Iberdrola
2025/07/25 - 11:51
Labrazako parke eolikoak onura publikoaren izendapena jaso du
Iberdrolaren arabera, izapide horrek proiektuaren interes orokorra aitortzen du eta parke eolikoa gauzatzeko behar diren prozedurak azkartzea eragingo du. Aurretiazko administrazio baimenak eskuratu ostean, Aixeindar sozietateak dagoeneko eskatua dio obra lizentzia Oiongo Udalari.

2025/07/23 - 09:02
3.562 milioi euro irabazi ditu Iberdrolak ekainera arte, % 13,8 gutxiago, aparteko gainbaliorik eza dela eta
Energia-enpresak % 20 hobetu du bere mozkin garbi doitua, eta % 5 handitu du bere Ebitda errepikaria, Estatu Batuetako Sareen negozioaren hazkundeari eta kostuen aintzatespenari esker.
2025/06/06 - 15:42
Greba eguna Iberdrolan, konpainiak ''erosteko ahalmena bermatzeari uko'' egin diola salatzeko
UGT, CCOO eta ELA sindikatuek KPIaren araberako igoerak eskatu dituzte. Horien esanetan, konpainiaren "zuhurkeria bereziki mingarria" da azken urte hauetan inoizko irabazirik handienak izan dituelako.
2025/05/30 - 22:59
Sanchez Galan: ''Nuklearrak dira zerbitzu elektrikoari eusteko irtenbide ekonomikorik onena''
Ignacio Sanchez Galanek esan duenez, "Iberdrola da mundu osoan energia berriztagarrietan gehien inbertitu duen enpresa". Iberdrolako presidenteak berriztagarrien alde egiten jarraituko dutela berretsi du, baina "nuklearrek 'mix' energetikoaren parte" izan behar dutela uste du.
2025/04/30 - 15:26
Galanek esan du nuklearrak direla konponbide merkeena; Imazek, berriz, berriztagarrien alde egin du
Iberdrola eta Repsolen arduradunek euren konpainiek lehen hiruhilekoan izandako emaitzen aurkezpenetan hitz egin dute, eta, besteak beste, itzalaldiaren harira berriro zabaldu den eztabaidara batu dira.
2025/04/29 - 21:14
Sanchezek elkarlana eskatu die konpainia elektrikoei itzalaldiaren arrazoiak argitzeko
Gainera, Espainiako Gobernuko presidenteak argindar hornidura bermatzeko beharrezkoak diren hobekuntzei ekiteko eskatu die. Gobernuburua Beatriz Corredor Red Electricaren presidentearekin eta Iberdrola, Endesa, EDP, Acciona Energia eta Naturgy enpresen ordezkariekin bildu da Moncloan.
2025/04/25 - 14:41
Iñigo Urkulluren fundazio europazalea sortu dute, eAtlantic
Lehendakaria izango da irabazi-asmo gabeko fundazioaren presidentea, eta Kutxabank, Iberdrola, BBVA eta Petronor konpainietako buruzagiak izango ditu patronatukide. Helburuen artean izango ditu Ardatz Atlantikoa bultzatzea eta Europan, estaturik gabeko nazioek ere ahots gehiago izatea.
2025/03/20 - 09:57
Iberdrolako presidenteak ohartarazi du Espainiako zentral nuklearrak itxiz gero, energia garestitu egingo dela
Espainian zabalik dauden zazpi zentral nuklearrak itxiz gero energiaren prezioa % 25 eta % 30 artean igoko dela uste du Ignacio Sanchez Galanek.
2025/03/10 - 14:55
Goi-tentsioko dorrearen lursailaren jabeari dagokio sarbidea mugatzea, Iberdrolaren esanetan
Argindar-konpainiak argitu duenez, lursaila jabego pribatukoa da. Ertzaintzak ikerketa abiatu du dorreak araudia betetzen ote duen egiaztatzeko. Bi adingabe zauritu ziren, elektrokutatuta, goi-tentsioko dorre horretara igota.

2025/02/27 - 20:06
Zentral nuklearren itxiera berriro negoziatzea eskatu diote Iberdrolak eta Endesak Espainiako Gobernuari
Konpainia elektrikoek uste dute energia nuklearra "guztiz beharrezkoa" dela, eta egoera "zeharo ezberdina" dela gaur eta 2019an itzalaldi nuklearra adostu zenean.
2025/02/27 - 10:28
Iberdrolak 5.612 milioi euroko irabazi garbiak izan ditu 2024an, aurreko urtean baino % 17 gehiago
Energia konpainiak jakitera eman duenez, 17.000 milioiko inbertsioak (marka historikoa) eragin du irabazien gorakada.
2025/02/25 - 12:58
Epaitegiak atzera bota du Iberdrolak Repsolen aurka jarritako salaketa, iruzurrezko publizitatea egiteagatik
Epailearen ustez, "ez da egiaztatzen" Repsolen publizitateak eta webguneak "nahastea" eragin dezaketenik "gaur egun multienergetikoa den, baina funtsean eta tradizionalki petrolio-enpresa izan den konpainia baten izaerari buruz".
2024/12/23 - 22:28
EH Bilduren hitzetan, Espainiako Gobernuak onartutako tasa energetikoa hitzartuko zerga bihurtuko da
EAJk, ostera, salatu du Ministroen Kontseiluak onartutako tasa energetikoa Kontzertu Ekonomikoaren aurka doala, eta ohartarazi du ez duela "adabakirik" onartuko.
2024/12/11 - 20:12
Espainiako Gobernuak eta ezkerreko bazkideek konpainia energetikoei ezarritako tasa luzatzea adostu dute
Ogasun Ministerioak eta Parlamentuko ezkerreko bazkideek ordubete pasatxoko bilera egin dute, eta Errege Lege Dekretu baten bidez neurria urtebetez luzatzea adostu dute.
2024/11/21 - 21:03
Iberdrolak mezu "engainagarriak" leporatu dizkio Repsoli
Santanderreko epaitegi batean ahozko saioa egin ondoren, auzia epaiaren zain geratzen da, urte amaierarako edo 2025eko hasierarako espero dena. Bi multinazional energetikoen arteko aurrez aurrekoak ikusmin handia sortu du epaitegietan, eta saioa zortzi bat orduz luzatu da.
2024/11/21 - 10:19
Iberdrola eta Repsol, aurrez aurre auzitegian, 'greenwashing' leporatuta Espainian egingo den lehen epaiketan
Auzi saioa gaur abiatuko da, Santanderreko epaitegi batean. Argindar enpresak petrolio konpainia salatu zuen lehia desleiala egitea eta berez jasangarriak ez diren produktuak berdeak balira bezala saltzea egotzita.
2024/10/23 - 10:59
Iberdrolak 5.471 milioiko etekina lortu du irailera arte, iaz epe berean baino % 50 gehiago
Gainera, konpainiak 12.300 milioi euroko inbertsioak egin ditu azken hamabi hilabeteetan.
2024/09/19 - 22:31
Iberdrolak itsas parke eolikoa jarri du martxan Bretainian
Proiektuak 2.400 milioi euroko inbertsioa ekarri du. Eraikuntzan hiru euskal enpresak hartu dute parte: Siemens-Gamesa, Haizea Wind eta Balenciaga ontziolak.
2024/09/01 - 23:31
Argindarrik gabe jarraitzen dute Zornotzako etxe batzuek larunbateko ekaitzagatik
Igande goizean teknikariek bizilagunei esandakoaren arabera, gutxienez bost egun beharko dituzte instalazioak konpontzeko. Horregatik, hainbat bizilagunek beste bizitoki batzuk aurkitu behar izan dituzte, behin-behinean.
2024/08/02 - 23:10
Iberdrolak Erresuma Batuko Electricity North West erosi du 5.000 milioi euroren truke
Erosketa honekin, Erresuma Batua bilakatzen da Iberdrolarentzat sare-aktiboen lehen herrialdea, 14.000 milioi euro ingururekin, eta, ondoren, AEB, 13.300 milioi euro. Erresuma Batuko sare elektrikoen bigarren operadore ere bihurtzen da.