboraldiaren balorazioa egiteko. Iñigo Martinezen irtera, Valverderen kontratu berritzea eta Iraia Iturregiren talde aldaketa izan dituzte mintzagai.
Asteartean zabaldutako ohar baten bidez, Ondarroako jokalariaren komunikazioaz arduratzen den bulegoak Bilboko klubak lehenago emandako informazio ofiziala gezurtatu egin du.
Zuri-gorriek garaipena bereganau dute San Mamesen talde txuri-urdinaren aurka, 2-0eko emaitzarekin. Iñaki Williamsek sartu ditu norgehiagokako bi golak.
Iñigo Martinez, Gorka Guruzeta eta Mikel Vesgaren (penaltiz) hiru golek garaipena eman diote talde bilbotarrari, Ligan irabazi gabeko lau jardunaldietako bolada txarrari amaiera emanez.
Luis De la Fuente gizonezkoen mailako Espainiako futbol selekzioko hautatzaileak zazpi euskal jokalari deitu ditu Norvegiaren eta Eskoziaren aurkako partidetarako. Neurketak martxoaren 25ean eta 28an jokatuko dira hurrenez hurren.
VARak ontzat eman du epaileak jokoz kanpo egoteagatik baliorik gabe utzitako Raphinharen gola, eta Iñaki Williamsen gola baliogabetu du Muniainen ustezko eskuagatik.
Nico Williams larunbateko entrenamenduan lesionatu zen; Simon, Morcillo, Yeray eta Raul Garcia, aldiz, Gironaren aurkako partidan. Iñigo Martinezek eta Herrerak, bestalde, aste batzuk daramatzate zelairatu ezinik.
Iñigo Martinez ostiral honetan hasi da berriz ere Lezaman taldearekin entrenatzen. Ondarroarra, faszitis bat tarteko, Mundialeko etenetik taldearekin entrenatu gabe egon da.
Athleticek Espanyolen aurkako igandeko Ligako partida prestatzen jarraitzen du. Iñigo Martinezek taldearekin egin du entrenamendua. Iñaki Williamsek zati bat taldearekin eta beste bat bakarka egin du.
Iñigo Martinezek bakarka egin du Athleticen lansaioaren zati handiena, baina gero eta erritmo biziagoan ari da entrenatzen. Yuri, Balenziaga eta Iñaki Williams, min hartuta, ez dira entrenamenduan egon. Julen Agirrezabala taldekideekin batera hasi da lanean.
Jon Uriarte Athletic Clubeko presidenteari Iñigo Martinezek denboraldi honetan Athleticen jokatuko duen galdetu diote Lezaman, eta "bai noski" izan da haren erantzuna; izan ere "beste urtebeterako kontratua dauka". (Jatorrizkoa, gaztelaniaz).
Athleticeko entrenatzailea lasai dago Iñigo Martinez Bartzelonatik fitxatzeko aukeraren inguruan. Taldearentzat jokalari garrantzitsua dela eta klubean "lasai" daudela argitu du.
Espainiako selekzioak Portugal, Txekiar Errepublika eta Suitzaren aurka jokatuko dituen jardunaldietarako deitu dituzte, ekainaren 2tik 12ra bitartean.
Athletic Clubeko entrenatzaileak komunikabideen aurrean agertu da Cadizen aurka aritu aurretik. Iñigo Martinezek partida hori jokatuko duela ere argitu du.
Marcelinok badaki oso partida garrantzitsua izango dela bi taldeenzat, biek Europan sartu nahi dutelako. Horrez gain, Iñigo Martinez, Dani Garcia eta Oihan Sanceten lesioei buruz hitz egin du.
Athleticek martxoaren 24an egin duen entrenamenduan Iñigo Martinez taldekideekin batera lan egiten hasi da. Dani Garcia ere talde-lanera bueltatu da. Iñigo Lekue, ordea, min hartuta dago.
Atzelari bilbotarrak lesio muskularra izan du "eskuin izterreko gihar femoralean" eta baliteke Alacanteko taldearen aurkako neurketarako prest ez egotea.
Ancelottiren taldea hobea izan da Riaden (Saudi Arabia) jokatutako partidan. Modicek (38. minutuan) eta Benzemak (52.ean, penaltiz) egin dituzte neurketako golak. Raul Garciak penalti bat huts egin du azken minutuetan aukera gutxi izan dituen partidan.
Talde zuri-gorriak Atletico Madril kanporatu zuen 1-2ko emaitzarekin Riadeko (Saudi Arabia) King Fahd International Stadium futbol-zelaian jokatutako finalerdian.
Iñigo Martinez Athleticeko jokalariak, Bilboko taldeak Atletico Madrilen aurka ostegunean jokatuko duen Espainiako Superkopako finalerdietako partidari buruz hitz egin du.
Marcelinok 24 jokalari deitu ditu Superkoparako. Vencedor eta Nuñez ez dira deialdian sartu. Zuri-gorriek ostegunean jokatuko dute finalerdietako partida Atletico Madrilen aurka.
Athleticeko jokalariak azpimarratu duenez, zazpi jardunaldi irabazi gabe eman ondoren, "mahai gainean kolpea emateko unea iritsi da", Europako postuetarako borrokatik ez aldentzeko, larunbatean San Mamesen Sevillaren aurka garaipena lortuta.
Partidako epaileak, Juan Martinez Munuerak, gorabehera horiek ikusi zituen, eta "zelaiko delegatuari jakinarazi eta, era berean, partidako aktan jaso zituen".
Txuri-urdinak txapelketako liderrak dira 24 puntu pilatu ostean; zuri-gorriak, aldiz, zortzigarren tokian daude kokatuta 17 punturekin, baina Europako postuak gertu dituztela.
Luis Enrique Martinez Espainiako selekzioko hautatzaileak 23 jokalariz osatutako deialdia eskaini du. Nazioen Ligako lauko finala jokatuko du Espainiak.