Hypermotion Ligan dabilen Cadizek entrenatzaile bizkaitarra aurkeztu du, astelehenean. Aurkezpen horretan Garitanok onartu du taldea "egoera zailean" dagoela, baina nabarmendu du gainditu egingo duela.
Benitez entrenatzaile, Galiziako taldeak "ez ditu lortu espero izandako emaitzak", klubaren iritziz; Celta hamazazpigarren postuan dabil EA Sports Ligan, eta bi puntura ditu jaitsiera postuak. Almerian, baliteke Gaizka Garitano ere kargugabetzea.
Gaizka Garitano Almeriako entrenatzaileak prentsaurrekoan hitz egin du Alavesen kontra 0 eta 3 galdu ostean. Luis Garcia Plaza Alaveseko teknikariak esan du Almeria ezin dela kexatu dituen aurrelariez, Leo Baptistao daukalako. Garitanok erantzun egin dio. (adierazpenak gaztelaniaz)
Derioko teknikaria Almeriako entrenatzaile berria da, eta taldea jaitsiera postuetatik ateratzea izango du helburu. 2015ean, Eibar taldeko entrenatzailea zela, ika-mika izan zuen bertako kazetari batekin, partida osteko prentsaurrekoan adierazpenak euskaraz egiten hasteagatik.
Jon Ander Ulazia Eibarreko kontseilari ordezkaria Joseba Etxeberria entrenatzaile berriaren inguruan mintzatu da. Alde biek proiektu berri baten unea zela erabakita, Gaizka Garitanoren lekukoa hartuko du Etxeberriak.
Gaizka Garitano Eibar taldeko entrenatzaileak prentsaurrekoan hitz egin du Alavesen aurkako igoera play-offetako finalerdietako itzuliko partida galdu ostean.
Alavesek eta Eibarrek igoerako play-offetako itzuliko neurketa jokatuko dute ostegun honetan, Mendizorrotzan, 21:00etan. Gaizka Garitano Eibarko entrenatzaileak neurketa erabakigarriari buruz hitz egin du asteazken honetan emandako prentsaurrekoan.
Portugaleteko hegaleko atzelariak, 2022ko uztailean, bi denboraldirako kontratua sinatu zuen, baina Athleticek aukera zuen bakarrera murrizteko. Guztira, bost denboraldi eman ditu Athleticen, eta 112 partida ofizial jokatu.
Syllak 9. minutuan egindako golak aurretik jarri du Alaves. Banakoa Stoichkovek egin du, atsedenaldiaren atarian. Eibarrek 10 jokalarirekin amaitu du neurketa, epaileak Arbilla kanporatu ostean.
Gaizka Garitano Eibarreko entrenatzaileak Alavesen aurka lortutako berdinketaz hitz egin du, igoerako play-offeko joaneko partidan. Taldeak pixkanaka hobera egin duela partidan zehar adierazi du, baina txartel gorriak kalte egin dietela.
Gaizka Garitano Eibar taldeko entrenatzaileak armaginek Alavesen aurka ekainaren 3an Ipuruan jokatuko duen Lehen Mailarako igoera play-offeko finalerdietako joaneko kanporaketari buruz hitz egin du.
Gaizak Garitano Eibar taldeko enrenatzaileak pentsarrurekoan hitz egin du armaginek Sportingen aurka berdindu (2-2) eta igoera zuzena lortzeko aukera barik geratu ondoren. Baikor azaldu da.
Gaizka Garitanoren taldeak 0 eta 2ko emaitza irauli du bigarren zatian, baina gainontzeko emaitzek kalte egin diete eta playoffa jokatu beharko dute. Armaginek bederatzi jardunaldi daramatzate garaipenik lortu gabe.
Gaizka Garitanok zuzentzen duen taldea 2-0eko emaitzarekin joan da atsedenaldira, baina markagailuari buelta ematen jakin du eta 4 puntu ateratzen dizkie Granadari eta Las Palmasi.
Yanis Rahmanik, 31. minutuan, eta Ager Aketxek, azken minutuetan, Gaizka Garitanoren taldearen golak egin dituzte. Eibarrek partida ona egin du, eta Vila-real B ere fin ibili da, kalitatea erakutsita.
Penalti bati esker, eibartarrek aurrea hartu dute lehen zatiko azken txanpan eta Jon Bautistak Alberto Rodriguezen akats bat aprobetxatu du partida ixteko.
Eibarko taldea laugarren minuturako 0-2 galtzen hasi da. Ez dira erreakzionatzeko gai izan eta bigarren zatiko 69. Minutuan jaso dute hirugarrena. Sailkapeneko 5. postura erori dira armaginak.
Bere taldeak partida ona jokatu duela azpimarratu du Gaizka Garitano Eibarreko entrenatzaileak, eta aukerak ere izan dituela, baina bat gutxiagorekin jokatzeak kaltetu diela aitortu du.
Gasteizko taldea laugarren dago, 43 punturekin; Eibar, berriz, bigarren, 47 puntu dituela, eta SmartBank Ligako lider nahi du jarri. Alavesek, azken lau partidetan hiru irabazi ditu, eta Eibarrek zortzi jardunaldi daramatza galdu gabe.
Markagailua zabaltzea kosta zaie armaginei. Hala ere, Leschukek egindako bi golek (73. eta 78. minutuetan) lasaitasuna eman die Gaizka Garitanok zuzendutako mutilei. Hirugarren gola Javi Muñozek egin du 88. minutuan.
Garitanok zuzentzen duen taldeak puntuak biltzen eman dituen lau jardunaldiko errenkada eten du, eta sailkapeneko seigarren postuan geratu da, promozioko azken postuan, 18 punturekin.
Armaginek ezin izan dute punturik bildu eta denboraldiko bigarren partida galdu dute. Etxekoak nagusi izan dira partida osoan zehar eta Sergio Molinaren eta Hector Hevelen golei esker gailendu dira.
Lehen minututik azkenera nagusitu da Eibar, eta, atsedenaldia baino lehen, Blanco Leschukek sartutako golari esker lortu dituzte armaginek 3 puntuak. Stoichkovek ere baloia sareratu du 58. minutuan, baina jokoz kanpo zegoen.
Gaizka Garitano Eibar taldeko entrenatzailearen esanetan, futbola krudela izan da armaginekin denboraldi amaieran; izan ere, Liga txapelketan 80 puntu bildu arren, ez dute igotzerik lortu, eta Gironak igoerako play-offetatik kanpo utzi ditu.
Eibarrek garaipena eskuratu du Gironaren aurka (0-1) Lehen Mailarako igoera play-offetako finalerdietako joaneko partidan. Gaizka Garitano talde armagineko entrenatzaileak neurketaren analisia egin du.
Eibarrek Gironaren aurka jokatuko du ostegunean Santander Ligara igotzeko play-offetako finalerdietako joaneko partida. Gaizka Garitano talde armagineko entrenatzaileak neurketari buruz hitz egin du.
Eibarreko entrenatzaileak Alcorconen aurkako porrota deitoratu du, igoera zuzena ospatzea galarazi dielako, eta euren aldagela "suntsituta" dagoela adierazi zuen, futbola "krudela" izan delako eurekin.