Herri Kirolak

1 / 25 Hurrengoa
Honela irabazi du Mollarrik, Ulia aurkari, ''Harri Herri'' saioko emakumezkoen bigarren finalerdia

Honela irabazi du Mollarrik, Ulia aurkari, ''Harri Herri'' saioko emakumezkoen bigarren finalerdia

Harri landuekin, Ulia pixka bat hobeto aritu da, Mollarri baino, baina, harri baldarraren lehian, Mollari, Maddi Gesalagak eta Duranak ordezkatuta, argi nagusitu da, 39-29. Hala, Naroa Arrutiren taldea finalean izango da, hilaren 27an, Ibiurren kontra.

Mollarrik Ulia menderatu du, eta Harri Herri saioko final handirako sailkatu da

Mollarrik Ulia menderatu du, eta "Harri Herri" saioko final handirako sailkatu da

Bi taldeak parean ibili dira landutako harriekin, baina, harri baldarrarekin, Mollariko Maddi Gesalaga eta Durana nabarmen nagusi izan dira; hain zuzen ere, 39 jasoaldi lortu dituzte, eta Uliako Estefania Etxebestek eta Lucia Orbek, ordea, 29. Hortaz, Mollarri eta Ibiur izango dira finalistak.
Mollarriko Maddi Gesalaga eta Durana, nekatuta baina oso pozik, harri baldarraren lehia amaituta

Mollarriko Maddi Gesalaga eta Durana, nekatuta baina oso pozik, harri baldarraren lehia amaituta

Bi harri-jasotzaileak hautatu ditu Naroa Arruti kapitainak harri baldarraren lehiarako, eta, hori 39 aldiz jasota, Mollarrik finalerako txartela eskuratu du. Naroa Arruti bera ere elkarrizketatu du EITBk, finalaurrekoa bukatuta.

Etxaurik argi gainditu du Albizuri harri baldarraren lehian, eta Harri Herri saioko finalerako sailkatu da

Etxaurik argi gainditu du Albizuri harri baldarraren lehian, eta "Harri Herri" saioko finalerako sailkatu da

Aimar Galarragak eta Paulo Azpiazuk 24 aldiz jaso dute harri hori, eta Jokin Eizmendik eta Gari Garmendiak, ordea, 13; hala, Joseba Ostolaza kapitain duen taldeak hilaren 27ko finalerako sailkatzea eskuratu du, eta han Igeldo edo Laukariz izango du aurkari.
Aimar Galarraga eta Paulo Azpiazu: ''Elkarrekin sufritu dugu''

Aimar Galarraga eta Paulo Azpiazu: ''Elkarrekin sufritu dugu''

Joseba Ostolaza kapitainak Aimar Galarraga eta Paulo Azpiazu hautatu ditu, Etxauriren aldetik, harri baldarraren lehiarako, Albizuriren aurkako finalerdian, eta bi harri-jasotzaileen erantzuna bikaina izan da. Ostolaza bera ere elkarrizketatu du EITBk.

Honela gailendu da Etxauri, Albizuri aurkari, ''Harri Herri'' saioaren gizonezkoen lehen finalerdian

Honela gailendu da Etxauri, Albizuri aurkari, ''Harri Herri'' saioaren gizonezkoen lehen finalerdian

Harri landuekin, Albizuri pixka bat hobeto aritu da, Etxauri baino, baina bi taldeak oso parean iritsi dira harri irregularraren lehiara; azken horretan, Etxauri nabarmen nagusi izan da.

Luis Mari Bengoa: ''Gure kirola folklore bezala hartzea ez dut barkatzen''

Luis Mari Bengoa: ''Gure kirola folklore bezala hartzea ez dut barkatzen''

Luis Mari Bengoa kazetariari erretiroa hartzeko momentua iritsi zaio. Herri Kirolen sustatzailea izan da Luis Mari eta "Urrezko aizkolariak" ekitaldian jaso zuen omenaldia. Egindako lanagatik pozik hartu du erabaki hau.

Ibiurrek, emozioz betetako finalaurrekoan, Ergobia menderatu du, eta Harri Herri saioaren final handian da

Ibiurrek, emozioz betetako finalaurrekoan, Ergobia menderatu du, eta "Harri Herri" saioaren final handian da

Harri baldarraren lehian, Lur Errekondo kapitain duen taldeak bi jasoaldiz gainditu du, 31-29, Karmele Gisasola kapitain duen taldea. Horrenbestez, Ibiurrek "Harri Herri" saioko finalerako txartela eskuratu du; apirilaren 27an ikusi ahalko dugu final handi hori.
Horrela lortu du Ibiurrek garaipena, ''Harri Herri'' saioan, Ergobiaren aurkako finalaurrekoan

Horrela lortu du Ibiurrek garaipena, ''Harri Herri'' saioan, Ergobiaren aurkako finalaurrekoan

Lur Errekondo kapitain duen taldeak, harri baldarrarekin egindako lehian, Karmele Gisasola kapitain duenak baino bi jasoaldi gehiago egin ditu; hortaz, Ibiur sailkatu da "Harri Herri" saioko hirugarren ekitaldiko finalera.

Ibiurreko harri-jasotzaileak: ''Sufritu beharra dago... Oso pozik gaude''

Ibiurreko harri-jasotzaileak: ''Sufritu beharra dago... Oso pozik gaude''

2025eko "Harri Herri" saioko emakumezkoen lehenengo finalaurrekoan, Ibiurrek Ergobia menderatu du, eta final handirako sailkatu da. Lehia amaituta, Ainitze Zumeta, Sara Jimenez de Aberasturi eta Lur Errekondo kapitaina elkarrizketatu ditugu.

Ainitze Zumeta: harriarekin dantzan

Ainitze Zumeta: harriarekin dantzan

Ainitze Zumeta harri-jasotzailea Euskal Herriko txapelduna izan zen 2024an. Besteak beste, kirola nola bizi duen kontatu du zarauztarrak aste honetako saioan. 

Gaur itzuliko da EITBra harri jasotzearen ikuskizuna, Harri Herri saioarekin

Gaur itzuliko da EITBra harri jasotzearen ikuskizuna, "Harri Herri" saioarekin

Momentuko kirolari onenek hartuko dute parte talde lehiaketa berritzaile honetan, 16 gizonezkok eta 16 emakumezkok, launa taldetan banatuta. Aurten, lehen aldiz, emakumeak kapitain lanetan ikusiko ditugu.
Ainitze Zumeta harri-jasotzailea izango da protagonista, igande honetako ''Helmuga'' saioan

Ainitze Zumeta harri-jasotzailea izango da protagonista, igande honetako ''Helmuga'' saioan

Ainitze Zumeta harri-jasotzailea elkarrizketatuko dute aste honetako "Helmuga" saioan, igande goizean, ETB1en.

''Harri Herri'' saioaren denboraldi berria, gaurtik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian

''Harri Herri'' saioaren denboraldi berria, gaurtik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian

''Harri Herri'' harri-jasotzearen gaineko saioa gaur gauean itzuliko da EITBra. 22:20tik aurrera, eitb.eus-en eta ETB1en izango da ikusgai.

Harri-jasotzea oinarri duen Harri Herri txapelketaren hirugarren edizioa, martxoaren 31tik aurrera, EITBn

Harri-jasotzea oinarri duen "Harri Herri" txapelketaren hirugarren edizioa, martxoaren 31tik aurrera, EITBn

16 gizonezkok eta 16 emakumezkok hartuko dute parte, eta launa talde lehiatuko dira. Aurten berrikuntza kapitainetan dago: emakumezko lau taldeek emakume bana izango dute gidari.
''Harri Herri'' harri-jasotzearen gaineko saioa martxoaren 31n itzuliko da EITBra

''Harri Herri'' harri-jasotzearen gaineko saioa martxoaren 31n itzuliko da EITBra

Ostegunean aurkeztu dute saioaren hirugarren denboraldia, Usurbilen. Aurten, aurreneko aldiz, emakumezkoen taldeetan entrenatzaileak ere izango dira emakumeak.

Luis Mari Bengoa, Herri Kirolei eskainitako bizitza

Luis Mari Bengoa, Herri Kirolei eskainitako bizitza

Kazetari bizkaitarra Herri Kirolen sustatzailea izan da denbora luzean eta orain erretiroa hartzeko momentua iritsi zaio.

Herri kirol munduaren berotasuna jaso du Luis Mari Bengoak

Herri kirol munduaren berotasuna jaso du Luis Mari Bengoak

Bizkaitarra herri kirolen bultzatzailea izan da urteetan, eta erretiroa hartuko du laster. Urrezko Aizkolarien finalaren amaieran, omenaldia egin diote.

Vicentek eta Saralegik irabazi dute Urrezko Aizkolarien binakako txapelketa

Vicentek eta Saralegik irabazi dute Urrezko Aizkolarien binakako txapelketa

Iker Vicentek eta Eneko Saralegik irabazi dute Urrezko Aizkolarien binakako txapelketa. Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan jokatu den final handian, lehengusu nafarrek beste bi bikoteek baino denbora hobea egin dute, eta 25. edizioko txapela etxera eraman dute.

Urrezko Aizkolariak Txapelketako binakako finala, igandean, eitb.eus-en eta ETB1en

Urrezko Aizkolariak Txapelketako binakako finala, igandean, eitb.eus-en eta ETB1en

Azpeitian jokatuko dute, Izarraitz pilotalekuan, eta EITBn izango da ikusgai, zuzenean, 11:45etik. Jaialdian, Urrezko Harri-jasotzaile Txapelketa ere izango da jokoan; asteazkenean aurkeztu dute dena.

''Harri Herri'' saioa laster itzuliko da EITBra

''Harri Herri'' saioa laster itzuliko da EITBra

eitb.eus-en eta ETB1en izango da ikusgai. Benetako kirol ikuskizuna, laster, EITBn!

Luis Mari Bengoa kazetaria eta herri kirolen sustatzailea, igandeko ''Helmuga'' saioan

Luis Mari Bengoa kazetaria eta herri kirolen sustatzailea, igandeko ''Helmuga'' saioan

Luis Mari Bengoa kazetariak herri kirolak izango ditu hizpide igande honetako "Helmuga" saioan, 11:30etik aurrera, ETB1en.

Joxean Etxeberriak irabazi du Doneztebeko desafioa

Joxean Etxeberriak irabazi du Doneztebeko desafioa

Etxeberriak irabazi du Basozabalen kontra Donezteben jokatu duen aizkora apustua. Nafarrak gipuzkoarrak baino 5 minutu eta 6 segundo gutxiago behar izan ditu 12 kana-erdiko eta 60 ontzako 6 egurrak mozteko.

Harri Herri txapelketaren edizio berriaren finala igandean grabatuko da, Zarautzen

Harri Herri txapelketaren edizio berriaren finala igandean grabatuko da, Zarautzen

Harri Herri txapelketaren edizio berriaren lehen atala martxoaren 31n izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus atarian. Bi finalerdiak grabatu dituzte jada, eta igandean, 19:00etan, ateak irekita grabatuko da final handia Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian. 

Joxean Etxeberria: ''Arlo psikologikoak baldintzatuko du erronka''

Joxean Etxeberria: ''Arlo psikologikoak baldintzatuko du erronka''

Larunbatean, martxoak 8, Doneztebeko pilotalekuan, Jokin Urretabizkaia Basozabalek eta Joxean Etxeberriak aizkolapustua jokatuko dute. Etxeberriak nola sentitzen den kontatu digu elkarrizketa honetan.

Herri kirolen entrenamendu profesionaleko lehen zentroa irekiko dute Bilboko Txurdinaga auzoan

Herri kirolen entrenamendu profesionaleko lehen zentroa irekiko dute Bilboko Txurdinaga auzoan

Udaberrian hasiko dituzte zentroa eraikitzeko lanak. 1.367.621,50 euroko aurrekontua du horretarako Udalak. Gainera, 229.675 euroko dirulaguntza eman dio Bizkaiko Foru Aldundiak.
Xabat Olaizolak herri-kirolak eta eskubaloia uztartuko ditu berriro

Xabat Olaizolak herri-kirolak eta eskubaloia uztartuko ditu berriro

Hiru denboraldi eta erdi kantxetatik kanpo egon ostean, bigarren mailan larri dagoen Zarautzen jokatuko du, taldeak eskatuta. Etxeko partidetan soilik arituko da.

Iñaki Gorostidi Astigarraga hil da

Iñaki Gorostidi Astigarraga hil da

Iñaki harri-jasotzaile ohia eta harri-artisaua zen, eta hil egin da, 69 urte zituela.
Nagore Urkizu: Nire ametsa erakustaldi batean itzain ateratzea da

Nagore Urkizu: "Nire ametsa erakustaldi batean itzain ateratzea da"

Errezilgo Belamendi baserrian ditu Nagore Urkizuk idi-pareak:Castaño eta Moro, batetik; Lete eta Rubio, bestetik. Aizarnazabalen jaiotakoa da Urkizu eta etxetik datorkio afizioa, baina orain hartu dute, senarrak eta biek idiak lehiarako prestatzeko ardura.
Xabier Orbegozo, ''Arria V'': ''Aizkolari gazte asko datoz atzetik''

Xabier Orbegozo, ''Arria V'': ''Aizkolari gazte asko datoz atzetik''

Xabier Orbegozo, "Arria V", aizkolari gipuzkoarrak erronka berria proposatu du, 45 hazbeteko 10 enbor moztea eta 10 kilometro korrika egitea. 1962an egindako apustua errepikatzea proposatu du errezildarrak, Joxean Etxeberria izan zen negoziatzera agertu zen bakarra.

Karmele Gisasola eta Uxue Ansorregi eta Txikia IV.a, garaile X. Urrezko Aizkolari Kopan

Karmele Gisasola eta Uxue Ansorregi eta Txikia IV.a, garaile X. Urrezko Aizkolari Kopan

Finalak Asteasun jokatu zituzten, asteartean. Aizkolari Gazteen Binakakoan, Igoin Pikabea eta Beñat Senosiain nagusitu ziren; harri-jasotzean, binaka, Xabier Aranburu "Guzta" eta Paulo Azpiazu eta Lierni Osa eta Maddi Gesalaga irten ziren garaile.

Euskal kirolariek 2025 ona opa dizuete

Euskal kirolariek 2025 ona opa dizuete

Iker Vicente, Goiuri Zabaleta, Paulo Azpiazu, Ainitze Zumeta, Aritz Erkiaga, Ion Ibarluzea, Andrea Astudillo, Gorka Aranberri, Nerea Arruti, Jokin Altuna eta Usoa Ostoloza euskal kirolarien mezuak EITB Mediako ikusentzule eta erabiltzaile guztientzat, urte berri ona opatuz.

Arria V.a aurkari bila dabil apustua egiteko

Arria V.a aurkari bila dabil apustua egiteko

Erronka martxoaren amaieran gauzatuko litzateke, Azpeitian edo Tolosan, eta Latasak eta Chiquito de Arruizek 1962an egindako apustuaren antzekoa izango litzateke.

Sorondo, hirugarrenez garaile Donostian

Sorondo, hirugarrenez garaile Donostian

San Tomas egunez, Urrezko Kopa jokatu dute. Nerea Arruti, Karmele Gisasola, Malen Barrenetxea, Lucia Orbe eta Nerea Sorondo lehiatu dira bertan. 45 ontzako bost enborrak mozten azkarrena Nerea Sorondo izan da, 14 minutu eta 49 segundoko denbora eginda.

Urdax Magunazelaia, Euskal Herriko Harri Handien txapeldun

Urdax Magunazelaia, Euskal Herriko Harri Handien txapeldun

Abadiñoko harri-jasotzaileak bigarren aldiz irabazi du Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa, 9.225 kilo jasota. Jokin Eizmendi izan da bigarren, eta Gari Garmendia, hirugarren.

Urdax Magunazelaiak Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa irabazi du, bigarrenez jarraian

Urdax Magunazelaiak Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa irabazi du, bigarrenez jarraian

Abadiñoko harri-jasotzaileak 9.225 kilo jaso ditu guztira, eta 2024ko Euskal Herriko Harri Handien txapelduna da, Jokin Eizmendik baino 2.275 kilo gehiago altxatuta.
Urdax izango da faboritoa Harri Handien Txapelketan

Urdax izango da faboritoa Harri Handien Txapelketan

Asteasun Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa aurkeztu dute. Igandean, zortzi harri-jasotzaile nor baino nor gehiago arituko dira bertan.

Kanako enborra 43 minutuan bota du Nerea Arrutik

Kanako enborra 43 minutuan bota du Nerea Arrutik

Nerea Arrutik marka ezarri du aizkolaritzan. Euskadiko txapeldunak 108 ontzako enborra bota du Hernanin. Neurri horretako enbor bat ebaki duen aurreneko emakumea da.

Paulo Azpiazuk irabazi du Euskal Herriko Harri Txikien Txapelketa

Paulo Azpiazuk irabazi du Euskal Herriko Harri Txikien Txapelketa

Azpiazuk 31 altxaldi eman dizkio koadroari, 30 kopari, 18 kuboari eta 30 bolari. Guztira 12.550 kilo jazo ditu. Xabat Olaizola izan da bigarren, eta Jon Gisasola, "Zelai V.a", hirugarren.

Iker Vicente, Nafarroako txapeldun hamargarrenez

Iker Vicente, Nafarroako txapeldun hamargarrenez

Iker Vicentek Mikel Mindegiaren errekorra berdindu du Nafarroako txapelketa hamargarrenez irabazita. Mindegiak berak jantzi dio txapela Otsagabiko aizkolariari. 31 minutu eta 54 segundo behar izan ditu lanak amaitzeko, iaz baino 3 minutu eta 19 segundo gehiago.

1 / 25 Hurrengoa

    Bisitatuena

    1
     
    kargatzen