Amaia Gëulen Donostiko Gazteen Gurutze Gorriko zuzendaria da. Gabonetan arazo ekonomiko eta sozialak dituzten umeentzat jostailuak biltzen dituzte. Jostailu berriak, ez sexistak eta ez belikoak izan behar dira. Informazio gehiago cruzroja.es webgunean dago eskuragarri.
Bankuak EBko funtsetatik elikagaietarako laguntzak jasotzeari utziko dio, eta Espainiako Gobernuak Gurutze Gorrira bideratuko ditu. Bizkaiko bankuak 24.000 pertsona ingururi laguntzen die.
"Hondartzak denontzat" Gipuzkoako bainu egokituaren programaren edizio berria da. Zerbitzua ekainaren 15etik irailaren 15era bitartean eskainiko da, 11:00tik 19:00etara, Gipuzkoako Malkorbe hondartzan.
Sindikatuak salatu duenez, "enpresak ahalegin guztiak egin ditu Jaurlaritzak ezarritakoak baino gutxieneko zerbitzu handiagoak inposatzeko". Mobilizazioekin jarraituko dutela ohartarazi du ELAk.
ELA sindikatuak deitu du lanuztea Osakidetzak azpikontratatutako erietxe horretan. Goizean manifestazioa egingo dute beharginek Basurtuko Ospitaletik Gurutze Gorriaren egoitzaraino.
Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak jakinarazi duenez, baliabide horiek guztiak utziko dizkio osteguneko segurtasun dispositiboari, ehunka mila zale bertaratuko diren ospakizun masiboa izatea espero baita.
Bestalde, Israelek Kerem Shalomeko mugako bidegurutzea ireki du, lehen aldiz, laguntza humanitarioa sartzeko. Ostiralean AEBrekin hartutako konpromisoaren ondorio da muga irekitzea.
Gurutze Gorriak 30 urte daramatza egoera zaurgarrian dauden haurrentzako jostailu hezitzaileak biltzen, Gabonetan. Jostailuak berriak izan behar dira, ez belikoak eta ez sexistak. Aurtengo kanpaina iragartzeko bideo bat egin dute, Nerea Ibarzabal bertsolariaren hitzekin.
Argazki honekin jakin zuen munduak Bermeotik abiatutako Gurutze Gorriko bost boluntarioak onik zeudela. Egun hartatik 40 urtera, protagonistei erakutsi diegu.
Biohotz-biriketako geraldia denean oso inportantea da azkar ibiltzea. Laguntza eskatzearekin batera, konorterik eta arnasarik gabe dagoenari suspertzen laguntzeko aholkuak jaso ditugu. Tartean desfibrilagailua nola erabili azaldu ditu Oier Mujika, erizain eta Gurutze Gorriko boluntarioak.
Programaren helburua da 2.500 bat familiari elikagaietara edo higiene pertsonalerako produktuetara jotzeko aukera bermatzea. Laguntzak 150-300 euro artekoak izango dira, urtean gehienez hiru aldiz emango dituzte, eta txanpon txartelen eta aplikazio mugikor baten bidez bideratuko dituzte.
Krisi energetikoaren eta inflazioaren aurrean zailtasun ekonomikoak dituzten familiei lagunduko zaie Hitzartuz programan zehaztu diren neurriekin. Berria da elikagaiak erosteko 2,5 milioi euroko laguntza urtarrilaren 1etik aurrera indarrean jarriko dutena.
Ertzaintzak baieztatu duenez, 09:30ean aurkitu dute gorpua, Infernuko Zubi izeneko pasabidean, Alluitz gailurretik gertu. Heriotzaren arrazoiak ikertzen ari badira ere, erori egin zela uste da.
Antza denez, Endarlatsa inguruan ibaira erori zen apirilaren 18an, Iparraldera gurutzatu nahian ari zela. Asteazkenean ekin zieten bilaketa lanei, berarekin zihoazen bi pertsonak haren desagerpena gobernuz kanpoko erakunde bati jakinarazi ostean.
Borrokak eta erasoak ugariak dira Mariupolen. 150.000 lagun hiritik atera nahian eta ezinean daude eta Gurutze Gorriak misio berezia jarri du abian haiei laguntzeko, besteak beste, 54 autobus jarri dituzte Mariupolera bidean.
Iruzurgileak etxeetara joaten dira herritarrei dirua eskatuz. Erakundeak gogorarazi duenez, Ukrainarentzako dohaintza ekonomikoak beren dohaintza-kanalen bidez egiten dira, inoiz ez eskudirutan.
18:00etan, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Eusko Jaurlaritzako beste ordezkari batzuk, Foru Aldundiak, Eudel, Espainiako Gobernuaren ordezkaritza eta elkarteak bilduko dira.
Anboton, Gorbeian eta Bizkaiko beste mendi askotan makina bat erreskate egin ditu Alain Bravok. Oraingoan, ostera, urrutiko beste mendi batean ibili da laguntzen, La Palmako Cumbre Viejan izan da.
Bilaketa lanetan miatzen ari ziren mendi inguru batean aurkitu zituzte. Asteartean mendira motorrean buelta bat ematera atera zenetik ez dute haren berririk izan.
Motorra eta motxila desagertua bilatzen ari diren mendiko gune batean aurkitu dituzte. Asteartean mendira motorrean buelta bat ematera atera zenetik ez dute haren berririk izan.
Goiz-goizetik, zaintza eta erreskate profesionalak eta boluntario ugari bildu dira Berrobin astearte goizean desagertutako 33 urteko gizonezkoa bilatzeko.
Hilotz aurkitu dute Usurbilen igandetik desagertuta zegoen 48 urteko gizona. Haren bila ari ziren asteazken gauetik Usurbilgo udalerriko baso batean, eta, azkenean, haren gorpua aurkitu dute, presa baten parean.
Bederatzi egun pasa ondoren, bilaketa bertan behera geratu da, baina larrialdi zerbitzuek "erne jarraituko dute". 49 urteko arrantzalea itsasora erori zen Jaizkibel mendiaren kostaldean.
Hondarribian itsas-kolpe baten ondorioz uretara erori zen arrantzalearen bilaketari ekin diote gaur Ertzaintzak, Itsas Salbamentuak eta Gurutze Gorriak.
Gurutze Gorriak ziurtatu duenez, pandemiaren bigarren olatua laguntza behar handiagoa sortzen ari da pertsona ahulenen artean. Denbora honetan, 9.000 pertsona baino gehiago artatu ditu erakundeak.