Hondarribiko alardea 2020

1 / 4 Hurrengoa
Oso baztertua sentitu naiz Alardeko nire konpainian

"Oso baztertua sentitu naiz Alardeko nire konpainian"

Hondarribiko gizonen Alardeak "baztertu" egin duela salatu du Jakes Txapartegi 15 urteko gazteak, Irungo Alarde parekidean parte hartzeagatik.
Zapateroarekin Kale Nagusia jaitsita amaitu da Alarde gogoangarria

Zapateroarekin Kale Nagusia jaitsita amaitu da Alarde gogoangarria

Alardeek normaltasunez egin dute desfilea Hondarribiko egun handian, eta jaien historian lehen aldiz Kale Nagusian behera dantzan eta kantuan amaitu ahal izan du Jaizkibelek festa.
Kale Nagusian behera Zapateroren doinuan amaitu du Alardea, aurrenekoz, Jaizkibelek

Kale Nagusian behera Zapateroren doinuan amaitu du Alardea, aurrenekoz, Jaizkibelek

Beste aurrerapauso handi bat. Hondarribiko jaien historian lehen aldiz ikusi den irudia. Orain arte herriko beste plaza batean amaitu behar izaten zuten ibilbidea Jaizkibel konpainiak, baina aurten Udalak Kale Nagusia jaisteko baimena eman die, eta normaltasunez bukatu ahal izan dute desfilea.

Erakundeen eta alderdi politikoen babesa jaso du Jaizkibel konpainia mistoak

Erakundeen eta alderdi politikoen babesa jaso du Jaizkibel konpainia mistoak

Alarde parekidearen aldeko mezua helarazi dute aho batez Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Aldundiak, Arartekoak, Emakundek eta EH Bildu eta Elkarrekin Podemos bezalako alderdi politikoek, Hondarribira bidalitako ordezkari eta bozeramaileen bidez.

Alarde inklusiboena: desgaitasun bat duen kantinera batekin desfilatu du Jaizkibelek

Alarde inklusiboena: desgaitasun bat duen kantinera batekin desfilatu du Jaizkibelek

Nahia Salaberriak gurpildun aulkian desfilatu du Alarde parekidearen aldeko Jaizkibel konpainiarekin. Desgaitasunak gorabehera, Hondarribiko Alardea guztiontzako festa dela erakutsi nahi izan du.

Alarde tradizionalak atzerapenarekin desfilatu du, Jaizkibel konpainiari planto egin ondoren

Alarde tradizionalak atzerapenarekin desfilatu du, Jaizkibel konpainiari planto egin ondoren

Aurreikusita zegoen baino 20 minutu beranduago hasi dira konpainiak desfilatzen. Hala ere, jai giroa nagusitu da Hondarribiko kaleetan. 1638an Frantziako Armadaren aurkako garaipena ospatzen du Alardeak.

Jaizkibeli planto egin diote Alarde tradizionaleko konpainiek Gernikako Arbolan

Jaizkibeli planto egin diote Alarde tradizionaleko konpainiek Gernikako Arbolan

Konpainien elkargunea da Gernikako Arbola, baina Alarde tradizionalekoek ez dute joan nahi izan. Dena dela, Alarde parekidearen aldeko Jaizkibel konpainiakoei harrera egin diete zenbait agintarik.

Lehen aldiz konpainia gisa desfilatu duen Jaizkibel babestu dute aurten ere erakundeek eta alderdiek

Lehen aldiz konpainia gisa desfilatu duen Jaizkibel babestu dute aurten ere erakundeek eta alderdiek

Alarde parekideak eta tradizionalak ordutegi ezberdinetan desfilatuko dute gaur, bi elkarteen artean "akordiorik ez delako lortu". Igor Enparan alkateak "erantzukizuna" eskatu du "jaiegun alai, lasai eta parte-hartzaileak" bermatzeko.
Nahia Salaberria Jaizkibel konpainiaren kantinera: guk ere festaz gozatu nahi dugu eta irrikaz nago alarderako

Nahia Salaberria Jaizkibel konpainiaren kantinera: guk ere festaz gozatu nahi dugu eta irrikaz nago alarderako

Hondarribiko alardean gurpildun aulkian desfilatuko duen aurrenengoa da bera. Ohore handiz, jende askoren ordezkari sentitzen dela dio eta berditasunera bidean urrats garrantzitsua dela. Aurrenengoz Jaizkibelek konpainia gisa hartuko du parte Udalaren oniritziarekin eta pozik da bera pausoarekin.
Jaizkibelek konpainia gisa hartuko du parte lehen aldiz Hondarribiko Alardean

Jaizkibelek konpainia gisa hartuko du parte lehen aldiz Hondarribiko Alardean

Orain arte manifestazioa egiteko baimena eskatuta irten izan dira kaleetara. Hala ere, Jaizkibel konpainiako Izaskun Larruskainek adierazi du kanpotik begiratuta litekeena dela aldaketarik ez nabaritzea. Ostiralean elkartuko dira etorkizuneko erabakiak hartzeko.
Jaizkibelek ez duela Alarde baztertzailean parte hartuko zehaztu du Izaskun Larruskainek

Jaizkibelek ez duela Alarde baztertzailean parte hartuko zehaztu du Izaskun Larruskainek

Jaizkibel konpainiako ordezkariaren hitzetan, pauso bat lortu dute, baina asko falta zaie. Bestetik, konpainia inklusibo gisa, aurten Nahia Salaberria izango dute kantinera, gurpildun aulkian ibiltzen den emakumea.

Nahiak gurpildun aulkian desfilatuko du Jaizkibelekin, eta ''harro'' dago desgaitasuna ikusiaraziko baitu

Nahiak gurpildun aulkian desfilatuko du Jaizkibelekin, eta ''harro'' dago desgaitasuna ikusiaraziko baitu

Hiru urte daramatza gurpildun aulkian, trafiko-istripu larri eta ondorengo ebakuntza baten ostean. Zailtasunak gorabehera, irailaren 8an Jaizkibel konpainiarekin desfilatuko du, kantinera gisa.

Igor Enparan, Hondarribiko alkatea: Alardean, oraindik gehiago dago herria gerrarako, ospakizunerako baino

Igor Enparan, Hondarribiko alkatea: "Alardean, oraindik gehiago dago herria gerrarako, ospakizunerako baino"

Enparanek adierazi du desberdinen arteko akordio bat lortzeko helburuz egiten dituen ahaleginekiko erresistentzia handiak topatzen dituela eta proposatzen dituen urrats txikiek, momentuz, ez dituztela aldeak asetzen.
Abotsanitzek eta EH Bilduk gobernu akordioa itxi dute Hondarribiko Udalean

Abotsanitzek eta EH Bilduk gobernu akordioa itxi dute Hondarribiko Udalean

Bost ardatz dituen akordioa izenpetu dute. Hala nola, "herritarren partaidetzan oinarritutako gizartearen" eta "justizia soziala eta herritarren bizi baldintzak hobetzea helburu duen herri euskaldunaren" alde lan egitea adostu dute.
Hondarribiko alardearen afera, DESOLAZIOAren erakusle

Hondarribiko alardearen afera, DESOLAZIOAren erakusle

Pasa den ostiralean Hondarribia ospatu zen alardeari lotuta, Kontrako Bidean atala osatu du Aritz Gorrotxategik
Jaizkibelek eskertu egin ditu Udalaren keinuak, baina elkarrizketa mahaia eskatu du Arartekoarekin

Jaizkibelek eskertu egin ditu Udalaren "keinuak", baina "elkarrizketa mahaia" eskatu du Arartekoarekin

Gogor jo du Hondarribiko EAJren aurka, "konponbidearen aldeko keinurik ez egiteaz gain, ezberdin pentsatzen dutenen arteko zubi guztiak apurtu" nahi izan dituelakoan.
Hondarribiko alkateak harrera egin dio lehen aldiz Jaizkibel konpainiari

Hondarribiko alkateak harrera egin dio lehen aldiz Jaizkibel konpainiari

Lehen aldiz, Hondarribiko alkate batek (Igor Enparan) harrera egin dio Jaizkibel konpainiari. Hondarribiko EAJ ez da egon alarde parekideari egindako harreran; bai, ordea, Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusia.

Bullen: Erakundeen presentziak sinbolikoki babesa ematen du. Politikari bat egon al da bi desfiletan?

Bullen: "Erakundeen presentziak sinbolikoki babesa ematen du. Politikari bat egon al da bi desfiletan?"

Maggie Bullen antropologo britaniarrak alardeari buruzko ikerketa egina du; Hondarribiko Jaizkibel konpainia parekideko kide ere bada. Aurten herriko festen desfilean izan diren aldaketei buruz gogoeta utzi digu Faktoria albistegian.
Diputatu nagusiak eta Hondarribiko alkateak txalo artean hartu dute Jaizkibel konpainia

Diputatu nagusiak eta Hondarribiko alkateak txalo artean hartu dute Jaizkibel konpainia

Lehen aldiz egin diete harrera aurten alkateak eta EAJko diputatu nagusi batek alarde tradizionalari eta Jaizkibel konpainiari. Ez da protesta manifestaziorik izan, baina ikusle batzuk biratu egin dira konpainia parekidearen desfilea ez ikusteko.
Albiste izango dira: Hondarribiko alardea, eskola-garraioa eta Zinemaldiaren aurkezpena

Albiste izango dira: Hondarribiko alardea, eskola-garraioa eta Zinemaldiaren aurkezpena

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Igor Enparan, Hondarribiko alkatea: Ez dut onartu nahi inolako purgarik

Igor Enparan, Hondarribiko alkatea: "Ez dut onartu nahi inolako purgarik"

Irailaren 8ko Alardearen bezperetan oharra kaleratu du Enparanek, Alardeko Musika Banda Elkarteak, alarde baztertzailearen alde bazkideei sinatuarazi nahi dien "erantzukizunpeko adierazpenak" eragindakoei bere babesa adierazteko.
Jaizkibel konpainia mistoak 25 urte bete ditu

Jaizkibel konpainia mistoak 25 urte bete ditu

Gaur bazkari batekin ospatu dute urteurrena, eta egunean zehar hainbat ekitaldi prestatu dituzte. Alarde parekidearen alde egindako borroka goraipatzeko eguna da.

Oihana Etxebarrieta (Jaizkibel): Erakunde-plana faltan bota dugu egoerak kronifikatu ez zitezen

Oihana Etxebarrieta (Jaizkibel): "Erakunde-plana faltan bota dugu egoerak kronifikatu ez zitezen"

Hondarribiko Jaizkibel konpainia mistoak 25. urteurrena ospatu du. "Loratzen" lemapean jai-eguna dute gaur, alarde parekidea lortzeko bi hamarkada eta erdi horietan egindako borroka aldarrikatzeko helburuz. Oihana Etxeberrieta kapitaina Radio Euskadin izan da.
Bi urteko etenaldiaren ondoren, gogotsu irten da Alarde tradizionala

Bi urteko etenaldiaren ondoren, gogotsu irten da Alarde tradizionala

Alarde tradizionalak txalo artean egin du Kale Nagusian gora Arma plazaraino. 20 kantinera eta 5.000 gizonek osatutako Alardea da.

25 urteren ondoren, Jaizkibel konpainiak giro ederrean egin du ibilbide osoa

25 urteren ondoren, Jaizkibel konpainiak giro ederrean egin du ibilbide osoa

Goizeko 08:15ean, txalo zaparrada artean, sartu da Alarde parekidea Hondarribiko Kale Nagusian. Ibilbide guztia jai giroan egin dute, ez da plastiko beltzik izan eta berdintasunaren aldeko ihuak izan dira nagusi.

Plastiko beltzik gabe eta berdintasunaren aldeko oihuen artean desfilatu du alarde parekideak

Plastiko beltzik gabe eta berdintasunaren aldeko oihuen artean desfilatu du alarde parekideak

Aurtengo alardea berezia izan da Jaizkibel konpainiarentzat, 25 urte bete baititu. Gainerako konpainiek ordubete geroago egin dute euren desfilea, bi urteko etenaldiak ez baitu zatiketa hautsi.
Milaka lagunek Jaizkibel Konpainia babestu dute desfilean zehar

Milaka lagunek Jaizkibel Konpainia babestu dute desfilean zehar

Hondarribiak bere egun handia bizi du gaur. Eguna Jaizkiben Konpainiaren desfilearekin hasi da Hondarribiko kaleetan zehar. Milaka lagunen babesa jaso dute.

Bi urteko etenaldiak ez du egoera aldatu eta Hondarribiak bi desfile hartuko ditu berriro

Bi urteko etenaldiak ez du egoera aldatu eta Hondarribiak bi desfile hartuko ditu berriro

Aurtengoa urteurren berezia da Jaizkibel konpainiarentzat, 25 urte betetzen direlako lehenengoz emakumeak desfilatzen irten zirenetik. 1997an atera ziren aurrenekoz.
Jaizkibel konpainia Hondarribian barrena dabil

Jaizkibel konpainia Hondarribian barrena dabil

Hondarribiak bere egun handia bizi du gaur. Goizeko 08:15ean hasi du Jaizkibel konpainiak bere ibilbidea.

Oihana Etxebarrieta (Jaizkibel): Herria aldaketa gosez dago, horri erantzun behar zaio

Oihana Etxebarrieta (Jaizkibel): "Herria aldaketa gosez dago, horri erantzun behar zaio"

Aurten dira 25 urte Hondarribiko Alardean emakumeei eskopetari gisa desfilatzeko aukera ematen dien konpainia sortu zutela. Kapitainarekin izan gara festa handiaren bezperan azken 25 urteetako borrokaren balantzea egiteko, eta herrian sumatutako aldaketen berri jasotzeko.
Aurten 25 urte betetzen dira lehenengoz emakumeak Hondarribiako Alardean desfilatzen irten zirenetik

Aurten 25 urte betetzen dira lehenengoz emakumeak Hondarribiako Alardean desfilatzen irten zirenetik

Urte hauetan guztietan bizi izandako une oso gogorrek merezi izan dutela diote. Hogei bat izan ziren orduan, eta egun mila gizon eta emakume inguru dira. Alarde parekide eta bakarra aldarrikatzen jarraitzen dute. Horretarako argi daukate erakundeen inplikazioa eta elkarrizketa direla beharrezkoa.
Jairik ez, baina jantzi txuri-gorri ugari Hondarribiako kaleetan

Jairik ez, baina jantzi txuri-gorri ugari Hondarribiako kaleetan

Ondo bidean, Hondarribiak bere egun handia ospatu behar zuen gaur. Alarderik ez da izan gaur, baina txuri-gorriz jantzitako jende ugari dabil kalean.

''Jai bakar bat herritar guztiok elkarrekin ospatuko duguna da gure esperantza''

''Jai bakar bat herritar guztiok elkarrekin ospatuko duguna da gure esperantza''

25 urte dira emakumeak lehen aldiz desfilatzera atera zirela eta alarde parekidearen alde egin zutela. Horren inguruan hitz egin dugu Elena Etxebarrieta Jaizkibel konpainiako kapitainarekin.

Hondarribiko Alardearen 22. konpainia izateko proposamena egin du Jaizkibel Konpainiak

Hondarribiko Alardearen 22. konpainia izateko proposamena egin du Jaizkibel Konpainiak

Alardeak "orain duen formatuan" parte hartzeko prest dago konpainia parekidea, "auziari konponbidea emateko" helburuarekin. Jaizkibel Konpainiak 25 urtez aldarrikatu du desfile "bakar, parekide eta publikoa".
Hondarribiko Alardearen etorkizuna hizpide 'Aurrera egin badugu' dokumentalean

Hondarribiko Alardearen etorkizuna hizpide 'Aurrera egin badugu' dokumentalean

Oihana Etxebarrieta, Jaizkibel konpainiako kidea, eta Julen Hernández, 'Aurrera egin badugu' dokumentalaren zuzendaria, 'Biba Zuek!' saioan izan dira. Ikus ezazu!

'Aurrera egin badugu' dokumentala hizpide, gaur, Biba Zuek! saioan

'Aurrera egin badugu' dokumentala hizpide, gaur, "Biba Zuek!" saioan

Hondarribiko Jaizkibel konpainiak sortu duen lana aurkeztuko dute Oihana Etxebarrieta konpainiako kapitainak eta Julen Hernandez lanaren zuzendariak.
Berdintasunaz, giza eskubideaz ari gara; urratzen denean ahotsa altxatu behar da

"Berdintasunaz, giza eskubideaz ari gara; urratzen denean ahotsa altxatu behar da"

Alardearen afera oinarri hartuta, "Aurrera egin badugu" dokumentala aurkeztu du Hondarribiko Jaizkibel Konpainiak. Horren berri eman digu Julen Hernandez youtuberrak eta dokumentalaren zuzendariak.
Altsasu telesaila abenduaren 9an estreinatuko du ETB1ek eta eitb.eusek

"Altsasu" telesaila abenduaren 9an estreinatuko du ETB1ek eta eitb.eusek

Altsasuko zortzi gazteen benetako historia azaltzen duen proposamen dramatikoak auzipetuen sentimenduei erreparatzen die.
''Alardea'', ''Hondar ahoak'' eta ''Altsasu'' minisailak udazken honetan ETB1en

''Alardea'', ''Hondar ahoak'' eta ''Altsasu'' minisailak udazken honetan ETB1en

ETB1 "Alardea" eskaintzen ari da urrian, "Hondar ahoak" suspense minisaila eskainiko du azaroan eta "Altsasu" Altsasuko gazteen auzian oinarritutako minisaila, abenduan.

Alardearen estreinaldiak % 10,4ko audientzia izan zuen euskaldunen artean

"Alardea"ren estreinaldiak % 10,4ko audientzia izan zuen euskaldunen artean

Lehen atalak % 3,4ko audientzia-zatia bereganatu zuen, oro har.
1 / 4 Hurrengoa

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena