Gazako Zerrenda

1 / 30 Hurrengoa
71 pertsona hil eta 169 zauritu dira Libanon azken 24 orduetan Israelen erasoen ondorioz

71 pertsona hil eta 169 zauritu dira Libanon azken 24 orduetan Israelen erasoen ondorioz

Era berean, dozenaka pertsona hil dira Gazan azken orduotan eta lur azpiko arma fabrika bat ere txikitu dute Israelgo Armadak egindako erasoetan.
NBEko 15 agentzietako buruek salatu dutenez, egoera apokaliptikoa da Gaza aiparraldean

NBEko 15 agentzietako buruek salatu dutenez, egoera "apokaliptikoa" da Gaza aiparraldean

Ohartarazi dute Gazako biztanleek "gaixotasunez, gosetez edo indarkeriaz hiltzeko berehalako arriskua" dutela. "Oinarrizko gizatasunarekiko eta gerraren legeekiko mespretxu nabarmen horrek amaitu egin behar du", eskatu dute NBEko buruzagi humanitarioek.
Israelek Gazan egindako azken bonbardaketak 90 hildako baino gehiago utzi ditu, gehienak emakumeak eta haurrak

Israelek Gazan egindako azken bonbardaketak 90 hildako baino gehiago utzi ditu, gehienak emakumeak eta haurrak

Gazako agintariek salatu dutenez, Israelgo armadak "sarraski izugarria" eragin du apartamentu-eraikin baten kontrako bonbardaketan.
Jerusalemen milaka manifestari bildu dira, Netanyahuren gobernuari aski dela esateko

Jerusalemen milaka manifestari bildu dira, Netanyahuren gobernuari aski dela esateko

Botere israeldarra Hamasen aurkako gerra nola kudeatzen ari den arbuiatu dute, baita bahituen egoera eta lege antidemokratikoak ere. Istiluetan poliziak 9 lagun atxilotu ditu.

Israelgo Parlamentuak debekatu egin du errefuxiatuentzako NBEren agentziaren lana

Israelgo Parlamentuak debekatu egin du errefuxiatuentzako NBEren agentziaren lana

Parlamentuko gehiengo zabal batek babestu du debekua. Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak Tel Avivi gogorarazi dionez, herrialde baten legeek ezin dituzte nazioarteko betebeharrak aldatu.
Israelgo Parlamentua, herrialdean UNRWAren jarduera debekatzeko bidean

Israelgo Parlamentua, herrialdean UNRWAren jarduera debekatzeko bidean

Knésetak bi lege-proiektu onar ditzake astelehen honetan, UNRWAk Israelen egiten dituen jarduerak debekatzeko, langileei immunitateak eta pribilegioak kentzeko eta "erakunde terrorista" izendatzeko. Hainbat herrialdek "kezka handia" agertu dute horren inguruan.
Israelek 100 pertsona baino gehiago hil ditu Libanon eta Gazako Zerrendan azken 24 orduetan

Israelek 100 pertsona baino gehiago hil ditu Libanon eta Gazako Zerrendan azken 24 orduetan

Israelgo Defentsa Indarrek adierazi dute Hezbollahko eta Hamaseko "terroristak" zirela guztiak. Nazio Batuen Erakundeak ohartarazi duenez, "Gaza iparraldeko herritar guztiak daude hiltzeko arriskuan".
Israelek menia adosteko beste proposamen bat aurkeztu du, balizko su-eten iraunkor bat tartean

Israelek menia adosteko beste proposamen bat aurkeztu du, "balizko" su-eten iraunkor bat tartean

Bestalde, Hamasek berretsi du ez duela Israelekin "akordio partzialik" onartuko, eta negoziazioetarako baldintza gisa Gazako zerrendan su-etena ezartzea eskatu du berriro.
Putinek dio BRICS taldeko kide guztiek nahi dutela Ukrainako gerra lehenbailehen amaitzea

Putinek dio BRICS taldeko kide guztiek nahi dutela Ukrainako gerra "lehenbailehen" amaitzea

"Gatazka ahalik eta azkarren eta, ahal dela, modu baketsuan bukatzean zentratuta daude guztiak", azpimarratu du Errusiako presidenteak Kazan hirian egindako goi-bileraren amaieran.
Kolono israeldarrek kanpaldia egin dute Gaza parean: 'Gure lurra da eta hara itzuliko gara'

Kolono israeldarrek kanpaldia egin dute Gaza parean: 'Gure lurra da eta hara itzuliko gara'

Netanyahuren Gobernuak eta gerrak bultzatutako judu ultrek kanpaldia egin dute Palestinatik kilometro gutxira, ezerezaren erdian, dantzan, saltoka eta kantuan. 'Gure lurra da eta hara itzuliko gara', diote.

Milaka palestinarrek utzi dute Beit Lahiya hiria, Jabaliatik gertu, Israelen jazarpen etengabearen ondorioz

Milaka palestinarrek utzi dute Beit Lahiya hiria, Jabaliatik gertu, Israelen jazarpen etengabearen ondorioz

Urtebeteko gerraren ostean, ezin dute gehiago iraun bertan. Jabaliako ospitaletik artatu ezin dituzten gaixo larrienak ateratzen ere ez dute uzten, UNRWA egunero alferrik salatzen ari denez. Zerrendan zehar azken orduetan eginiko erasoetan beste 115 pertsona hil ditu Israelek.

Israelen bonbardaketa batek etxebizitza eraikin bat erabat suntsitu du Beiruten

Israelen bonbardaketa batek etxebizitza eraikin bat erabat suntsitu du Beiruten

Israelen bonbardaketa baten ondorioz, Beiruteko hegoaldeko Tayouneh auzoko hamar bat solairuko eraikin bat behera etorri da, Libanoko hiriburuaren aurkako beste eraso batean.

Palestinarren aurkako genozidioa salatzeko eta Israeli su-etena eskatzeko elkarretaratzeak egin dira

Palestinarren aurkako genozidioa salatzeko eta Israeli su-etena eskatzeko elkarretaratzeak egin dira

Gernika-Palestina herri ekimenak deituta, elkarretaratzeak egin dira gaur Euskal Herriko hainbat tokitan. Palestinarren genozidioa amaitzeko eskatu dute eta Israeli berehalako su-etena eskatu diote zonaldean.

Sindikatuek eta hainbat gizarte eragilek bat egin dute gaur Gernika-Palestinak deitutako mobilizazioarekin

Sindikatuek eta hainbat gizarte eragilek bat egin dute gaur Gernika-Palestinak deitutako mobilizazioarekin

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek Bilbon egin dute eguerdian elkarretaratze nagusia, eta euskal erakundeei eta enpresei eskatu diete eten ditzatela Israelekin dituzten harreman komertzialak berehala. Arratsaldean Euskal Herriko 178 herrietan egingo dira protestak.
Israel, Libanoren aurkako bonbardaketez: Hezbollah erasotzen jarraituko dugu kolapsatu arte

Israel, Libanoren aurkako bonbardaketez: "Hezbollah erasotzen jarraituko dugu kolapsatu arte"

Israel Katz Israelgo Atzerri ministroak azpimarratu duenez, "Beirut sugarrek hartuta dago" eta Hezbollah milizia xiitak egindakoa "gogor ordaindu du eta ordaintzen jarraituko du".
150 palestinar hil ditu Israelek Gazan asteburu odoltsu honetan

150 palestinar hil ditu Israelek Gazan asteburu odoltsu honetan

Hezbollahk Beiruten duen Inteligentzia zentroa ere erasotu du Israelek, eta iragarri du datozen orduetan Hezbullahren banku sektoreko zenbait sukurtsali egingo diela eraso.
Israelek Libano eta Gaza bonbardatzen jarraitzen du, dozenaka hildako utzita

Israelek Libano eta Gaza bonbardatzen jarraitzen du, dozenaka hildako utzita

Gutxienez 36 pertsona hil dira eta 204 zauritu dira azken bi egunotan Israelek Libanon egin dituen erasoetan. Gazan, berriz, gutxienez 32 dira hildakoak eta 70 inguru zaurituak azken 12 orduotan.
Bidenek eta Scholzek uste dute Sinwar hiltzeak atea irekitzen diola bakeari

Bidenek eta Scholzek uste dute Sinwar hiltzeak "atea irekitzen diola bakeari"

Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak "abagune" gisa ikusten du haren heriotza, eta "justizia une" bezala deskribatu du hilketa. Era berean, Alemaniako kantzilerrak adierazi du orain "su-etenerako benetako aukera" dagoela.
Hamasek ofizialki baieztatu du Yahya Sinwar liderraren heriotza

Hamasek ofizialki baieztatu du Yahya Sinwar liderraren heriotza

"Yahya Sinwar anaia liderraren, eta harrotasunaren eta martirioaren bidean, haren aurretik izan ziren mugimenduaren buruzagi eta sinbolo guztien martirioak Hamasen eta gure erresistentziaren indarra, sendotasuna eta determinazioa areagotu besterik ez du egingo", adierazi du taldeak.
Israelek Yahya Sinwar Hamaseko buruzagia Gazan hil aurreko unearen bideoa zabaldu du

Israelek Yahya Sinwar Hamaseko buruzagia Gazan hil aurreko unearen bideoa zabaldu du

Israelgo tropek Gazan egindako ekintza militarrean Yahya Sinwar hil aurretik drone bidez hartutako irudiak dira. Azken urtean, Tel Aviven helburu nagusia Hamaseko buruzagi gorena eta urriaren 7ko erasoak agindu zituena hiltzea izan da.

Hamasen erantzuna Sinwarren heriotzaren ondoren: Gure buruzagien heriotza ez da gure akabera

Hamasen erantzuna Sinwarren heriotzaren ondoren: "Gure buruzagien heriotza ez da gure akabera"

"Pertsonen askatasuna eta duintasuna bilatzen duen askapen mugimendua da eta hori ezin da deuseztatu", nabarmendu du Hamasek bere buruzagi nagusiaren hilketaren ondoren zabaldu duen lehen komunikatuan.
Iranek eta Hezbollahk etsaiaren aurkako borrokan jarraitzea hitzeman dute, Israelek Sinwar hil ostean

Iranek eta Hezbollahk "etsaiaren aurkako borrokan" jarraitzea hitzeman dute, Israelek Sinwar hil ostean

Turkiak ohartarazi du Iranen eta Israelen arteko gerra bat hasteko "probabilitate handia" dagoela.
Yahya Sinwarren hilketarekin Hamasi kolpe gogorra eman diola uste du Israelek

Yahya Sinwarren hilketarekin Hamasi kolpe gogorra eman diola uste du Israelek

"Hamasek jada ez du Gaza gobernatuko. Hamasen osteko garaiaren hasiera da", adierazi du Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak, harro.
Netanyahu, Israelek Sinwar hil ondoren: Hamasek jada ez du Gaza gobernatuko

Netanyahu, Israelek Sinwar hil ondoren: "Hamasek jada ez du Gaza gobernatuko"

"Gaur gaiztakeriak kolpe gogorra jaso du, baina aurretik genuen misioa oraindik ez da bukatu", esan du Israelgo lehen ministroak bere ohiko tonu belizistan.
Israelek Yahya Sinwar Hamaseko burua hil du, Gazan

Israelek Yahya Sinwar Hamaseko burua hil du, Gazan

Sinwar urriaren 7ko erasoen burua zen, eta Israelek Gazaren aurka abiatutako erasoaldiaren helburu nagusia.
Gutxienez 28 pertsona hil ditu Israelek Jabaliako eskola baten aurka egindako bonbardaketan

Gutxienez 28 pertsona hil ditu Israelek Jabaliako eskola baten aurka egindako bonbardaketan

Israelgo Armadak eskolaren zati bat "kontrol gela" gisa erabiltzea leporatu die miliziei, baina Hamasek erabat ukatu du hori, eta baieztapen horiek "etsaiak holokaustoa justifikatzeko darabiltzan gezur hutsak" direla esan du.
Munduko fotokazetaritza lehiaketa garrantzitsuena Gasteizera itzuli da

Munduko fotokazetaritza lehiaketa garrantzitsuena Gasteizera itzuli da

Erakusketa batek 24 herrialdetako 30 argazkilari ingururen 140 irudi biltzen ditu Montehermoso Kulturgunean.

Israelek gutxienez 25 pertsona hil ditu Gazako ikastetxe baten eta ospitale baten aurka egindako erasoetan

Israelek gutxienez 25 pertsona hil ditu Gazako ikastetxe baten eta ospitale baten aurka egindako erasoetan

Gazako iparraldea, batez ere Yabaliako errefuxiatu-eremua, duela hamar egunetik setiatuta du Israelgo Armadak. Tarte horretan, 342 pertsona baino gehiago hil dituzte. Bertako herritarrek aurre egin behar diote azken urteko hirugarren erasoaldiari, Hamaseko milizianoak zokoratzeko aitzakiapean.
Gutxienez 25 pertsona hil ditu Israelek Gazako ospitale eta eskola baten kontra egindako azken erasoan

Gutxienez 25 pertsona hil ditu Israelek Gazako ospitale eta eskola baten kontra egindako azken erasoan

Gutxienez, 120 pertsona zauritu dira. Gazako agintariek salatu dute Israelek jakin bazekiela bertan haur eta emakumeak zeudela eta, hala ere, bonbak jaurti dituela.

Bakea nahi duela berretsita, Iranek ohartarazi du gerrarako prest ere badagoela

Bakea nahi duela berretsita, Iranek ohartarazi du "gerrarako prest" ere badagoela

"Ez diogu gerrari beldurrik, baina ez dugu nahi gudarik, bakea nahi dugu, eta horren alde egingo dugu, bai Gazan eta baita Libanon ere", nabarmendu du Atzerri ministroak.
Israelek 42.200 pertsona baino gehiago hil ditu Gazan 2023ko urriaren 7tik

Israelek 42.200 pertsona baino gehiago hil ditu Gazan 2023ko urriaren 7tik

Azken egunotan, Israelgo Armadaren lurreko operazio batek 300 hildako baino gehiago utzi ditu zerrendaren iparraldean.
Israelgo Armadak gutxienez 22 pertsona hil ditu Jabaliako errefuxiatu-eremuaren aurka egindako eraso batean

Israelgo Armadak gutxienez 22 pertsona hil ditu Jabaliako errefuxiatu-eremuaren aurka egindako eraso batean

Farhan Haq NBEren bozeramaileak salatu duenez, urriaren 1etik ez da elikagairik sartu Gazako zerrendaren iparraldean. Bien bitartean, Israelgo Armadak hainbat herri husteko agindua eman du Gazan eta Libanon.
Nissim Louk: ''Lasaitua hartu nuen nire alaba 2023ko urriaren 7an bertan hil zela jakin nuenean''

Nissim Louk: ''Lasaitua hartu nuen nire alaba 2023ko urriaren 7an bertan hil zela jakin nuenean''

Shani Louk Hamasek 2023ko urriaren 7an egindako erasoaren biktimetako bat izan zen. Shani kamioneta batean hilda erakusten zuten irudiek munduari bira eman zioten. EITB Mediak Shaniren aitarekin hitz egin du.

Israelek Gazako eskola baten aurka egindako eraso batean 28 pertsona hil eta 50 baino gehiago zauritu ditu

Israelek Gazako eskola baten aurka egindako eraso batean 28 pertsona hil eta 50 baino gehiago zauritu ditu

Hamasek salatu du eskola baten aurkako erasoa "sarraski izugarria eta basatia" izan dela. Ikastetxea, Gazako eskola gehienak bezala, babesleku bihurtu da gatazkako errefuxiatuentzat. Zehazki, 3.000 pertsona inguru zeuden.
Israelek beste ospitale eta eskola bati eraso die Gazan, eta gutxienez 18 pertsona hil ditu

Israelek beste ospitale eta eskola bati eraso die Gazan, eta gutxienez 18 pertsona hil ditu

Yabaliako Al Yamin Al Sayed ospitalearen aurkako bonbardaketak 80 zauritu baino gehiago utzi ditu. Yabalian ere beste bi eraso izan dira, horietako bat eskola baten aurka, eta zortzi pertsona hil eta 25 zauritu dituzte. Gainera, Israelgo frankotiratzaile batek kazetari bat hil du eremu berean.
Urriaren 7ko erasoen lehen urteurreneko ekitaldiak Tel Aviven egindako omenaldi jendetsu batekin amaitu dira

Urriaren 7ko erasoen lehen urteurreneko ekitaldiak Tel Aviven egindako omenaldi jendetsu batekin amaitu dira

Tel Aviveko Yarkon parkean kokatutako hiru pantaila erraldoietan, 2023ko urriaren 7an Hamasen erasoetan hil ziren guztien izenak proiektatu dituzte.

Ander Illarramendi: ''Amorru handia dudanez Israel eta Palestina nire burutik kendu nahi ditut''

Ander Illarramendi: ''Amorru handia dudanez Israel eta Palestina nire burutik kendu nahi ditut''

Gazako sarraskian murgildu da "Ur Handitan", 'Palestina, gatazka amaigabea' saio bereziarekin. Gatazkan hildako Ivan Illarramendi lehen euskal herritarraren anaiarekin hitz egin du Xabier Madariagak.

Netanyahuk esan du berpizkunde gerra batean dagoela, baina Hamasek uste du baztertuta bizi dela

Netanyahuk esan du "berpizkunde gerra" batean dagoela, baina Hamasek uste du "baztertuta" bizi dela

"Gure eskualdeko errealitatea aldatzen ari gara", ziurtatu du Israelgo lehen ministroak. Bestalde, Hamaseko beso armatuaren bozeramaileak erregimen "basati, hiltzaile eta kriminal" gisa deskribatu du Israel, eta milizia "gerra luze" baterako prestatzen ari dela erantsi du.
Espainiak, Israeli: Espainiako gizartearen gehiengo zabal batek antisemitismoa baztertzen du

Espainiak, Israeli: "Espainiako gizartearen gehiengo zabal batek antisemitismoa baztertzen du"

Atzo zabaldutako mezu batean, "gorrotoa sustatzeko paradisua" izatea egotzi zion Israelek Espainiari, Masar Badil taldeak Madrilen egin berri duen kongresu baten harira. Gogor kritikatu ditu hitzok Albares ministro espainiarrak.
Urtebeteko sarraskia Gazan: bonbardaketen kronologia

Urtebeteko sarraskia Gazan: bonbardaketen kronologia

Gaur urtebete ireki zitzaion atea txikizioari. Hamasek inoiz ikusi gabeko erasoa jo zuen Israelen, hildakoak eta bahituak tartean, eta bueltan, Netanyahuren erantzun neurrigabea etorri da.

1 / 30 Hurrengoa

Jesus Torquemada

Analisia

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena