Desfileak Iruñeko erdiguneko kaleak zeharkatu ditu eta espaloiak jendez beteta egon dira. Txistulariek, gaita-jotzaileek, trikitilariek eta dantzariek parte hartu dute desfilean, baita Zubietako ioaldunek eta 200 animalia baino gehiagok ere.
Ez euriak ez haizeak ezin izan dute Olentzeroren eta Mari Domingiren ilusio eta magiarekin. Milaka haur donostiar kalera atera dira biak agurtzeko eta gaur gauerako opariak eskatzeko.
Eguraldiak lagundu ez arren, magiaz beteriko giroa nagusi izan da Gasteizko kaleetan Olentzero eta Mari Domingiren kalejiran. Milaka haur eta heldu bildu dira bi pertsonaiak ikustera, haiekin abestera eta ilusioz beteriko uneak partekatzera.
Gero eta gehiago dira egun hauetan sukaldean orduak eta orduak pasatzeko prest ez daudenak eta prestatutako platerak aukeratzen dituztenak. Sekulako gorakada bizi duen sektorea da.
Bilbo erdialdeko dendari familia batek bere bezero eta auzokoei eskerrak emateko duen modu polita. Harategiko bi alabek dotore kantuan euriari aurre eginez, eta bertatik igaro diren guztien irribarrea piztu dute.
Ilusioa eta poza izan dira protagonista gaur goizean Bilbon eta Gasteizen olentzero eta Mari Domingiri azken gutunak ematerako orduan. Etxeko txikienak zai zai daude zer opari ekarriko dieten.
Historiako Gabonik garestienak izango dira aurtengoak. Nolanahi ere, goiz osoan zehar azoka eta merkatuak bezeroz bete dira azken orduko erosketak egitera.
Gabon gau magikoa biziko dugu ETB1en: Go!azen gabon kantak (20:45); Izaro gabonetan (22:00); Gabon Kantak Euskadiko Orkestrarekin (22:30) eta, amaitzeko, Herri Txiki Zirku Handi (23:15).
Prezipitazioak ezberdinak izango dira zonaldearen arabera, Gipuzkoan izango da euri gehien, eta Bizkaian eta Araban, berriz, urriagoak. Iparraldeko haizeak tenperatura freskoei eutsiko die, eta maximoak ez dira 13 ºC-tik gorakoak izango.
Olentzerok eta Mari Domingik milaka lagun agurtu dituzte gaur arratsaldean Bilbon, Kale Nagusian barrena egin duten kalejiran. Haur batzuek aukera aprobetxatu dute Olentzerori euren gutuna emateko.
Osakidetzari zuzendutako idatzi batean, elkarteak "murrizketa eta itxiera ugariak" salatu ditu. Facuak azaldu duenez, Jaurlaritzaren proposamena "zentro asko 20:00etan beharrean 17:00etan ixtea da, eta 17:00etan ixten zutenak 15:00etan ixtea".
Oihana Barriledo Escapart Studioko diseinatzailearen arabera, Gabonetako kanpaina urteko garrantzitsuena da. Sasoi honetan, salmentek gorakada nabarmena izaten dute, eta urte zaila salbatzeko aukera giltzarri bihurtu da.
18:00etan Moyua Plazan hasiko da Kalejira, eta 20:15ean Arriaga plazan amaituko da. Aurten, berritasun gisa, Argiontziak zabalduko du desfilea "Galtzagorri Nagusia bizi den euskal tradizioaren farolak".
Ehunka lagun bildu dira arratsaldean Baionan, Mari Domingiri eta Olentzerori harrera egiteko. Urtero legez, itsasontziz heldu dira Lapurdiko hiriburura eta bertan "argia eta euskara" hedatu ahal izan dituzte.
Valentziako familia askok dena galdu zuten urriaren 29ko euriteen ondorioz, eta nekez egingo diete aurre gabonetako gastuei. Umeei oparirik falta ez dakien, Beriaingo eta Lasarteko bizilagunek bilketa egin eta ia 4.000 opari eraman dituzte Olentzerok eta Mari Domingik Massanassara eta Alfafarrera.
Kalejira astelehenean, abenduak 23, abiatuko da 18:00etan, Moyua plazatik. Harrera hurrengo egunean izango da, Arriaga Antzokian, 11:00etatik 14:00etara.
Gabonetako argiak bi ordu gehiagoz piztuko ditu (18:00etatik 00:00etara) abenduaren 21etik urtarrilaren 6ra bitartean, merkatariek eta ostalariek egindako eskariari erantzunez.
Abenduaren 22an Gabonetako loteriak milioika euro banatuko ditu Estatu osoan, eta askorentzat hitzordu berezia bilakatu da. Sari asko banatzen dituen ekitaldi honetan, sari nagusia da gehien espero dena. Baina, jasotako zenbatekoa beti izan da berdina? Zenbat ematen zuen sari nagusiak duela 60 urte?
Olentzero eta Mari Domingi Bilboko udaletxean izan dira Bizkaiko hiriburura astelehenean, abenduak 23, egingo duten bisita zehazten. Plaza Eliptikotik abiatuko da 18:00etan eta Kale Nagusitik Arriaga Antzokiraino iritsiko da 20:00etan balkoitik ohiko agurra egiteko.
Azkoitian izan gara, Amai Studioko parte den Enien ofizinan. Amaia Elias barne diseinatzailearekin bildu gara bertan, eta gabonak gerturatzen ari direnez, mahaia polit apaintzeko bi ideia eman dizkigu.
Lazkaoko Mari Karmen eta Milarekin izan gara, 40 urte daramatzatelako taloak egiten. Gutizia horretarako arto irina Aramako Ibares errotatik dakarte, egun, laugarren belaunaldiaren esku.
Mungiako negutegi batean izan gara gaur, azken pazko landareak nola prestatzen dituzten ikusten; izan ere, 30.000 landare inguru bidali dituzte jada hainbat saltoki eta denda txikitara. Ondo zainduz gero, ez da zertan urtero landare berri bat erosi.
Familia askorentzat urteroko ohitura eta gabonei hasiera ematen dion eguna da gaurkoa. Aurten 33 atrakzio prestatu dituzte umeen gozamenerako. Astelehenera arte, argiak eta soinua egokituta egongo dira, dibertsitate funtzionala duten pertsonek ere goza dezaten.
Gainontzeko hilabeteetan baino gehiago ikusten dira sasoi honetan. Jaki preziatu horietako asko, 10 egun barru hasiko den gabon sasoiko mahai askotan izango dira.
Gabonetan egingo dugun gastuaren zati handi bat otorduetan egingo dugu eta, erosketa saskia etengabe igotzen aritu denez, aurten, Gabonetan ohikoak diren produktu asko (arkumea, bisigua, txokolatezko gozoak...) inoiz baino garestiago aurkitu ditugu. Hala ere, badago otordu merkeagoak egiteko aukera.
Elikagaien prezioak bereziki garestitu ohi dira Eguberri egunak gerturatzen direnean, batik bat, egun horietan etxe gehienetan izaten diren produktuenak. Nola lortu dezakegu otordu horiek hain garestiak ez izatea? Uvesco taldeko Pedro Galdosek hainbat gomendio eman dizkigu.
Zuhaitz handi hau Bilboko gabonetako ikuskizun nagusietakoa da. Ostiralean, matxura izan du eta ez da behar bezala piztu. Konpondu ondoren, gaur piztuko dute.
Kontsumitzaileen % 52k esan dute iaz gastatu zuten kopuru bera gastatuko duela, eta % 33k esan dute gehiago izango dela. % 15ek, berriz, beren gastua murrizteko asmoa dute.
OCUk ohartarazi du azken urteetako garestienetakoa izango dela aurten gabonetako saskia. Horregatik, Eguberrietako otorduak ondo planifikatzea, erosketak aurreratzea, eskaintzak aprobetxatzea eta produktu garestienak merkeagoak diren beste batzuekin ordezkatzea gomendatzen dute.
Aurten berritasun den zuhaitz honek musikaz jantzi du Plaza Eliptikoa, eta gabon giroa da nagusi bertan. Asko eta asko dira egunero argazkiak egitera doazen bisitariak.
Gabonetako kontzertu horiek abenduaren 28ra bitartean izango dira, hiriko eliza, parrokia eta ermitetan. Konposizio klasikoen errepertorioa eskainiko dute, abesti herrikoiak eta musika sakratua uztartuz, eta arreta berezia eskainiko diete gabon kantei.
Gabonetako irudi tipikoak eta Donostiako ikur ikonikoak "marraztu" dituzte 300 dronek Kontxako badiaren gainean. Milaka pertsona bildu dituen ikuskizun eder honekin eman zaie hasiera Gabonei Donostian.
Aurten ez da argitxorik aireratuko, baina hala ere hainbat ikuskizun berezi izango dira: argien festibala, musika eta piroteknia ikuskizun bat, su artifizialak eta argiztatutako desfileak, besteak beste.