Industria

1 / 25 Hurrengoa
Belgikako trenbide sarerako CAFen kontratazioa eten du Auzitegi batek

Belgikako trenbide sarerako CAFen kontratazioa eten du Auzitegi batek

Belgikako trenbide-sareak ehunka tren ordezkatzeko lizitazio europarra egin zuen, eta hiru eskaintza jaso zituen: CAFena (aukeratutako proiektua), Siemensena eta Alstom belgikarrarena. Azken horrek errekurtsoa aurkeztu zuen Auzitegian. 1700 eta 3400 milioi euro arteko kontratua da.
Bizkaiko metalgintza ari da dagoeneko Trumpen muga-zergen gerrak utzitako ondorioak pairatzen, FVEMren arabera

Bizkaiko metalgintza ari da dagoeneko Trumpen muga-zergen gerrak utzitako ondorioak pairatzen, FVEMren arabera

Adolfo Rey Metalgintzako Enpresen Bizkaiko Federazioaren (FVEM, gazteleraz) zuzendariaren hitzetan, nagusi den "ziurgabetasuna"ren eraginez, enpresak inbertsioak "geldiarazten edo atzeratzen" ari dira, zer gerta zain. AEB laugarren merkatua da sektore horrentzat.
Asteartean mobilizatzeko deia egin dute Bridgestoneko sindikatuek, enpresaren interes falta salatu ondoren

Asteartean mobilizatzeko deia egin dute Bridgestoneko sindikatuek, enpresaren "interes falta" salatu ondoren

Lan-erregulazio espedientearen kontsulta aldian zuzendaritzak eta sindikatuek egin duten hirugarren bilera akordiorik gabe amaitu da. Hortaz, sindikatuek astearte honetarako (apirilak 15) deitutako greba deialdiari eutsi diote, bai Basaurin bai Usansolon.
Dirulaguntzak siderurgia edo petrolio enpresetara bereziki bideratzea proposatu du PPk

Dirulaguntzak siderurgia edo petrolio enpresetara bereziki bideratzea proposatu du PPk

Trumpek ezarritako muga-zergen ondorioz gehien kaltetutako EAEko industriei batez ere laguntza ematea proposatu dio Javier de Andres Euskadiko PPko presidenteak lehendakariari, hala nola, siderurgia, petrolio eta nekazal elikagai industriei.

Erresuma Batuko Parlamentuak British Steelen balizko nazionalizazioa eztabaidatuko du larunbat honetan

Erresuma Batuko Parlamentuak British Steelen balizko nazionalizazioa eztabaidatuko du larunbat honetan

Starmerrek ez du zehaztu bere Gobernuak konpainia nazionalizatuko duen ala ez, eta "aukera guztiak mahai gainean" daudela baino ez du adierazi. BBCren arabera, ez da erabateko nazionalizazioa aurreikusten.
Ehunka lagun kalera atera dira ostiral arratsaldean Atsasun, Sunsundegiko 340 lanpostuen defentsan

Ehunka lagun kalera atera dira ostiral arratsaldean Atsasun, Sunsundegiko 340 lanpostuen defentsan

Denbora agortzear da, datorren astelehenean hasiko baita lantokiko likidazio prozesua. Egoerari irtenbiderik eman ezean, lantegia itxi eta 340 langileak kalean geldituko dira. Langile Batzordeak babesa eskatu die asteon Altsasuko Udalari eta Nafarroako erakundeei.

Basauriko Bridgestoneko langileek bigarren greba eguna dute gaur 335 kaleratzeen kontra protesta egiteko

Basauriko Bridgestoneko langileek bigarren greba eguna dute gaur 335 kaleratzeen kontra protesta egiteko

Gaur Usansoloko beharginak ere batuko zaizkie lanuztera. Bestalde, zuzendaritza eta sindikatuak kaleratzeen baldintzak negoziatzen hasiko dira. Atzo bilera egin zuten Jaurlaritzak, Aldundiak eta Basauriko Udalak konpainiaren arduradunekin eta lantegiaren etorkizuna bermatzeko eskatu zieten.
Elkargi: ''Fragmentazioaren kontra, Europa sakon eta indartsuago bat behar dugu''

Elkargi: ''Fragmentazioaren kontra, Europa sakon eta indartsuago bat behar dugu''

Zenon Vazquez (Elkargi)

Jaurlaritzak 2.000 milioi euro baino gehiago jarriko ditu muga-zergei aurre egiteko neurrien lehen sortan

Jaurlaritzak 2.000 milioi euro baino gehiago jarriko ditu muga-zergei aurre egiteko neurrien lehen sortan

Imanol Pradalesek azpimarratu du EAE "prest" dagoela egoera horri aurre egiteko, eta dei egin die Euskal Autonomia Erkidegoko eragile guztiei egoera horri "batasunetik" aurre egiteko.
Lehendakariak Trumpen muga-zergei aurre egiteko lehen neurri-sortaren nondik norakoen berri emango du gaur

Lehendakariak Trumpen muga-zergei aurre egiteko lehen neurri-sortaren nondik norakoen berri emango du gaur

Eusko Jaurlaritzaren lehen aurreikuspenen arabera, EAEko 1.040 enpresak 2.000 milioi euroko balioa duten esportazioak egiten dituzte AEBra eta muga-zerga horiek 400 milioi euroko gainkostua ekarriko diete.
Trumpen muga zergen aurrean, Eusko Jaurlaritzak enplegua defendatuko du eta merkatu berriak bilatuko ditu

Trumpen muga zergen aurrean, Eusko Jaurlaritzak enplegua defendatuko du eta merkatu berriak bilatuko ditu

Imanol Pradales lehendakariak asteazkenean jakinaraziko ditu lehen neurri sortaren xehetasunak, Industriaren Defentsarako Taldeak egingo duen bileraren baitan. Horrez gain, datorren astelehenean bilera erronda egingo du talde politiko guztiekin, Vox izan ezik.
Basauriko Bridgestone lantegiko beharginek kaleratzeen aurka deitutako lehen greba eguna dute gaur

Basauriko Bridgestone lantegiko beharginek kaleratzeen aurka deitutako lehen greba eguna dute gaur

Manifestazioa 18:00etan abiatuko da Urbiko lantegiaren sarreratik Arizgoiti plazan amaitzeko. Beste bi greba egunak apirilaren 11n eta 15ean izango dira.
''Oso albiste ona da: Gipuzkoako industria berritzeko eta talentua erakartzeko balioko du''

''Oso albiste ona da: Gipuzkoako industria berritzeko eta talentua erakartzeko balioko du''

Arcelorrek Zumarragan zituen pabilioietan lantegi berria zabalduko du Bidasoa Metal 78k enpresak. Ekonomia zirkularrean oinarritutako jarduera berri horrek 40 lanpostu berri sortuko ditu, Jose Antonio Asensio Gipuzkoako Jasangarritasun diputatuak azaldu duenez.

Industriaren ziurgabetasunak mantsotu egin du ekonomiaren hazkundea, EAEn

Industriaren ziurgabetasunak mantsotu egin du ekonomiaren hazkundea, EAEn

EAEko ekonomia 'hazkunde leunean' dago, eta apur bat urrundu da urtarrilean ukitzear egon zen 'hazkunde bizi'tik.
Guardianeko langileek borrokarekin ez jarraitzea erabaki dute eta kalera joango dira, indemnizazioak hartuta

Guardianeko langileek borrokarekin ez jarraitzea erabaki dute eta kalera joango dira, indemnizazioak hartuta

Langileek eskatuta, bozketa egin zuten larunbatean eta gehiengoak enpresaren azken eskaintza onartzearen alde egin dute. Bihar bertan hasiko dira kaleratzeak. Langile batzordearen iritziz "merke" atera zaio enpresari kaleratze kolektiboa.
Confebask: ''Aurrekaririk gabeko lurrikara ekonomikoa da''

Confebask: ''Aurrekaririk gabeko lurrikara ekonomikoa da''

Trumpek AEBko inportazio guztiei ezarritako % 10eko muga-zerga globalak euskal ekonomiari nola eragingo dion azaldu du Confebaskeko zuzendari nagusi Eduardo Aretxagak. Batez ere, automobilgintzak, altzairuaren eta aluminioaren industriak, metalurgiak eta ardogintzak nabarituko dute.

Industriaren Defentsarako Taldearekin bilduko da Jaurlaritza asteazkenean, Trumpen muga-zergak aztertzeko

Industriaren Defentsarako Taldearekin bilduko da Jaurlaritza asteazkenean, Trumpen muga-zergak aztertzeko

Asteartean, bestalde, hitzordu monografikoa egingo du Gobernu Kontseiluak, Trumpen erabakiak euskal industrian izango dituen ondorioak mahai gainean jartzeko.
Moduluz osatua eta jasangarria da kanpoko espaziorik ez duten etxeentzako euskal balkoia

Moduluz osatua eta jasangarria da kanpoko espaziorik ez duten etxeentzako euskal balkoia

Tecnaliak koordinatuta, hainbat euskal enpresak hartu dute parte lantegi batean eraiki eta etxebizitzan instalatzen den balkoi honen egitasmoan.

Balkoiak etxebizitza guztientzat

Balkoiak etxebizitza guztientzat

Jaurlaritzak 2022an onartutako dekretuak etxebizitzen gutxieneko bizigarritasun-baldintzak eta diseinu-arauak onartu zituen. Bertan garrantzi berezia ematen zaie balkoi eta terrazei. Tecnaliak gidatutako EAEko enpresen talde batek soluzio jasangarria proposatu du, etxe guztiek balkoia izan dezaten.
Trumpen muga-zergen kalkuluak irakurketa batean oinarritzen dira datuetan baino gehiago

Trumpen muga-zergen kalkuluak irakurketa batean oinarritzen dira datuetan baino gehiago

Inposatzen den interpretazioa da hiruko erregela sinple bat aplikatzea: merkataritza-defizita bazkide jakin batekin zatitzea inportazioen balioarekin, emaitza 100ekin biderkatuz, eta hori betetzen da EBren, Suitzaren eta Txinaren kasuan, besteak beste.
Sanchezek 14.100 milioi euroko plana iragarri du, Trumpen muga-zergen aurrean enpresak eta enplegua babesteko

Sanchezek 14.100 milioi euroko plana iragarri du, Trumpen muga-zergen aurrean enpresak eta enplegua babesteko

Kontingentzia planaren helburua da AEBk ezarritako muga zergek kaltetutako enpresak eta langileak babestea eta ekoizpen gaitasuna egokitzen laguntzea. Halaber, Ekonomia ministroak erkidegoen arteko merkataritza konferentzia deituko du, eta talde politikoekin bilera-sorta bat egingo du.
AEBk % 10eko muga-zerga globala ezarriko du; % 20koa jarriko dio EBri, eta % 34koa, Txinari

AEBk % 10eko muga-zerga globala ezarriko du; % 20koa jarriko dio EBri, eta % 34koa, Txinari

Gainera, gauerditik aurrera inportatutako autoen gainean % 25eko muga-zerga ezarriko dituztela iragarri du AEBko presidenteak.
Imanol Pradales: Europak irmoki, inteligentziaz eta proportzioz erantzun behar du

Imanol Pradales: "Europak irmoki, inteligentziaz eta proportzioz erantzun behar du"

Imanol Pradales lehendakariak bilera batera deituko ditu Ameriketako Estatu Batuetara gehien esportatzen duten EAEko enpresak, industria defendatzeko taldearen baitan. Aurreikusitakoaren arabera, 400 milioi euroko gainkostua ekarriko diete muga-zerga berri horiek Euskadiko enpresei.
Sanchezek Trumpen muga-zergei erantzuteko neurrien berri emango du ostegun honetan

Sanchezek Trumpen muga-zergei erantzuteko neurrien berri emango du ostegun honetan

Espainiako Gobernuaren kontingentzia plana Ameriketako Estatu Batuek ezarritako muga zergek kaltetutako sektore ekonomikoei zuzenduta egongo da nagusiki.
Talgori jarritako isunaren baldintzak argitu eta pauso positiboak eman direla onartu du Eusko Jaurlaritzak

Talgori jarritako isunaren baldintzak argitu eta "pauso positiboak" eman direla onartu du Eusko Jaurlaritzak

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuaren arabera, behin 116 milioi euroko isunaren nondik norakoak ezagututa, hurrengo pausoa bankuekin negoziatzea izango da.
Bridgestonek Basaurin duen lantegiko beharginek greba egingo dute apirilaren 8, 11 eta 15ean

Bridgestonek Basaurin duen lantegiko beharginek greba egingo dute apirilaren 8, 11 eta 15ean

Hiru greba egunak "zuzendaritzak bere jarrera birplanteatzeko eta atzo aurkeztutako proposamena bertan behera uzteko nahikoa" izango direla uste dute CCOO, UGT, ELA eta BUP sindikatuek. "Horrela ez bada, gure jarrera gogortu beharko dugu", ohartarazi dute.
Jauregi: ''Europako Bridgestoneren zuzendariekin bilera egingo dugu, zer egin dezakegun ikusteko''

Jauregi: ''Europako Bridgestoneren zuzendariekin bilera egingo dugu, zer egin dezakegun ikusteko''

Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak adierazi du "goiko maila batean" egingo dutela bilera, Jaurlaritzak egoera bideratzeko zer egin dezaketen ikusteko.

Trumpek muga-zerga globalak iragarriko ditu gaur gauean, 'Askapen Eguna' izendatu duen jardunaldian

Trumpek muga-zerga globalak iragarriko ditu gaur gauean, 'Askapen Eguna' izendatu duen jardunaldian

Karoline Leavitt Etxe Zuriaren bozeramaileak berretsi du muga-zerga horiek "berehala" sartuko direla indarrean, eta pazientzia eskatu die estatubatuarrei, prezioen balizko igoeraren aurrean. "Funtzionatuko du", ziurtatu du.
Bridgestonek 335 behargin kaleratuko ditu Basauriko lantegian

Bridgestonek 335 behargin kaleratuko ditu Basauriko lantegian

Zuzendaritzaren arabera, "ekoizpen egitura moldatu" behar du, "gurpilen Europako merkatuan izaten ari diren gorabeherak direla eta". Basauriko lantegia aldi baterako lan-erregulazioan izan da 2023ko abendutik atzora arte.
Apirilak 2, asteazkena, egun garrantzitsua Trumpen Gobernuak abiatutako gerra komertzialean

Apirilak 2, asteazkena, egun garrantzitsua Trumpen Gobernuak abiatutako gerra komertzialean

Orain arte, altzairuaren eta aluminioaren inportazioei ezarritako muga-zergak indarrean sartu dira, bai eta Mexiko, Txina eta Kanadako produktuei, neurri desberdinean, aplikatutakoak ere.
BSHko langileek Iruñera eraman dute enpresaren itxieraren aurkako protesta, motorrean

BSHko langileek Iruñera eraman dute enpresaren itxieraren aurkako protesta, motorrean

Etxeko tresnak ekoizten dituen Ezkirozko lantegia ixteko asmoaren aurka agertu dira, berriro, langileak.

Belgikako konpainia batek Sunsundeguin inbertitzea baztertu du

Belgikako konpainia batek Sunsundeguin inbertitzea baztertu du

Belgikako Dumarey talde inbertitzaileak hartu du erabakia. Sunsundegui hartzekodunen konkurtsoan dago azarotik, eta konkurtso-administraziopean abendutik. Beharginei aldi baterako lan-erregulazioa aplikatzen ari zaie.
Renfek Talgori ezarritako isuna 2031ra atzeratzea proposatu du, Sidenor akziodunen taldean sartzea errazteko

Renfek Talgori ezarritako isuna 2031ra atzeratzea proposatu du, Sidenor akziodunen taldean sartzea errazteko

Tren ekoizleak 107,9 milioi euro galdu zituen 2024an, Renfek Avril trenaren eskaera bat atzerapenarekin emateagatik ezarri dion 116 milioiko zehapena ordaindu ondoren.
150 g/km baino gutxiagoko isuriak dituzten ibilgailuak erosteko dirulaguntzen ezaugarriak eta baldintzak

150 g/km baino gutxiagoko isuriak dituzten ibilgailuak erosteko dirulaguntzen ezaugarriak eta baldintzak

Nahitaezkoa izango da ibilgailu zaharra txatarrerako uztea, eta ibilgailu berriaren gehieneko prezioa, oro har, ezin izango da 40.000 eurotik gorakoa izan autoentzat.
Ibilgailua ordezkatzeko 3.500 eurora arteko dirulaguntza iragarri du Eusko Jaurlaritzak

Ibilgailua ordezkatzeko 3.500 eurora arteko dirulaguntza iragarri du Eusko Jaurlaritzak

Industria sailburuak ibilgailuak erosteko laguntza sorta berri bat iragarri du. Hala, programak 5 milioi euroko hasierako inbertsioa izango du, 2.000 auto eta furgoneta ordezkatzeko helburuarekin. Dirulaguntzak apirilaren 1etik aurrera eskatu ahal izango dira.
Aldi baterako lan-erregulazioa maiatzaren erdialdera arte luza daiteke Balenciaga ontziolan

Aldi baterako lan-erregulazioa maiatzaren erdialdera arte luza daiteke Balenciaga ontziolan

Negoziazioetako hainbat alderdik, tartean langile-batzordeak, epea 30 lanegun luzatzea eskatu dute, inbertitzaile posibleek eskaintzak aurkezteko beta izan dezaten.
Industriaren Defentsarako Taldean kide gehiagok parte hartzeko eskatu dio Otxandianok lehendakariari

Industriaren Defentsarako Taldean kide gehiagok parte hartzeko eskatu dio Otxandianok lehendakariari

Legebiltzarreko kontrol saioan Industriaren Defentsarako Taldea izan dute hizpide. Pello Otxandianok (EH Bildu) talde horretan kide gehiagok parte hartzeko eskatu dio lehendakariari.

Zarauzko KSB Itur enpresako batzordeak bost eguneko greba deitu du lan-baldintzetan hobekuntzak eskatzeko

Zarauzko KSB Itur enpresako batzordeak bost eguneko greba deitu du lan-baldintzetan hobekuntzak eskatzeko

200 langile ditu lantegiak eta gehiengo zabalak babestu ditu mobilizazioak, "modu masiboan" bozkatu baitute horien alde, batzar batean. Ponpak eta balbulak fabrikatzen dituen lantegia gelditu egingo da martxoaren 24tik 28ra.
SDA Factoryk Gasteizko lantegia itxi eta bertako 55 langileak kaleratuko ditu

SDA Factoryk Gasteizko lantegia itxi eta bertako 55 langileak kaleratuko ditu

Lanpostuak suntsitzeko lan-erregulazioko espedientearen kontsulta-aldia akordiorik gabe amaitu da. Enpresa-batzordean ordezkaritza duten sindikatuen zerbitzu juridikoak prozesu osoa auzitara eramatea aztertzen ari dira.
Greba mugagabea deitu dute Laudioko Aiala Vidrio enpresan

Greba mugagabea deitu dute Laudioko Aiala Vidrio enpresan

ELA, LAB eta CCOO sindikatuek salatu dute enpresak barne garraioa kanpoko enpresa baten bidez azpikontratatzea erabaki duela, horretarako betse enpresari 13 langile utzita, legez kanpo.
1 / 25 Hurrengoa

Bisitatuena

1
 
kargatzen