1974 urtean hasi ziren New Yorken Halloweeneko desfilea egiten. Ordutik asko aldatu da ospakizuna, eta aurten, hauteskundeetarako bost egun falta direnean, hauteskundeek presentzia handia izan dute partehartzaileen artean.
Jatorri zelta duen Gau Beltza edo Arimen gaua ospatu zen Euskal Herrian mendeetan zehar; usadio hori ia galdu zen arte. Orain baina, ekimen asko dago berau berreskuratzeko.
700 pertsona baino gehiagoko edukiera duten dantzalekuak aztertu dituzte agenteek (4 Bizkaian; 2, Araban; eta 1, Gipuzkoan), eta gau honetan bertan prebentzio eta kontrol lanak izango dira. Dekorazioa eta larrialdietako ateak ondo daudela egiaztatu dute, besteak beste.
Ertzaintzaren Joko eta Ikuskizun Unitateko agenteek 700 lagunetik gorako edukiera duten lokaletan ikuskapen eta kontrol dispositibo berezia egin dute. Helburua gaur gauerako aurreikusita dauden jaietara doazenen segurtasuna zaintzea da.
Fantasia eta Beldurrezko Zinemaren astearen baitan, Gaztea Gaua ospatuko dugu urriaren 31n. Donostiako Victoria Eugenia antzokian izango da, 19:00etatik aurrera.
Gero eta gehiago dira urriaren 31n Halloween gaua ospatzen duten munduko lekuak. Euskal Herrian ere milaka pertsona mozorrotu dira Gau Beltzaz gozatzeko.
Oiartzungo Gau Beltzean egiten dituzten ospakizunez aritu dira Ahetz Kortajarena eta Nora Lekuona. Gainera, Gau Beltzeko kanta abestu dute Nekane Martiarenarekin batera.
Festaren nondik norakoez aritu da Josu Ozaita 'Itzalitako kalabazen berpiztea' eta 'Gau Beltza' liburuen egilea. Antropologoak dioenez, "oso polita eta interesgarria da ikustea Gau Beltzaren inguruan azken urteetan nola sortzen ari diren erritu berriak".
Oiartzungo Gau Beltzaren nondik norakoez hitz egin digu Nekane Martiarena antolatzaileak. Halloween zabaltzen ari zela eta, herriko aitona-amonekin hitz egitea erabaki zuen, eta haien oroitzapenetatik abiatuta sortu zuten ekimena.
Domu Santu egunaren atarian mozorroak jantzi eta gozokiak eskatzeko prest daude etxeko txikienak. Alde guztietatik eman zaion hauspoari esker, azken urteetan errotu den ospakizun horretarako dena prest dago Euskal Herriko herri eta hirietan.
Gutxienez 154 lagun hil dira eta ehunka zauritu daude. Kale estu batean jendetza harrapatuta geratu da, eta arnasa hartu ezinik jendea hiltzen hasi da.
Biktima gehienak 20 urte inguruko gazteak dira. Seulgo Poliziak ikerketa ireki du eta Hego Koreako presidenteak dolu ofiziala ezarri du herrialde osoan.
Jendetza zela eta, zorabioak eta antsietate krisiak izan zituzten bart Music Sevilla aretora bertaratutako gazte askok, eta larrialdi zerbitzuek zenbait pertsona artatu behar izan zituzten.
Gertakariak larunbat gauean izan ziren, Music Sevilla aretoan. Adingabe batzuk ospitalera eraman behar izan zituzten; deshidratazioa, zorabioak eta antsietate krisiak zirela eta.
Gau Beltza, hilen gaua edo Halloween, gaurik beldurgarriena gertu da eta jendea hasi da mozorroak, apaingarriak eta ospakizunak prestatzen. Donostian, esaterako, Beldurrezko Zinema jaialdia bete-betean da eta askotariko ikuskizunak eta pertsonaia beldurgarriak bildu dira kaleetan.
Gainera, beste 150 pertsona baino gehiago zauritu dira Seulen, Hego Koreako hiriburuan, Halloween jai batean izandako ihesaldi larri eta jendetsu batean. Dozenaka lagun artatu dituzte eta asko eta askori egin behar izan diete bihotz-birikak berpizteko maniobra.
Tolosak ikusgarritasuna eman nahi dio Gau Beltzari, eta horretarako, Galtzaundi Euskara Taldeak beldurrezko ibilbide bat antolatu du nerabe eta helduentzat urriaren 29tik 31ra.
Nazioartean azken hamarkadan hedatu den festa, gurera ere etorri da eta askok mozorrotuta ospatuko dute. Askotariko jaiak ere nagusi dira Domu Santu Egunaren bezpera honetan.
Puzten eta hazten ari den festa da Halloween. Egun, gurean ere, nonahi ikus ditzakegu eredu estatubatuarra oinarri duten ospakizunak. Euskal Herrian baina, bazen garai batean Arimen Gaua ospatzeko beste modu bat. Hainbat elkarte lanean ari dira, euskal tradizio zaharra berreskuratzeko.
Bururik gabeko zaldunaren kondaira dela eta, turismoa erakartzeko aitzakia paregabea bilakatu da Halloween. Milaka eta milaka pertsona hurbiltzen dira egunotan New Yorkeko herri txiki honetara.
Ate joka daukagu Gau Beltza, Arimen Gaua edo munduko leku gehienetan Halloween bezela ezagutzen dena. Urte batzuetatik hona, kanpoko jai hau gero eta errotuagoa dago gurean eta mozorro dendetan igartzen dute hori.
Halloween dela eta, beldurrezko istorioen inguruko saio bat ikusten ari dira "Piztu Telebista"ko familiak eta lagunak. Beldurtuta ala barrez lehertuta bukatuko dute?
Eduardo Bizkarra okin eta gozogileak bere negozioaren historiaz hitz egiteaz gain egun hauetarako hain tipikoak diren aire-kauserak eta beste zenbait gozoki nola egiten dituzten azaldu digu.
Urriaren 31n, Halloween ospatu beharrean, Gau Beltza edo Arimen Gaua ospatzen da Euskal Herriko hainbat txokotan. Ohitura zaharrak berreskuratuz jaia berrasmatzen ari dira.
Ogasunaren eraikinean bizi omen da Andresito mamua. Poliziak ikerketa du zabalik fantasma horren berri jakite aldera. Horri buruz mintzatu gara ostegun honetan.
Oiartzunen izan da Maddalen Arzallus Gau Beltzaren inguruko bitxikeriak ezagutzen. Haur zein helduentzako ekintzak antolatzen dituzte herriko hainbat eragilek.
Azken urteetan indar handia hartzen ari da AEBko Halloween ospakizuna, baina geurean betidanik gogoratu izan da hildakoen arimak bizidunen mundura itzultzen diren gaua.
Heriotzaren ikuspegi antropologikoaz aritu da Iraitz Agirre ‘Ahoz Aho’n. Hainbat herrialdeetan heriotza ospatzen duten bitartean, mendebaldeko kulturan lepoa ematen diogula azaldu du.
Itsaso Lekuona, Nekane Martiarena eta Josu Ozaita Gau Beltzaz aritu dira ‘Ahoz Aho’n. Halloweenek duen arrakasta ikusita, Domu Santu egunaren bueltako euskal tradizioak bildu dituzte.