Fito rock musikari bilbotarrak badu bere liburua: ''Fito. Y por supuesto la luna'' eleberri grafikoa. Fito y Fitipaldis taldeak 25 urte bete dituenean iritsi da lan hau. Salgai dago jada.
Fito & Fitipaldis taldeak San Mamesen eman zuen kontzertu arrakastatsua bizitzeko aukera izan dute sofakideek ETB2ko irudiei esker. Ezin izan dute geldirik eta abestu gabe egon.
EITB Mediak ekoiztuta, ETB2k eta RTVEko La 2 kanalak eskainitako kontzertuak 728.000 ikus-entzuleko audientzia izan zuen, bataz beste, Estatu osoan.ETB2ko zuzeneko emanaldia audientzia-buru izan zen Euskadin % 19,7ko audientzia-zatiarekin eta 400.000 lagun inguruk bat egin zuten kontzertuarekin.
Pandemiaren ondorioz eten luzearen ondoren, gogotsu hartu zuten Fito & Fitipaldis taldeko zaleek halako esperientzia bizi ahal izatea. Gau hunkigarria izan zen bartekoa.
134.000 ikus-entzuleko bataz bestekoa izan zuen Euskadin eta eragin esparruan EITBk ekoiztutako kontzertuak ETB2n. Halaber, 389.000 laguneko audientzia metatua izan zuen.
46.000 ikusle baino gehiago dantzan jarri ditu bart Fito & Fitipaldis taldeak. Luxuzko artista gonbidatuak, Plateroko klasikoak… Kontzertu ahaztezinaren kontaketa egin dugu. EITB Nahieran plataforman dagoeneko ikusgai dago emanaldia, osorik.
'Cada vez cadáver Tour' biraren barruan Fito & Fitipaldis taldeak San Mamesen eskainitako kontzertu paregabeaz gozatu dute bart 47.000 pertsonak. Emanaldia ikus dezakezu osorik EITB Nahieran.
22:03an ekin dio talde bilbotarrak San Mamesen eman behar zuen kontzertuari. 47.000 jarraitzaile batu ditu Fito & Fitipaldis ezagunak larunbat honetako emanaldian. Entzun eta ikus ezazu "A quemarropa" kanta bideo honetan.
Dena prest San Mamesen Fito & Fitipaldisen kontzerturako; 47.000 zale inguru sartuko dira estadioan. Eitb.eus-ek streaming bidez eskainiko du emanaldia.
Fito Cabralesek eta bere taldeak emanaldi erraldoia eskainiko dute gaur gauean, 40.000 ikusle baino gehiagoren aurrean. Radio Euskadik eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute kontzertua.
EITBk giza baliabide eta bitarteko tekniko ugari jarriko ditu ikuskizun musikal handiaren zuzeneko emanaldia eskaintzeko ETB2n, Radio Euskadin eta eitb.eus-en; besteak beste, 22 kamera, unitate mugikor bat eta 40 profesionalek osatutako lantaldea.
13:00etan jarri dituzte salgai, eta berehala agortu dira. Horrela, 47.622 lagun baino gehiago izango dira Bilboko futbol-zelaian, larunbateko hitzordu nagusian.
Larunbatean San Mamesen kontzertu historikoa eman aurretik, bilbotar musikariak dena prest dagoela esan du ETB2ri eskainitako elkarrizketa batean, eta gelditzen den bakarra da "bi ordu eta erdi jotzera atera eta primeran pasatu".
Fito & Fitipaldis taldeak eskainiko duen kontzertuak ikusmin handia sortu du. 45.000 pertsonak baino gehiagok izango dute aukera futbol-zelaian egoteko, eta, sarrerarik ez baduzu baina ez baduzu galdu nahi, eitb.eus-en, ETB2n eta Radio Euskadin ikusi ahalko duzu.
Aitor Albizua txikitatik izan da Fito & Fitipaldis taldearen fan amorratua. Familiarekin autoan ere, etengabe entzuten zizuzten Fitoren abestiak. Madrilen bizi zenean, abesti horiek entzun eta familiarekin bizitako une horietara joaten zen berriro. Larunbatean berriz, familiarekin kontzertura.
Larunbateko kontzertuaren aurkezpenaren ostean, Fito Cabralesek agertokiaren muntaia nolakoa izaten ari den erakutsi dio Unai Rementeriari, Bizkaiko ahaldun nagusiari.
Salgai izango diren sarrera-kopuru zehatza guztiz itxi gabe dago; izan ere, eskainiko dituzten lekuen ikuspenaren araberakoa izango da. Fito & Fitipaldisen web-orrian eta Ticketmasterren izango dira salgai, 13:00etan.
Gainera, Iñaki "Uoho" Antón Platero y Tú taldeko kidea, Leiva, Dani Martín eta Carlos Tarque izango ditu lagun musikari bilbotarrak egun horretan oholtza gainean.
Londresko Royal Albert Hallean eskainitako kontzertu bereziarekin itxi zuen Fito & Fitipaldis taldeak 20 urteko ibilbidea ospatzeko bira berezia. Dokumentalak bai kontzertuaren zein biraren momenturik onenak bilduko ditu.
"Platero y tu" taldearen "Tras la barra" abestiaren doinuan, Mungiako ostalariek, Fito abeslariarekin batera, protesta bat antolatu dute eta tabernak ahalik eta lasterren zabaltzeko eskatu dute.
Ostiralean eta larunbatean igoko da taula gainera artista bizkaitarra. Bi kontzertuotan Gatibuko Alex Sardui eta Haimar Arejita izango ditu oholtzan lagun. Maiatzaren 19an Iruñea bisitatuko du Fitok.