Gasteizko Udalak "gaitzespen irmoa" adierazi du, eta biktimaren familiari babesa helarazi dio. Haren esku jarri ditu beharrezko baliabide psikologikoak, juridikoak, sanitarioak, babesekoak eta harrerakoak.
Espainiako Estatuan EAE da biktima tasa txikiena duen erkidegoa (0,7, 1.000 emakumeko). Nafarroa bosgarren da, 1,4ko tasarekin, baina Estatuko batez bestekotik behera dago.
Ertzaintzaren Sindikatu Profesionala (Si.P.E.) "berehalako kargugabetzeak eta erantzukizun politikoak" eskatu ditu, "indarkeria instituzionalaren kasu nabarmena" delako.
Gainerako hiru atxilotuak errioxarrak dira. Guztiak epailearen esku geratu ziren igandean, eta kautelazko neurriekin aske geratu ziren. Emakume bati ukituak egiteagatik ikertuko dituzte.
Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren azken txostenaren arabera, 7,6 egunetik behin emakume bat hil zuten; eta lautik bat, 25.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan.
Maider Etxebarria Gasteizko alkateak txalotu duenez, "erakundeek eta herritar guztiok tinko gaitzesten ari gara aho batez indarkeria matxista". Gizon bat inputatu dute asteartean Gasteizko etxebizitza batean gertatutako sexu-eraso horrengatik.
Udalak gertatutakoa gaitzetsi du, eta astelehen honetan 11:30ean Espainia plazan egingo den protesta-elkarretaratzean parte hartzeko deia egin die herritarrei.
Hilketa 19:00ak aldera gertatu da, eta erasotzaileak ihes egin du emakumea hilda aurkitu duten etxebizitzatik. Ordu erdi geroago, Guardia Zibilak gizona aurkitu eta atxilotu du.
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du 2016ko sanferminetako bortxaketagatik zigortutako bi laguni kartzela-zigorra urtebete jaistea, 15 urtetik 14ra.
Nerea Barjola politologo eta ikertzaile feminista bizkaitarrak eta Barbara Tardon ikertzaileak egindako azterlanaren arabera, sexu-indarkeria "normalizatuta" dago sektorean eta erasotzaileak babesten dituen inpunitate sistema bat dago indarrean.
Ebazpenean, probatutzat eman da 2021eko irailaren 25ean gizonezkoak emakumeari sexu-erasoa egin ziola hura konorterik gabe zegoen bitartean. Horrez gain, bederatzi argazki intimo atera zizkion eta hiru laguni bidali zizkien.
Joan den astean izan zen erasoa, ostegunetik ostiralerako gauean, Xingar Feriaren ospakizunetan. Baionako prokuradoreak eguerdirako deitu duen agerraldian emango ditu xehetasunak.
Ustezko indarkeria matxista kasu batean inplikatzeko moduko mezuak eta beste artxibo batzuk aurkitu dituzte Abalos kasua ikertzen ari diren agenteek. Alabaina, emazte ohiak "erabat" ukatu du tratu txarren biktima izan denik.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak emandako datuen arabera, epe berean 1.056 babes agindu eman dituzte, 2023an baino % 5,4 gutxiago. Halaber, 6.454 biktima zenbatu dituzte, horietatik 31 adin txikikoak.
Boschen arabera, epaileek erdigunean jarri dute futbolari ohiaren errugabetasun-presuntzioa, eta akusazioak froga nahikorik ez duela aurkeztu uste dute.
Kataluniako Auzitegi Nagusiak absolbitu egin du futbolari ohia, salatzailearen eta haren lagunen sinesgarritasuna zalantzan jarri eta bere argudioak segurtasun-kamerek grabatutako bideoan, hatz-marketan eta DNAn oinarrituta.
Hainbat zerbitzu ematen dituzte, besteak beste, emakumeen eskubideei eta aukerei buruzko informazioa eta orientazioa, baita laguntza psikologikoa eta soziala ere, errekuperazio-prozesua errazteko.
Internet bidez zabaldutako bideoetako batzuetan neska adingabeei sexu-erasoak egiten ageri zen. Epaileak espetxera bidali du behin-behinean, eta ez dute baztertu atxiloketa gehiago egitea.
17 urteko neska baten argazkia hartu, eta manipulatu egin zuen, biluzik zegoela emateko. Hori dela eta, adingabeen pornografia zabaltzeagatik ere ikertzen ari dira.
Mallorcan 79 urteko emakume bat hil du senarrak, tiroz. Burgosen, berriz, joan den igandetik desagertuta zegoen 34 urteko emakumearen gorpua aurkitu dute, senarrak hilketa aitortu ondoren.
Segurtasun indarrek bi ikerketa dituzte zabalik azken egunetan izandako bi kasu argitzeko. Bi pertsona hil dira, bata Blanesen (Girona) eta bestea Martosen (Jaen). Biak baieztatuz gero, lau izango dira aurten Espainian hildako emakumeak.
Felix Bolaños Presidentetza, Justizia eta Gorteekiko Harremanenetarako ministroak eman du horren berri, X sare sozialean, Emakumeen Nazioarteko Egunean.
Nafarroako Auzitegiak 15 urtetik 14 urtera jaitsi zizkien zigorrak sanferminetako talde bortxaketan parte hartu zuten bost gizonetako biri, 'soilik bai da bai legea' deiturikoa baliatuta.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du akusatuak Bizkaiko Probintzia Auzitegiaren epaiaren aurka jarritako helegitea. Lehen instantziako epaitegiak frogatutzat jo zuen ostalariak ukituak egin zizkiela bi langileri eta adin txikiko bati. Epaiari helegitea jar dakioke Auzitegi Gorenean.
Imanol Pradales lehendakariaren arabera, "gizarte bezala berdintasuna irakasten ez badugu, berdintasun eza ikasiko dute". "Hurrengo belaunaldia berdintasunaren aldeko eragile izan dadin, neska eta mutil gazteei tresnak eskaini behar dizkiegu", gaineratu du.
"Maskulinitatearen kutxa Euskadin. Maskulinitatearen eraikuntza, jarrerak eta inpaktua euskal biztanlerian" azterlana aurkeztu du Emakundek. Horren arabera, 15 eta 19 urte bitarteko mutil gazteen hamarretik bik "gizontasuna eta genero-agindu tradizionalak modu larrian goresten" ditu.
Auzitegi Gorenaren Zigor Arloko Salak 2024ko uztailean emandako jurisprudentzia-doktrinari jarraitzea "juridikoki derrigorrezkoa" dela uste du Nafarroako Auzitegiak. Orduan, Angel Bozari zigorra 15 urtetik 14ra jasitea onartu zuen 'Soilik bai da bai' legeak ekarritako aldaketak tarteko.
Neurri garrantzitsuenetako batzuk dira emakumeen aurkako indarkeria ekonomikoa eta digitala delitu gisa jasotzea, indarkeria bikarioaren biktima diren haurren babesa indartzea, biktimekiko tratua hobetzea eta justiziaren espezializazioan sakontzea.
Epaileak probatutzat eman du gutxienez 50 alditan elkartu zela Lopez adin txikikoarekin, eta horietan "sexu-izaerako jokabide ugari" izan zituela entrenatzaileak. Gainera, probatutzat jo da gero eta sarriago egiten zizkiola erasoak, eta gero eta bortziagoak zirela.