Gasteiz Antzokia eta Euskararen Etxea batuko dituen egitasmoak "kultura proiektu integrala" izan nahi du, "euskaratik eta euskaraz". "Kulturaren kate osoa" lantzea izango du helburu: "sormena, ekoizpena, taularatzea edo erakustea, komunikazioa eta audientziak".
Gasteiz Antzokia eta Euskararen Etxea batuko dituen egitasmoak "kultura proiektu integrala" izan nahi du, "euskaratik eta euskaraz". "Kulturaren kate osoa" lantzea izango du helburu: "sormena, ekoizpena, taularatzea edo erakustea, komunikazioa eta audientziak".
Hiru bideo hauek Katedralaren eraikuntza prozesuaren sekuentzia osoa osatzen dute. Bisitariek aste honetatik bertatik gozatu ahal izango dute ikus-entzunezko berri hauetaz.
360°-ko esperientzia berria bisita gidatuan sartuko da lehendik dagoen errealitate birtualarekin, eta denboran bidaiatzeko eta hiriak eta tenpluak IX. mendetik XIV. mendera izan duten bilakaera ikusteko aukera ematen duen proiektu bat burutzen du.
Gasteizen, duela urtebete zabaldu behar zuen Gasteiz Antzokiak itxita jarraitzen du, bere bultzatzaileak, Udala eta Lazarraga elkartea blokeo egoeran baitaude 112.000 eurorengatik. Euskararen gune izan behar duen antzokiaren irekiera eskatzeko plataforma bat aurkeztu dute.
Donostia da mota honetako etxebizitza gehien dituen udalerria: 1.286. Erdialdean, Grosen eta Parte Zaharrean daude gehienak. Bilbok 938 ditu, gehienak Zazpikaleetan.
Hiriaren ondarearen ikurretako bat dira, Erdi Aroan ur zikinen kainu-zulo ziren, hustubide. 2007an horiek txukuntzen hasi zirenetik etxarte horiek lorategi botaniko txiki bihurtu dira.
Gertakaria bart jazo da, 22:00ak aldera, Zapatari kaleko jatetxe batean. Antza, lokalaren gaineko patioa jausi egin da. Bost lagunek kolpe arinak hartu dituzte, eta beste bi osasun zentroetara eraman behar izan dituzte.
Erdiak baino gehiago (6) txosnagunean jazo dira, bi Alde Zaharrean eta beste bat biktimaren etxebizitzan. Taldeak autodefentsa feminista aldarrikatu du erasoei "planto zuzena egiteko".
Giro freskoa izango da nagusi, eta termometroak 20 °C-ra iritsiko dira doi-doi. Astebururako ere ez da prezipitaziorik aurreikusten, baina zeruak hodeitsu jarraituko du.
Ramiro Gonzalez Arabak diputatu nagusiak jakitera eman duenez, txosnen ordezkariek Aldundiari helarazi diote herritar guztiek dituztela betebehar fiskalak, baina, era berean, txosnen kasuan betekizun hori ekiditeko arrazoiak badaudela ere uste dute.
Ostegun honetan fronte batek Gasteiz hiria zeharkatu eta golf pilota baten tamainako harriak bota ditu. Txingorrak kalteak eragin ditu, halaber, hiri-altzarietan, zuhaitzetan eta ibilgailuetan.
Gasteizko alde zaharrean dago Toloño taberna. 2022an Arabako tabernarik onena izendatu zuten eta pintxoak egiten nabarmentzen dira. Are gehiago, sari ugari irabazi dituzte, eta horietako bat kozinatu digu Josu Armiño sukaldariak: Perretxiko irlandarra. On egin!
Suhiltzaileek jakitera eman dutenez, inork ez du minik hartu. Sutea piztu denean autobusean gidaria bakarrik zegoen, eta bere kabuz ateratzea lortu du.
Tabernen inguruek sortzen duten kaleko zarata gutxitzeko 'tresnak badaudela' uste dute bizilagun elkarteek baina, ez dute irtenbidea emateko borondaterik ikusten.
53 urteko gizonak espetxean igaro du gaua. Igande arratsaldean gainean zeraman aizkorarekin mehatxuak egin zituen, eta eraikinaren barnealdean, hainbat gutunontzi apurtu, internet eta argindar kableak moztu eta sutea piztu zuen.
Ohiturari jarraiki, San Migel elizako kanpandorrera igo da Zalduondoko baserritarra, eta su ikusgarriekin datorren urtera arte esan diote gaur gasteiztarrek.
Gasteizko Alde Zaharrean duela bost mende eraikitako Ruiz de Bergara Jauregia eraberritu dute Gasteizko euskararen etxea izango dena har dezan, Izaskun Arrue kulturgunea. Urtarrilean zabaltzea espero dute eta kultur eskaintza zabalari bide ematea: kontzetruak, erakusketak, hitzaldiak, taberna...
Igande gauean zerbitzutik kanpo zegoen ertzain bat iraindu eta jo zuten hiru gaztek eta ospitalean artatu behar izan zuten. Erasoaren ustezko egileak zirelakoan, hiru gizonezko atxilotu zituzten eta, ordu batzuk mosiladegian pasata, aske gelditu dira. Alderdi politikoek erasoa gaitzetsi dute.
Gorka Urtaran hiriko alkateak baieztatu duenez, obren kontrol arkeologikoa egiterakoan aurkitu dute, eta eskeletoa "San Bizenteko hilerri zaharrekoa izan daiteke".
Ostalariei laguntzeko asmoz eremu publikoan ezarri ziren terrazak urte amaieran kenduko dituzte Donostian, eta urtarrilaren 7an, Iruñean. Bilbon oraindik ez dute datarik zehaztu.
Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertako sarrera-irteerak kontrolatzen ari dira, Zeledonen jaitsiera eta igoera izan beharko luketen aurreko eta ondorengo orduetan; izan ere, pandemia dela eta, bertan behera utzi dituzte ospakizunok.
Gasteizko Aiztogile kaleko 30 bat taberna biltzen dituen elkarteak ez du jende olderik nahi ostalaritzaren irekieran, eta "irudi txar" hori saihesteko, astelehenean zabalduko dituzte ateak.
"National Geographic" aldizkariak 2021ean bidaiatzeko munduko 25 leku onenen zerrenda osatu du. Gasteiztik hirigintza berdea eta programazio kulturala nabarmendu ditu.
Gaztetxeko kideek ziurtatu dute udan hasi zirela COVID-19ari aurre egiteko prebentzio, segurtasun eta garbitasun neurri guztiak betetzen, eta "arrazoi politikoak" daudela guztiaren atzean.
Zeledonen Jaitsiera eta Gasteizko jaietako hasiera arratsaldean egin behar zituzten, urtero bezala, baina aurten, pandemiagatik, bertan behera gelditu dira.
Telefono mugikorrean Telpark izena duen aplikazioa erabiltzea gomendatu die Udalak herritarrei, aparkalekua parkimetroa ukitu gabe kudeatzeko aukera ematen baitu.
Birgaitze proiektuagatik eman diote saria, "ondarea zaintzeko modu berri eta zirraragarria"ri esker, bisitariek zaharberritze lanak bertatik bertara ikusteko aukera izan dutelako.
Saria eskuratzeko funtsezkoa izan da "Obretan eta irekita" kontzeptua. Bikaintasun zientifikoa saritu dute, baita arkeologiaren bitartez historia ezagutarazteko modu didaktiko eta erakargarria ere.