Europako Kontseiluko, Batzordeko eta Parlamentuko presidenteek gaitzetsi egin dute erasoa, indarkeriak ez duela "inolako lekurik" politikan, eta demokrazian "erabat onartezina" dela adierazi dute.
AEBko mendebaldean, eta Erdialdeko Amerika eta Hego Amerikako zenbait tokitan (Mexiko, Belize, Honduras, Nikaragua, Panama, Kolonbia eta Brasil) ikusi ahal izango da fenomenoa, eta ozta-ozta, mendebaldeko kanariar uharteetan eta Cabo Verden.
Gutxienez 41 emakume hil dira eta beste zazpi zauritu Hondurasko hiriburutik gertu dagoen Gizarte Egokitzapenerako Emakumeen Zentroan izandako liskar eta sute batean. Hori dela eta, agintariek espetxe horretan berehala esku hartzeko agindua eman dute.
Brasilgo hauteskundeen ondoren, ezkerrak pisu handiagoa irabazi du Latinoamerika osoan. 2020tik 2022ra bitartean, ezkerreko hautagaiek irabazi dituzte hauteskunde gehienak inguru horretan.
Erdialdeko Amerika alerta egoeran dago joan den ostegunetik. Herrialde asko ebakuazio prebentiboak egiten ari dira eta klaseak bertan behera geratu dira.
Juan Orlando Hernandez Hondurasko presidente ohia Estatu Batuetara estraditatu dute, narkotrafikoarekin eta armen erabilerarekin lotutako hiru kargu leporatuta.
UNICEFek premiazko 46,2 milioi dolar eskatu ditu Eta eta Iota urakanen ondorioz kaltetutako 640.000 pertsona baino gehiagori laguntzeko, egun edateko urik ere ez baitute.
Fenomenoak indarra galdu du eskualdean, baina arriskua ez da desagertu "euriteak" izatea espero baitute. Ekaitzaren arrastoen aurrean kontuz ibiltzeko eskatu diete agintariek herritarrei.
Erdialdeko Amerikan eta Mexikon 100 hildako baino gehiago eragin ondoren, iparralderako bidea hartu du. CNN telebista katearen arabera, osteguneko azken orduan edo ostiralean ukituko du lurra.
Handik gutxira tsunami alerta ezarri dute Jamaikan, Kuban, Mexikon, Belizen, Hondurasen eta Kaiman Uharteetan, baina ordu batzuetara bertan behera geratu da.
Migratzaileen karabana joan den astean abiatu zen Hondurastik. Mexikoko muga zeharkatzea ezinezkoa izan zen gehienentzat, eta askok basoa zeharkatzea erabaki zuten.
CEAR-Euskadik ohartarazi duenez, 'behartutako exodo handienaren aurrean gaude, ustea beste bat bada ere'. Gehienak Venezuelako, Nikaraguako, Kolonbiako eta Hondurasko eskatzaileak dira.
Hondurasera egin berri duten bidaian giza eskubideen aldeko taldeekin egindako bileren berri eman du 'Mezularia'n Eneko Gerrikabeitia Mundu Bat gobernuz kanpoko erakundeko preidenteak.
Save The Children gobernuz kanpoko erakundearen txosten baten arabera, neskek biktimizazio bikoitza jasaten dute. 15 milioi neska ezkontzera behartzen dituzte urtero.
Manuel Zelaya presidente ohia buru zuten protesten inguruko zuzenekoa egiten ari zela, UNETV telebista kateko Geovanny Sierra kazetariak tiro bat jaso zuen besoan.
Lankidetzari eta elkartasunari eskainitako tartean Guatemalan eta Hondurasen emakumeekin lanean izandako bizipenen berri eman dute Naroa Ziordia eta Asier Alberdi erizainek.
Asilo eskaera egiten duten migratzaileen aukerak murrizten dituen agindua sinatu du Trumpek. Gehienak hondurastarrak dira, eta hurrengo geltokia Queretaro dute.
Estatu Batuetako presidenteak aurretik egindako adierazpenak zuzendu ditu. Ostegunean, Erdialdeko Amerikako migratzaileen kontra tiro egiteko baimena eman zien militarrei.
Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsak salatu duenez, adin txikikoek laguntza eta babesa behar dute. Horrez gain, 1.500 migratzailez osatutako beste talde bat abiatu da El Salvadorretik AEBra.
Bitartean, migratzaileen karabana AEBra bidean aurrera egiten ari da Mexikon barrena. Gainera, 2.000 pertsonako beste talde bat Guatemalatik Mexikora igaro da azken orduetan.
Hondurastar bat hil da, Poliziak jaurtitako gomazko pilota batek buruan jota. Mexikoko Gobernuak, ordea, hil izana ukatu du. Beste 10 pertsona zauritu dira istiluetan.
Istripuak eta indarkeria egunero pairatu behar dituztela esan digu Iñigo bilbaok, eta aterpetxeak beteta daudenez askotan kalean egin behar izaten dutela lo.
7.000tik gora migratzailek aterpetxeetan edo kalean igaro dute gaua, Guatemalako mugaren ondoko Mexikoko hirian, bertako agintariek Estatu Batuetara heldu asmo zuen karabana geldiarazi ostean.
Juan Orlando Hernandez egungo presidentea garailetzat jo du hauteskunde-batzordeak; Salvador Nasralla oposizioko hautagaiak eta bere jarraitzeleek, baina, iruzurra izan dela salatu dute.