Gero eta gehiago dira egun hauetan sukaldean orduak eta orduak pasatzeko prest ez daudenak eta prestatutako platerak aukeratzen dituztenak. Sekulako gorakada bizi duen sektorea da.
Gabon gaueko mahai berezia bat prestatu dute gaurkoan Biba Zuek! Saioan. Herrialde ezberdinetako jaki ezagunak ekarri dituzte. Jaki hauek ezagutu eta dastatu dituzte, Japoniatik Argentinara doazen zapore ezberdinak dastatuz.
Miren Pagola harategiaz gain, Ordiziako Pako Harategia (Olatzagutia), Jesus Mari Urdaitegia (Gernika), Felipe Bengoa (Melida), Carnicas Iriguibel (Huarte), Saijana Harategia (Burlata), Gesalaga (Zarautz) eta Haritz Arteaga (Donostia) ere saritu dituzte.
Lazkaoko Mari Karmen eta Milarekin izan gara, 40 urte daramatzatelako taloak egiten. Gutizia horretarako arto irina Aramako Ibares errotatik dakarte, egun, laugarren belaunaldiaren esku.
Aimar Mendezek Arkauteko Elikagaien Kanpusean egiten du lan. Elika Nekazaritzako elikagaien segurtasunerako fundazioaz aritu da eta elikagaien kontsumo lehenetsiaren eta iraungitze-dataren arteko desberdintasuna zein den azaldu digu.
Asier Bastarrika okina da, eta ezkur jakietan aditua ere. Mendian bizi da eta naturak ematen dituen elementuak lantzen ditu. Ezkurrarekin hamaika produktu egiten ditu, horien artean, ezkur kafea.
Donostian izan gara, Gros auzoan dagoen Ethiopia-z jatetxean. Bertan, Mesay Marinezek Etiopiako janariei buruz hitz egin digu, baita horiek nola prestatzen dituzten azaldu ere. Gainera, injera izeneko ogi tradizionala dastatzeko aukera izan dugu.
Gernikan izan gara, Mai-Onan. Maria Agirrerekin bildu gara eta Euskal Herrian ekoizten diren gaztei buruz hitz egin digu. Mota ugariren inguruan, baita horiek kontsumitzeko moduen inguruan ere.
17 urterekin hasi eta 52 urtez aritu da Hilario Arbelaitz Zuberoako sukaldeko suen artean. 2022ko abenduaren 31n erretiroa hartu zuen eta horrek zer ekarri dion kontatu digu.
Duela 2 urte ireki zen Gose Smash Burgers, Bilbon. Edurne Eibarrek eta Maria Martinezek Lotus gailetarekin egiten den hanburgesa erakutsi digute, bertako izarretako bat. 13 hanburgesa dituzte eta hilabetero bat sortzen dute.
Luis Angel Perez eta Haizea Soubiesen eskutik ezagutu dugu 144 jatetxea, Gasteizen. Aurten ireki da jatetxea eta plater eta koktelen arteko konbinaketak egiten dituzte. 144 konbinaketa lortu daitezke. Koktelen artean, Central Park da gehien eskatzen dena.
Ainhoa Oyangurenek espezialitateko kafe ezberdinak erakutsi dizkigu Gasteizko Trike Koffee Roasters dendan. Espezialitateko kafeen kontsumoa geroz eta handiagoa da Europan. Espezialitateko kafe ezberdinak daude zapore, jatorri eta klimaren arabera.
1996an ireki zen Izarra gozotegia Santurtzin, eta 2003an hartu zuen agintea Alberto Penasek. Ogia eta gozoak egiten dituzte, denak artisau-lanak, eta almendrazko croissantak dira gehien saltzen direnak. Nola egiten dituzten ikusiko dugu gaur.
Zumaiako anaiek esnekiak egiten dituzte euren behien esnearekin. Hasiera batean, esnea soilik saltzen zuten etxez etxe, baina 2021etik jogurtak eta gazta freskoa ere egiten dituzte. Eurek egindako janariarekin elikatzen dituzte behiak, eta ahalik eta modu ekologikoenean egiten dute lan.
Arabako Errioxako upategian 6 ardo mota egiten dituzte. Amarehuna izeneko ardoa da bereziena, mahats zaharrenekin egiten da eta prozesu osoa eskuz egiten dute. Ardoak Euskal Herrian saltzen dituzte baina batzuk Madrilera edo Bartzelonara bidaltzen dituzte.
Esti Besa eta Julen Gorroñok erakutsi digute Candido Besa upategia. Birraitonaren tradizioari jarraituz lantzen dituzte mahastiak. Teknologia berriak erabiltzen dituzten arren, lana eskuz eta modu tradizionalean egiten dute.
Torres gerrako korrespontsala izan zen sukaldari baino lehen, eta ia Hogeita hamar urte daramatza pobrezia gorrian bizi diren familiei laguntzen. Hogeita bost urtean izan da Global Humanitarioarekin (1999), Asia, Afrika eta Latinoamerikako hamar bat herrialdetan proiektuak garatzen dituen GKEarekin.
'Naiades' izeneko pintxoa da Euskal Herriko pintxorik onena eta Kanboko Terrae jatetxeko sukaldariek egiten dute. Hala iritzi diote Hondarribin egin den txapelketan.
Miriam Ortizen eskutik Tolosako babarrunak ohiko moduaz haratago zelan kozinatu ikusi ditugu. Falafel, hummus eta entsaladan jan daitezke. Gainera, errezetak laktosarik eta glutenik gabekoak dira.
13 urterekin irabazi zuen bere lehen saria Jon Peli Hormaetxek. Hogeita hamabost txapel irabazi ditu dagoeneko Bizkaiko hamaika txapelketatan. Semearekin edo emaztearekin joaten da txapelketetara.
Jokin San Jose hanburgesa dastatzailea da. Sare sozialetan probatzen zituen hanburgesei buruz pentsatzen zuena zabaltzen hasi zen, eta gaur egun horixe bihurtu du ogibide. Jatetxeei elikagaiei buruzko aholkularitza eta hanburgesa onak egiteko proposamenak ere egiten dizkie.
Hugo González sukaldariak Fume jatetxea ireki zuen abuztuan Bilboko erdigunean. Sukaldaritza tradizionala eta kalitatezkoa ditu oinarri. Plater arrakastatsuena olagarroa da eta Hugoren aiton-amonengandik jasotako errezeta erabiltzen jarraitzen dute.
Galdakaoko Uraburu golf zelaiaren barruan dago Galanga gastrobarra. Eunate Ganuza da honen jabea, eta Amaia Cabazos sukaldariaren errezeta erakutsi digu. Golfaz gain, futgolfa ere eskaintzen dute, golf makilekin barik futbol erara jokatzen dena.
Lander Cornago Arzak jatetxeko I+G saileko buruetako bat da. Urtero 30-35 plater berri sortzen ditu Arzak jatetxeko menuan sartzeko. Laborategi antzeko sukalde batean egiten du lan, 1.500 espeziatik gora dituela. 3 pertsonaren artean sortzen dituzte platerak, baina Elena Arzakek du azken hitza.
Galdakaoko Uraburu golf zelaiaren barruan dago Galanga Gastrobar taberna. Eunate Ganuza da jabea eta Amaia Cabazos sukaldariaren errezeta erakutsi digu. Golfa eskaintzeaz gain, futgolf kirola ere eskaintzen da: golf makilekin jokatu beharrean, futbolean bezala jokatzen da.
Rafa Veitiak, Valeria Reinak eta Claudia Reinak osatzen duten familiaren kafetegia da ONest Café. Gosaltzeko tostadak eta gozoak dituzte, dendan bertan egindakoak. Kafea egiteko modu ugari erakutsi dizkigute, baita matcha te motak ere.
Jon Gurrrutxaga da Zarauzko malekoian dagoen Olatugain Erretegiaren jabea. Duela 4 urte ireki zuten erretegia. Batez ere arraina eta txuletoia ematen dituzte, parrilan prestatuta. Astegunetan ere badaukate menua.
Sara Caliari eta Unai Etxebarria Il Tortellino dendaren jabeak dira. Italiatik ekarritako jakintzarekin ireki zuten denda Bilbon. Italiako produktu ugari saltzeaz gain, etxeko pasta freskoa eta saltsak ere badaude dendan salgai, eta horrelakorik ezin da beste inon aurkitu.
Zarautzeko Ametsola etxalde ekologikoan azaldu dizkigu Julen Zulaikak porruaren onurak. Euskal gastronomian hain ezaguna den elikagaiak bitamina eta mineral asko ditu. Julenek Zarautz eta Orioko kontsumo taldeak eta merkatuak baliatzen ditu bere produktuak saltzeko.
Ion Garin eta Virginia Garcia Aranzadi Zientzia Elkarteko bazkideek Bihotz Berdeak programa aurkeztu dute. 12-15 urte bitarteko nerabeei zuzenduta dago, zientzia eta ingurumenaren arloak lantzeko helburuarekin. Informazio guztia eskuragarri, Aranzadiren webgunean.
Guztiz eraberrituta dago Tolosako Alejandro Goya harategia. Sukaldea gaineratu diote eta plater elaboratuak egiten dituzte bertan. Arrakasta handia dute bertako albondiga frijituek, baita Miguel Cruz harakinak prestatu digun katxopoak ere. Pausoz pauso nola egin duen ikusi nahi?
Aitor Garatek Edan izeneko jatetxea du Miamin, baina laster beste bat irekiko du Lur izenarekin. Esan digunez, Miamin dirua badago eta asko mugitzen da. Egun batean, pertsona batek telefono zenbakia utzi zion eta jatetxe bat irekitzea proposatu zion.
Instagramen ia 50.000 jarraitzaile ditu bizkaitar gazteak. Gastronomiaz gain, trikitixa ere maite du: 2019an Gaztea Maketa Lehiaketan parte hartu zuen, Jokin Trikitixa izenpean.
Pili Manterola sukaldaria Getariako Iribar jatetxeko arduraduna da. Bere egunerokoaz hitz egin du, eta sukaldaritzaren mundua nolakoa den azaldu digu. Jubilazioaz ere hitz egin du.
Eider Eibarrek eta Iskander Sagarminagak Kokoak.eus webgunea sortu zuten. Bertan, euren abenturak kontatzen dituzte, igeriketa ardatz izanda sortutako ilustrazioekin. Kokoak liburua ere argitaratu dute, Durangoko azokan eskuragarri.
Mimarte dendan pisuara saltzen dute tea eta kafea, eta salduenetakoak Etiopiako kafea, fruitudun teak eta detox teak dira. Gainera, dendan ontziteria eta apaingarriak erosteko aukera ere badago.
Pertsonaren bizimoduari egokitutako etxeak diseinatzen ditu Amaia Eliasek Amai Studion. Kolore, argi eta antolakuntzan oinarritutako dekorazio emozionala erabiliz, kolore eta argiek gure gorputzetan duten eragina aztertzen du.
Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonekin egiten dute lan, eta euren produktua gertukoa da. Donostiako auzo batzuetan, Lasarten eta Hernanin bertan banatzen dituzte produktuak, kontsumo taldeen bitartez.