Ipar Korea eta Hego Korea errepidez eta trenez lotzeko proiektu bat dago, baina konexioak ez dira martxan jarri. Aurreko astean muga indartuko zuela iragarri zuen Iparraldeak. Hegoaldeak mugako bere aldera tiroak jaurtiz erantzun du.
Seuldik 45 kilometro hegoaldera dagoen Hwaseong hirian izan da ezbeharra astelehen goizean. Suhiltzaileek adierazi dutenez "hogei gorpu" aurkitu dituzte sute larri batek kaltetutako bateria-fabrika baten barruan.
Maiatzaren Lehen honetan mundu osoan egin dituzte mobilizazioak, langileen eskubideen defentsan. Hego Korean, esaterako, milaka eta milaka langile atera dira kalera, eta baketsuak izan dira manifestazioak. Turkian, aldiz, liskar gogorrak izan dira herritarren eta Poliziaren artean.
Hego Koreak eta AEBk egin dituzten maniobren amaieran, eta Antony Blinken AEBetako Estatu Departamentuko idazkaria Seulera iristearekin batera egin du operazioa Pyongyangek.
Hego Koreako Asanblea Nazionalak giza kontsumorako txakur-haragia haztea, hiltzea, banatzea eta saltzea debekatzea onartu du. Hau garaipen historikoa da animalien eskubideen defendatzaileentzat, hainbat hamarkadatan borrokatu ondoren.
Ipar Koreak suziriak jaurti dituela onartu, baina "uharteetan zeharkako eraginik ez" dutela izan ziurtatu dute. Hego Koreak benetako suarekin maniobra militarrak eginez erantzun du.
Gertaera Busanen gertatu zen, gizon bat Lee Jae-myungengana gerturatu eta lepoaren ezkerraldean sastakatu zuenean. Oposizioko burua ospitalera eraman zuten eta arriskutik kanpo dago.
60-70 urteko gizonezko bat Lee Jae-myung Alderdi Demokratikoko buruzagiari hurbildu zaio eta labana sartu dio lepoan, kazetariekin hitz egiten ari zela. Berehala atxilotu dute. Oraindik ez dute argitu erasoaren zergatia.
Lisboatik Koreara itzuli aurretik herri txiki batean fedea nola bizi duten jakin nahi izan dute eta Mundakan egin dute geldialdia. Egunotan elizkizunak koreeraz eta gaztelaniaz ospatu dituzte Mundakan, herritarrek ere parte har zezaten.
H multzoko azken jardunaldian, Marokok 1-0 menderatu du Kolonbia, eta Alemaniak 1-1 berdindu du Hego Korearekin. Hala, Maroko eta Kolonbia final zortzirenetako kanporaketetan izango dira, eta Frantzia eta Jamaika izango dituzte aurkari, hurrenez hurren.
Merkataritza-gune baten ondoan izan da erasoa, eta bertako Poliziaren arabera, bereizi gabe eginikoa izan da. Uztailaren 21ean ere, antzeko beste gertakari bat izan zen Seul hego-ekialdean. Orduko hartan, gizonezko batek kale erdian hainbat oinezko sastakatu zituen, eta horietako bat hil egin zen.
Joan den astetik Hego Koreari eragiten dion fronte montzonikoak herrialdearen erdialdea eta hegoaldea kolpatzen jarraitzen du, eta oraingoz 39 hildako utzi ditu, dozena bat desagertu eta 10.500 baino gehiago ebakuatu.
Gutxienez beste 10 pertsona desagertuta daude, eta 7.800dik gora euren etxeetatik irtenarazi dituzte. Oro har, 220 errepide inguru itxi dituzte, eta trenbide-zerbitzua etenda dago herrialde osoan.
Hileko ezgaitzaileengatik bajarako eskubidea aitortzen duen nazioarteko herrialde bakanetako bat da jada Espainiako Estatua. Europan aitzindaria da neurria. Mexikon eta Kolonbian ere antzeko legeak izapidetzen ari dira.
Hego Korean poliziak gizonezko bat atxilotu du, lur hartzeko maniobra egiten ari zen hegazkin bateko atea irekitzeagatik. Baina... Hain erraza al da larrialdietako atea hegaldian irekitzea?
Hegaldi batek arrakastaz lortu du lur-hartzea Hego Koreako Daegu hiriko aireportuan, bidaiari batek, ustez, lurreratu baino bost minutu lehenago larrialdietarako atea ireki ostean. Hainbat bidaiarik osasun-arreta behar izan dute arnasketa-arazoengatik.
Nazioarteko gaietan aditu den Iñigo Arratibelek munduan dauden lan aste ezberdinen inguruan hitz egin du Amarauna saioko bere tartean. Hego Koreako presidentea 69 orduko lanastea ezartzen saiatu dela kontatu digu. Seuldik aritu zaigu bertan 19 urte daramatzan Unai Urretxo orkestra zuzendaria.
Hego Koreako selekzioak 2 eta 1 irabazi dio Portugalgoari H multzoko azken jardunaldian, eta bi selekzioek egin dute aurrera. Asiarrak multzoko bigarren postuan igaro dira hurrengo fasera, eta europarrak lehen postuan. Uruguairentzat ez da nahikoa izan Ghanaren aurkako garaipena (0-2).
Iñaki Williams Athleticeko jokalariak aukera argia izan du azken minutuetan atezainari baloia lapurtzean, baina aurrelari bilbotarrak irrist egin du eta ezin izan du berdinketa eragin zezakeen jokaldia amaitu.
"Vascos por el Mundo" saioak Seul Hego Koreako hiriburura eraman gaitu. Bertan ohikoak diren zizare egosiak edota olagarroa bizik jatera ausartuko al zinateke? Edota adreiluak eskuarekin puskatuko al zenituzke?
Hego Koreako hiriburua bisitatuko dute Arantzazu Fuertes kazetariak eta Juan Sisto kamerariak, bertan bizi diren Leire, Iñaki, Adrian, Andrea eta Unai euskaldunen eskutik.
Gauerdira arte dolu nazionala ezarrita dago herrialdean. Bitartean, ikerketak aurrera darrai, Hego Koreako tragediarik gogorrenetakoa izandakoa argitzeko.
Azken txosten ofizialaren arabera, 156 pertsona hil eta 151 zauritu dira, larunbat gauean Hego Koreako hiriburuan izandako jende oldean. Herrialdeko lehen ministro Han Duk-sook onartu du ezbeharra saihesteko protokoloak falta direla.
Gutxienez 154 lagun hil dira eta ehunka zauritu daude. Kale estu batean jendetza harrapatuta geratu da, eta arnasa hartu ezinik jendea hiltzen hasi da.
Go!azen-eko aktoreak Seuleko jende pilaketan gertatutakoa azaldu dio EITB Mediari bertatik bertara. Askotan joaten omen da 150 hildakotik gora izan den inguru horretara, baina atzo, zorionez, ez zen joan.
Biktima gehienak 20 urte inguruko gazteak dira. Seulgo Poliziak ikerketa ireki du eta Hego Koreako presidenteak dolu ofiziala ezarri du herrialde osoan.
Gainera, beste 150 pertsona baino gehiago zauritu dira Seulen, Hego Koreako hiriburuan, Halloween jai batean izandako ihesaldi larri eta jendetsu batean. Dozenaka lagun artatu dituzte eta asko eta askori egin behar izan diete bihotz-birikak berpizteko maniobra.