Deportivo-Malaga partidaren atarian, kalteak egin dituzte taberna batean eta hiri-altzarietan. Bi pertsona atxilotu dituzte Poliziari aurre egitea egotzita.
Lekuko batzuen arabera, gidariak "nabarmen azeleratu" du, ibilgailua itsasora erori baino lehen. 47 urteko gizona atxilotu egin dute, homizidioa egotzita.
Zalantzan jarri du arauak "autonomiaren eremuari" eragiten ote dion, eta baldintza hori nahitaezkoa da autonomia batek Estatuko lege baten aurkako helegitea jarri ahal izateko.
Emakumezkoen txapelketa ekainaren 29an hasiko da Galizian VI Bandeira Cidade da Coruñarekin, eta abuztuaren 18an amaituko da Zarautzen XV. Zarauzko ikurrinarekin.
Gizonezkoen traineru txapelketa nagusia ekainaren 29an hasiko da, Galizian, Coruñako VIII. Banderarekin, eta irailaren 15ean amaituko da, Portugaleten, El Corte Ingles Banderaren L. edizioarekin.
Ares bigarren izan da play-offeko 2. jardunaldian, eta Eusko Label Ligan lehiatuko da datorren denboraldian. Bideo honetan duzu ikusgai taldearen estropada, traineru barrutik, minikameraren irudiei esker.
Urdaibaik El Corte Ingles Bandera irabazita biribildu du denboraldia. 2024ko azken estropada irabazita inork lortu ez duen marka ezarri du Eusko Label Ligan, 14 garaipen eskuratuta. Gainera, Ligako txapeldunaren koroa jaso du bertan. Gogotik ospatu dituzte lorpen guztiak.
San Juan eta Ares dira datorren denboraldian Eusko Label Ligan ariko diren bi talde berriak, play-offean igoera lortu ostean. Gipuzkoako eta Coruñako taldeetako kirolariek horrelaxe ospatu dute igoera, Portugaleten, estropada amaituta.
Mailaz igotzeko play-offetako bi onenak izan dira Gipuzkoako eta Coruñako taldeak; beraz, maila gorenean lehiatuko dira datorren denboraldian. Bestalde, San Pedrok ezin izan dio mailari eutsi, eta KAE-1 Ligan arituko da 2025ean.
Astillero eta Zumaia Euskotren Ligara igo dira, play-offetako bi jardunaldietan Astillero nagusituta eta Zumaia bigarren izanda. Hemen duzu ikusgai nola ospatu duten igoera Coruñako eta Gipuzkoako taldeetako neskek.
Ares nagusitu da play-offeko 1. jardunaldian eta aurrerapausoa eman du datorren denboraldian Eusko Label Ligan egoteko. Bideo honetan duzu ikusgai taldearen estropada, traineru barrutik, minikameraren irudiei esker.
Hugo Rascado Areseko patroia kritiko agertu da Eusko Label Ligako play-offetako lehen jardunaldia irabazi arren. Horren ustez, azken luzea ez da ona izan, eta horrek kalte egin diezaieke bigarren jardunaldiari begira. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
30 urte inguruko emakumeak erredurak ditu gorputzaren % 35ean, eta ospitalera eraman dute. Erasotzailea, 40 bat urtekoa, atxilotu egin dute, baina atxilotzera joan zaizkion Polizia Nazionaleko agenteei garagardo botila batekin eraso egiten saiatu da.
San Pedro eta Santurtzi euskal traineruekin batera, Ares eta Chapela ontzi galiziarrak lehiatuko dira Eusko Label Ligako play-offetan, Bermeon lehenik eta Portugaleten gero. Galiziarren entrenatzaileekin izan gara.
Realeko jokalariak min hartu zuen irailaren 1ean, EA Sports Ligako 4. jardunaldian, Getaferen kontrako neurketan. Klubak jakinarazi duenez, erdilariari berragertu egin zaio martxoaren 27an jasan zuen lesioa.
Alberto Núñez Feijoo Alderdi Popularreko presidenteak Galizian adierazi duenez, ikasturte berri honetan, PPk "arazo guztiak kudeatuko ditu", baita "arazo zail"-tzat jo duen migrazioarena ere.
Azken luze zirraragarriaren ostean, Donostiarra 'Bou Bizkaia'ren aurretik sartu da helmugan. Bermeok nahikoa zuen Zierbenaren aurretik sartzearekin Eusko Label Liga hirugarrenez jarraian irabazteko.
Donostiako taldea da 2024ko Euskotren Ligako txapelduna, 16 estropadatik 15 irabazita. Tolosaldeak ezustekoa eman du, bigarren jardunaldia irabazita, lehen txandatik.
Eusko Label eta Euskotren ligetan, Zarauzko Ikurrina jokatuko da asteburu honetan. Bi jardunaldi izango ditu, eta lehena larunbatean izango da, abuztuaren 17an. Hemen duzu ikusgai estropada eremuko batimetria eta olatuen aurreikuspenaren informazio zehatza.
Sakonera txikiko eremu batean desagertu eta berehala topatu zuten Mente ibaian. Suspertzen saiatu arren ezin izan zuten ezer egin gazte bizkaitarraren bizia salbatzeko.
Eusko Label eta Euskotren ligetako estropadak hartuko ditu Pasaiak igandean, abuztuaren 11n. Honatx estropada eremuko batimetria eta korronteen aurreikuspenaren informazio zehatza.
Hondarribian jokatuko dira Eusko Label eta Euskotren ligetako estropadak larunbatean, abuztuaren 10ean. Hona hemen estropada eremuari buruzko datuak eta olatuen iragarpenari buruzko informazioa.
Hasiera batean, emakumea hilik aurkitu zuela jakinarazi zion 76 urteko gizonak Polizia Nazionalari baina, autopsiaren arabera, berak ito egin zuen. Epaileak espetxera bidali du, behin-behinean, komunikatuta eta fidantzarik gabe.
Hondarribiak irabazi du Eusko Label Ligako Orio Kanpina Bandera. Bigarren txandako onena izan da, eta ohorezko txandakoek amaitu arte itxaron behar izan du. Zierbenak ez du haren marka hobetu, eta Hondarribiak bereganatu du garaipena.
Hondarribiak irabazi du Eusko Label Ligako Orio Kanpina Bandera. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Orio hirugarren izan da Euskotren Ligako Orio Kanpina Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak traineru barrutik, minikameraren irudiei esker.
Tolosaldea bigarren izan da Euskotren Ligako Orio Kanpina Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak traineru barrutik, minikameraren irudiei esker.
Arraun Lagunakek irabazi du Euskotren Ligako Orio Kanpina Bandera. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak traineru barrutik, minikameraren irudiei esker.
Zierbena hirugarren izan da Eusko Label Ligako CaixaBank Banderan, Castron. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Donostiarra bigarren izan da Eusko Label Ligako CaixaBank Banderan, Castron. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Urdaibaik irabazi du Eusko Label Ligako CaixaBank Bandera, Castron. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Tolosaldea bigarren izan da Euskotren Ligako CaixaBank Banderan, Castron. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak traineru barrutik, minikameraren irudiei esker.
Arraun Lagunakek irabazi du Euskotren Ligako CaixaBank Bandera, Castron. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak traineru barrutik, minikameraren irudiei esker.
Ezbeharra Matama parrokiako jaietan gertatu da, goizaldean. Polizia-iturriek jakitera eman dutenez, gizona larri zauritu da, eta bertan hil da. Atrakzioa atzera egiten ari zen, antza, besoetako bat askatu eta lurrera erori denean.
Istripua 2013ko uztailean gertatu zen, eta 80 hildako eta 145 zauritu eragin zituen. Biktimek urteak daramatzate justizia eskatzen, eta pozik daude Cortabitarte goi kargudunari ezarritako zigorrarekin. Bitartean, Adifek esan du epaia aztertuko duela "errekurtsoa jartzeko asmoarekin".
27 marinel zihoazen ontzian, tartean hamar espainiar, horietako 14 onik atera dira. Gainera, itsasontziak Errusia, Indonesia, Uruguai eta Peruko arrantzaleak izango lituzke.
Michel Ciznero arraunlariak debuta egin zuen aurten Urdaibaiko tostetako batean. Argentinan jaiotako 21 urteko gazteak bi bandera irabazi ditu dagoeneko Eusko Label Ligan. Bere estreinaldia Bueuko uretan izan zen eta taldeak garaipena erdietsi zuen.
Urdaibaik irabazi du Eusko Label Ligako Sestaoko Bandera, Zierbena izan da bigarren eta Hondarribia hirugarren. Bideo honetan ikus ditzakezu estropadako unerik onenak.
Eusko Label Ligako Sestaoko Banderak amaiera estua eta ikusgarria izan du. Urdaibai izan da irabazlea, Zierbena bigarrena eta Hondarribia hirugarrena. Azken metro zirraragarriak eskaini dizkigute hirurek.