Anberesko epaitegiak hiru urte eta hiru hilabete eta lau urte arteko zigorra ezarri die gazte galdakaoztarrari diru zorroa eta eskuko telefonoa lapurtu ziotenei.
Galdakaoko herritarrek ekitaldi xume eta hunkigarria egin dute ostegun arratsalde honetan, Hodei Egiluz agurtzeko. Milaka pertsonak elkarretaratzea egin dute udaletxe plazan.
Hodei Bila elkarteak azaldu duenez, omenaldiak oraingoz ez du datarik, baina datorren astean egin dezaketela esan du. Hala ere, gehiago atzeratu daitekeela gaineratu du.
Hodeiren kasua ondo ezagutzen duen Marisol Ibarrolaren arabera, familiak orain erantzunak behar ditu. Urtero, desagertuei buruzko topaketak antolatzen ditu Ibarrolak Arrigorriagan.
Autopsiak jarriko ditu mahai gainean kasua argitzen lagunduko duten ebidentziak. Dena dela, Fiskaltzak argi utzi du hasieratik uretan denbora asko zeramala gorpuak.
Hodei Egiluzen arrastoa 2013ko urrian Anberesen galdu zenetik, haren familiak eta lagunek abian jarritako bilaketak ez du etenik izan: bilerak, elkarretaratzeak, ibilaldiak, kultur ekimenak ...
Hodei Egiluzen familia autopsiaren zain dago Belgikan. honelako autopsiek astebete edo 10 egun irauten dute, adituen hitzetan. Galdakoako alkatea sendiarekin dago eta ertzain talde bat ere bai
Galdakaoko gaztearen gurasoek Belgikan emango dute astea, otsailaren 11an, Escalda ibaian aurkitutako gorpuari egindako DNA proben emaitzen berri izan arte.
Anbereseko epaile batek Hodei Eguiluzen desagerpenaren inguruko ikerketa amaitutzat eman eta lapurreta egin ziotenak epaitu edo ez erabakia behar zuen. Erabakia, baina, atzeratu egin da.
Bi urteotan haren bilaketa bultzatzeko egin izan diren bilkurean parte hartu dute galdakaoztar askok. Gaurko ez dute bilkurarik deitu, baina bizilagunek familiarekin bat egin dute gaur ere.
Hodei Egiluzen bilaketan ez du etsi nahi bere familiak. Gaur bi urte desagertu zen Anberesen 23 urteko galdakaoztarra. Fiskaltzak gainera ikerketa amaitutzat jo du.
Bilaketa-lanak hobetzeko eta kaltetei laguntzeko neurri bateratuak exijitu dizkioten desagertuen senideek Europar Batasunari. Europan, 10.000 kasu argitu gabe geratzen dira urtero.
Galdakaoko gaztearen aitaren hitzetan, “itxaropena ez da galtzen, goizero berriro pizten da”. Desagerpenei aurre egiteko, “Europa mailako legedia bat” egiteko eskatu die europarlamentariei.