Sendatzeko bidean jarraitzen du Frantzisko aita santuak. Igande honetako meza Leonardo Sandri kardinalak eskaini du, aita santuak berak idatzitako homilia irakurrita.
Vatikanoak Frantzisko aita santuaren argazkia argitaratu du Charles III .a eta Camilia errege britainiarrek Italiara egindako ezusteko bisitan. Aita santua irribarretsu ageri da, besaulki batean eserita eta oxigenorik gabe.
Angelusaren orduan, 12:00etan, Erromako Gemelli ospitaleko logelako leihora atera da. 38 egun eman ditu bertan, bronkitis batek eta aldebiko pneumonia batek jota. Igande honetan jaso du sendagiria, eta Santa Martako egoitzara eraman dute.
88 urteko aita santuari igande honetan eman diote alta, arnasketa arazoak zituelako Erromako Gemelli ospitalean 37 egun eman ostean. Santa Martako egoitzara eraman dute, eta gutxienez bi hilabete beharko ditu guztiz sendatu arte.
Frantzisko aita santuak "Erromako Agostino Gemelli Ospitaleko bere logelako leihoan azaltzeko asmoa du, biharko angelusaren amaieran agurtzeko eta bedeinkatzeko", Vatikanoko prentsa aretoak baieztatu duenez. 37 egunetan egingo duen lehen agerraldi publikoa izango da.
Gurpildun aulkian eserita azaltzen da argazkian, aldare aurrean, zuriz jantzita eta estola more bat (Garizumako ospakizunetan erabiltzen duten kolorea) soinean.
Hainbat egunez ez dute medikuen parterik eman, eta gaur Vatikanoak zabaldu duen oharrean azaldu dute azken astean hobera egin duela, nahiz eta oraingoz ospitalean geratu beharko den.
"Bihotzez eskertzen ditut plazatik nire osasunaren alde egiten dituzuen otoitzak, hemendik lagunduko dizuet. Jainkoak bedeinka zaitzatela eta Ama Birjinak zaindu", esan du Frantziskok, ahots ahularekin, Vatikanoan gauero legez arrosarioa errezatu aurretik zabaldutako mezuan.
Astelehen honetan, aita santuak arnas gutxiegitasun bi estualdi izan ditu, "muki pilaketa handi baten ondorioz". Horiek "bronkoespasmo" krisi bat eragin diote. Horregatik, bi bronkoskopia egin eta "likido ugari" xurgatu diote.
Zehazki, aita santuak arnas gutxiegitasuneko bi estualdi izan ditu, "muki pilaketa handi baten ondorioz". Horiek "bronkoespasmo" krisi bat eragin diote. Horregatik, bi bronkoskopia egin eta "likido ugari" xurgatu diote. Frantziskori aireztapen mekanikoa jarri behar izan diote berriro.
Vatikanotik nabarmendu dutenez, aita santuak sukarrik gabe jarraitzen du eta burua argi du, baina "koadro kliniko konplexua duenez, pronostikoak erreserbatua izaten jarraitzen du".
Zehazki, aita santuak "okada bat arnastu" du, Vatikanoko iturrien arabera. Aita santuak oxigenoa jasotzen jarraitzen du maskara batekin, eta bere osasun egoera “konplexua” da.
Gainera, asteartean egin zioten toraxeko probak agerian utzi du biriketako hantura bilakaera normala izaten ari dela. Hori bai, aita santuak oxigenoterapiarekin jarraitzen du.
Gaurtik aurrera, Erroman bizi diren kardinal guztiak San Petri plazan bilduko dira gauero, Frantzisko aita santuaren osasunaren alde Arrosarioa otoitz egiteko. Pietro Parolin kardinalak zuzendu du gaurko otoitza.
Erromako Gemelli ospitalearen kanpoaldean dagoen Joan Paulo II.aren estatuaren oinetan dagoen aldare inprobisatua nabarmen hazi da azken egunotan, Frantziskoren osasun-egoerak okerrera egin duela jakin ahala.
"Gaua ondo joan da. Aita santuak lo egin du eta atseden hartzen ari da", Vatikanoak astelehen goizean zabaldutako oharraren arabera. Arnas krisi gehiagorik izan ez duen arren, odol-analisi batzuek giltzurrun arazoak izaten hasi dela erakutsi dute.
Aita santuak eskerrak eman dizkie Erromako Gemelli erietxeko osasun-langileei, eta "konfiantza" du jarri dioten tratamenduan. Arnas krisi berririk izan ez duen arren, odol-analisi batzuek giltzurrun arazoak izaten hasi dela erakutsi dute, igande arratsaldean zabaldutako oharraren arabera.
Aita santuak astebete baino gehiago darama Gemelli ospitalean, Erroman, bronkitis batek eragindako aldebiko pneumonia batek jota. "Oraindik egoera kritikoan dago", esan zuten atzo Vatikanoko bozeramaileek. Mundu osoko fededunek aita santuaren alde otoitz egiten jarraitzen dute.
"Aita santuak larri jarraitzen du, eta ez dago arriskutik kanpo. Goizean arnas krisi asmatiko bat izan du, eta oxigenoa jarri behar izan diote", dio Vatikanoak zabaldutako oharrak.
"Odol-analisiek hobekuntza txiki bat erakusten dute, batez ere hantura-indizeetan", azaldu dute azken parte medikoan. Aita santuak Meloniren bisita jaso du arratsaldean, eta 20 minutu eman ditu Italiako agintariarekin.
Frantzisko aita santuak lasai igaro du gaua, eta "umore onez dago". Vatikanoak azaldu duenez, "bihotza ondo hartzen ari da" tratamendua eta modu autonomoan dabil arnasa hartzen.
Aita santuari toraxeko proba bat egin diote, eta egiaztatu dute "terapia farmakologiko gehigarria behar duen" pneumonia bilaterala duela, Vatikanoak azaldu duenez.
Joan den ostiraletik Erromako Gemelli erietxean dago ingresatuta Frantzisko aita santua, arnas aparatuko infekzio bat dela eta. Atzo jakinarazi zuten bere "koadro klinikoa konplexua" dela.
Bideo batean, hainbat erakundek eman dioten Haurren Babesa saria eskertu zuen. Espainiako Herriaren Defendatzailea, eta Jesus Bastante eta Iker Rioja kazetarien lanak ere saritu zituzten, Eliza katolikoko kideek egindako sexu-abusuen inguruko isiltasunarekin amaitzeagatik.
Belgikan bisita ofizialean da Eliza katolikoaren burua. Bisitaren lehen egunean adierazi duenez, erakundeak "gaitz" honekin bukatu behar du, eta "irmo ari gara aurre egiten", azpimarratu du.
Moja klaratarrek adierazi du edozein zigor kanoniko, eskumikua kasu, haientzat "baliogabeak" direla, esaten baitute Eliz Auzitegiak ez duela haiekiko jurisdikziorako gaitasunik.
Adimen artifiziala (IA) gerra industrian aplikatzearen hondamendiaz ohartarazi du eta "arma autonomo hilgarriak" debekatzea eskatu du. Aita santuaren hitzetan, IA "liluragarria eta izugarria" da aldi berean.
Goi-bilera egiten ari diren hoteleko golf zelaian hartu du lur aita santuaren helikopteroak, eta bere kabuz jaitsi da hegazkinetik, mugitzeko arazoak dituen arren. Giorgia Meloni Italiako lehen ministroak egin dio harrera aita santuari.
Ruben Zulueta, Jose Ignacio Fernandez eta Antonio Gonzalez gaur abiatu dira Arabako hiriburutik. Frantzisko aita santuak harrera egingo die ekainaren 19an Vatikanoan. Abentura honen helburua gaixotasun arraroak ikusaraztea da.
Burgoseko artzapezpikuak Pablo de Rojas eskomikatutako gotzain faltsuari eta Jose Ceacero Pia Union Sancti Pauli Apostoli delakoaren bozeramaileari Beloradoko komentua uzteko eskatu die. Ceacerok esan duenez, "Artzapezpikutza egiten ari dena legez kanpokoa da".