Rafa Marin Alaveseko jokalariak, prentsaurrekoa eman du ostegun honetan, asteburuko Celtaren aurkako garaipenaren ostean (3-0). Erdiko atzelariak "bikaintzat" jo du denboraldia, salbazioa matematikoa ez izan arren.
Ander Guevara gasteiztarrak, babazorroen denboraldia orain arte "positibotzat" baloratu du, eta "oso pozik" agertu da Euskal Selekzioaren deialdiarekin. Gainera, bere talde ohiaren aurka jokatuko du EA Sports Ligako datorren jardunaldian, Realaren kontrako neurketan.
Soilik hiru hondartzak jaso dute “bikaina” ez den kalifikazioa: bik “ona” jazo dute eta besteak “eskasa”. Uraren kalitatea astero aztertuko dute, horren bilakaera ikusteko.
Sportingek gola sartu du luzapenean, baina epaileak baliogabetu egin du VARean berrikusi ostean, Asturiasko taldeko jokalari bat jokoz kanpo zegoelako jokaldi hasieran.
Sevilla erraz gailendu zaio Alavesi. Andaluziako taldea hasieratik nagusitu da. Atsedenaldira 2-0 heldu dira Cristina Martin Prietoren bi goli esker. Bigarren zatia hasi eta berehala egin du hirugarrena etxeko taldeak eta 4-0 aurreratu dira. Azkenean, Alavesek bi gol egin ditu du aldea murriztuz.
Iñigo Juaristiren taldeak ezin izan du garaipena lortu Atletico Madrilen aurka Mendizorrotzan jokatu duten norgehiagokan. Berdinduta zirela (1-1) Camila Saezek bere atean sartutako golarekin partida galdu dute gasteiztarrek.
Alaves 2-0 galtzen zihoan 8. minuturako. Atzetik joan den arren ez du amore eman eta Reala harrapatzekotan egon da behin baino gehiagotan. Azkenean, partida 6-3 amaituko zela zirudienean, 6-5 jartzea lortu dute gasteiztarrek.
Alavesek ezin izan du garaipena lortu Levanteren aurka Ibaian jokatutako partidan. Iñigo Juaristik zuzendutako taldeak gola egiteko aukerak izan ditu baina langak eta Peng atezainak zapuztu dituzte.
Gernikako aurrelaria Athleticek utzita jokatuko du Alavesen, ondorengo hilabeteotan. Larunbatean egin lezake debuta, Mendizorrotzan, Eibarren aurkako euskal derbian (21:00etan hasiko da).
Sailkapenean berdinduta ziren sailkapenaren azpialdean Alaves eta Vila-real. Iñigo Juaristik zuzendutako taldeak garaipena behar zuen abantaila hartzeko. Azkenean, baina, etxeko taldeak lortu du garaipena.
Alavesek Real Madrilen aurka jokatu beharko du asteazken honetan eta Iñigo Juaristi entrenatzaileak partida benetan zaila aurreikusi du. Bizkaitarraren esanetan, izango dituzten aukera apurrak baliatzea izango da gakoa.
Iñigo Juaristik zuzendutako taldeak lehen garaipena lortu dute F Ligan. Joan den asteazkenean kopako partida irabazi bazuten ere, igande honetakoa da txapelketa erregularrean lortu duten lehena.
Donostiako taldea 0-3 aurreratu da lehen zatian eta nagusitasunez gailendu da Gasteizko taldearen aurrean. Azkenean, 1-5 amaitu da partida. Alavesek 90. minutuan lortu du partidan sartu duen gol bakarra.
Mikel Cresporen taldeak ondo ekin dio lehen zatiari. Lehen zati serioa egin dute eta 22. minutuan aurreratu dira. Hala ere, bigarren zatia hasi eta Real Madrilek 3 gol egin ditu 4 minutuan.
Atsedenalditik itzuli eta berehala lortutako golari esker, babazorroak ez dira esku hutsik itzuliko Gasteizera. Partida zaila izan dute aurkari zuzen baten kontra.
Ernesto Valverderen taldea gaur Ibaian entrenatu da, baina, ezkutuan ibili da Bartzelona. Autobusean sartu dira jokalariak Ibaiara eta zaleak agurtu gabe ateak itxita entrenatu dira.