Historia
Kanibalismo arrastoak topatu dituzte Atapuercan
Ikertzaile talde batek beste kanibalismo kasu berri bat aurkitu du El Mirador kobazuloan, Atapuercako aztarnategian (Burgos). Duela 5.700 urte gertatu omen zen, Neolito amaieran, tokiko gatazken ondorioz, zeremonia edo erritualekin zerikusia duen zantzurik atzeman gabe. Lehen nekazari taldeen arteko liskarrak ohikoak ziren, eta oso bortitzak gainera. Beste tribuetakoak hiltzeaz gain, kanibalismoa praktikatzen zuten. Hala ere, badira kanibalismoaren ebidentziak beste aztarnategi askotan; adibidez, Isturitzen (Nafarroa Beherea).
Kanibalismo zantzuak aurkitu dituzte Atapuercan
Ikertzaile talde batek gutxienez 11 pertsonaren aztarnak aurkitu ditu Atapuercako aztarnategian. Azaldu dutenez, aztarnek 5.700 urte inguru dituzte, eta larrutu, hezurra eta haragia bereizi, kozinatu eta kontsumitu izanaren markak dituzte.
Cuelgamurosen zeuden Gasteizko soldadu baten gorpuzkiak eman dizkiote familiari
Memoria Demokratikorako Estatu idazkariak adierazi duenez, "Gobernuak hartutako konpromisoari eutsiko dio, biktima guztiak hobitik ateratzeko, senideek hala eskatzen badute".
San Adriango kobazuloan neandertalak bizi izan zirela berretsi du Aranzadik
40.000 urte baino gehiago dituzten piezak berreskuratu dituzte arkeologoek. Aranzadik bi hamarkada daramatza Gipuzkoan, Aizkorri mendilerroan, dagoen tunel horretan indusketak egiten. Historiako garai ugaritako aztarnak aurkitu dituzte.
Arabako hainbat herrik milurtekoa dute aurten
1.000 urte beteko dira Arabako 307 herri agiri batean lehen aldiz agertu zirenetik. Agiriak 'Donemiliagako goldea' du izena eta herri horiek ordaindu behar zituzten zergak zehazten ditu. Erdi Aroko dokumentu horri esker, badakigu Agurain, Zuia, Kuartango eta Trebiñu herriek gutxienez mila urte dituztela.
Gorpuzkiak desobiratzeko kanpainaren bosgarren fasea hasi da Amorebieta-Etxanoko hilerrian
Gorpuzkiak desobiratzearen helburua Gerra Zibilean desagertutako pertsonak aurkitzea da. Orain arte, 127 lagunen gorpuzkiak atera dituzte, eta horietako lau familiei eman dizkiete dagoeneko.