Verde Pratok, Hofe x 4:40k eta Nakar taldeak Fermin Muguruzaren 40 urteko ibilbide musikala ohoratuko dute ostegunean, urriak 31, Bilboko Kafe Antzokiko oholtzaren gainetik. Hoferekin hitz egin dugu, irundar musikariaren bideaz.
Irundar musikariak Biarritzen, Atabal aretoan, eskainiko du mundu birako lehen kontzertua, abenduaren 17an, Iñigo Muguruza zenak 60 urte beteko zituen egunean.
Europa, Amerika eta Asiara zabalduko du ideia irundar musikariaren kontzertu sortak. Ekainaren 14rako, kontzertu erraldoia antolatu dute Reale Arena estadioan, Donostian.
Europa, Amerika eta Asiara zabalduko du bere musika Fermin Muguruza irundar musikariak 2025. urtean. Ekainaren 14rako, kontzertu erraldoia antolatu dute Reale Arena estadioan, Donostian. Igande honetan jarriko dira salgai sarrerak.
Musikari irundarrak iragarri du azken unera arte sarrerak eskuragarri izatea gustatuko litzaiokeela, ekainaren 14an Anoeta estadiora joan nahi duenak erosteko aukera izan dezan.
Irundar musikariak nazioarteko bira iragarri du 2025erako, urtarrilean hasi eta urrian bukatuko dena. Tartean, ekainaren 14an Reale Arena estadioan joko du, eta bertan hitz egin dugu berarekin.
"Lau hamarkadaz zentsurari aurre egiten" lelopean, bi kontzertu eskainiko ditu Fermin Muguruzak abenduan, Bilbon. Musikariak gogora ekarri du urteotan jasotako jazarpena, Galindo jeneralaren salaketa, heriotz-mehatxuak, boikota, 'Egunkari'ari babesa eskaini zionekoa, Valentziako muralaren afera…
Itziar Ituño da Fermin Muguruzak gehien miresten duen pertsonetako bat, izan ere, jazarpena jasan du berak bezala. Itziar Ituño, bestalde, Ferminen fan amorratua da eta abenduko kontzertuetan han izango dela berretsi dio.
Irundar musikariak iragarri zuen lehen gaualdirako txartel guztiak ordu gutxian saldu eta gero, bigarren kontzerturako sarrerak minutu batean bukatu dira.
Irundar musikariak 'Fermin Muguruza 1984-2024' kontzertuko sarrera guztiak saldu ditu goizean, eta beste kontzertu bat egingo du biharamunean, abenduaren 21ean, toki berean, Bilbao Arena pabilioian. Bigarren kontzertu horretarako sarrerak ostegun honetan, apirilak 25, jarriko dituzte salgai.
Abenduaren 20an kontzertu berezia eskainiko du Fermin Muguruzak Bilbon, eta oso motibatuta agertu da Kortatu, Negu Gorriak eta bere bakarkako ibilbidea errepasatzeko gau berezi honekin.
"FM Muguruza. 1984-2024" kontzertuan, abenduaren 20an, Bilbao Arenan, Kortaturen, Negu Gorriaken zein bakarkako lanetako kantuak entzungo dira. Sarrerak apirilaren 23an jarriko dituzte salgai.
Fermin Muguruza zuzendariak eta Jone Unanua ekoizle eragileak "Bidasoa 2018-2023" dokumentala aurkeztu dute Durangoko Azokan, Irudienea gunean. "Bidasoari egindako amodiozko kantua" egunero egongo da ikusgai, Kulturaren Plazan.
'Bidasoa 2018-2023' dokumentala aurkeztuko du Fermin Muguruzak Zinemaldian. Bidasoa ibaia zeharkatzen duten migratzaileak, musika, harrera sareetako aktibistak eta Gari Garaialde argazkilaria dira protagonistak. Migratzaileek jasotzen duten umiliazioa salatzearen beharra nabarmendu du.
Zinema munduak elkartasuna helarazi dio 'Black is Beltza 2: Ainhoa' animaziozko filmaren zuzendariari, Voxek Goya sarietan egongo dela salatu eta gero. Besteak beste, Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiaren zuzendariak babesa adierazi dio.
Munduko txoko ugaritako borrokak azaleratu ditu Fermin Muguruzak bere ibilbide osoan zehar. Anaiaren heriotzaren ondoren ere, animoz baxu egon zen baina bizipoza bilatu eta filma bukatzea lortu zuen. Estreinaldia Iñigoren omenaldia bilakatu zen.
Eragile batzuen babesa jaso ez bazuen ere eta Estatuko hainbat zinemetan jartzen ausartzen ez badira ere, orokorrean publikoak emandako erantzunarekin oso gustura dago Irungo musikari eta zinegilea.
Fermin Muguruza euskal herrian oso ezagunak egin ziren hainbat musika taldeetako abeslaria izategatik egin zen ezaguna. Hala ere, ikus-entzunezkoak lantzen hasi zen eta dirudienez gustura dabil horretan. Baina bueltatuko al da oholtza batean gainean abestera?
Animaziozko film-bat egiten denean, ahotsak oso garrantzitsuak dira, baina nola aukeratzen dira hauek? Nola lortu eta landu zituen Ferminek "Black is Beltza" eta "Black is Beltza II: Ainhoa" filmetako ahotsak?
"Black is Beltza" filmaren ondoren "Black is Beltza II: Ainhoa" filma estreinatu zuen Fermin Muguruzak Donostiako 70. Zinemaldian. Gonbidatu bezala izan dugu saioan, eta bide batez bertan topatuko dugunari buruz galdetu diogu.
Belodromoak kontzertu bat bezala ikusi eta sentitu du Fermin Muguruzaren pelikula. Lantalde osoa hartu eta besarkatu dute Zinemaldiko estreinaldi jendetsuenean izan diren 3.000 lagunek.
Zinemaldian estreinatuko diren filmen artean, euskarazko bat izan da ikusmira gehien sortu duena, "Black is beltza II: Ainhoa". Honi buruz argibide gehiago lortze aldera, Fermin Muguruzarekin izan gara, filmaren zuzendariarekin. (Elkarrizketa osoa Nahieranen)
Errenteriako txistulari bandak eskaini duen kontzertuak oso gonbidatu berezia izan du. Fermin Muguruza eszenatokira igo da eta zazpi abesti abestu ditu, horietako bi Jon Maiak lagunduta.
Fermin Muguruzaren pelikularen bigarren zatiak Amandaren eta Manexen alaba du protagonista. Irailaren 30ean iritsiko da zinema aretoetara, EITBren parte-hartzearekin.
Igandean bukatuko da Loraldia jaialdiaren aurtengo edizioa, baina aurretik, emanaldi bat egingo dute Bilboko Kafe Antzokian. Fermin Muguruza musikagilearen diskografia osoa errepasatuko duen kontzertu berezia antolatu dute, La Basu edo Juantxo Arakama bezalako artista gazteen bertsioekin.
Aurreko astean, kultura arloko 200dik gora artistak babesa adierazi zioten raperoari, horien artean Fermin Muguruza abeslari eta zinemagileak, eta Aitor Merino aktoreak.
Fermin Muguruzaren hainbat abestiren izena asmatzeko erronka bota dio Joseba Arguiñanok Urtzi Ugalderi. Izan ere, Boga garagardo enpresak "Black is Beltza" pelikularen kaleratzean kolaboratu zuen.
Lourdes Darceles Fermin Muguruzaren euskara irakaslea izan zen. Klasean ihesaldiaren gaia atera zen eta Muguruzak horrekin kanta bat egiteko asmoa zuela azaldu zuen.
Igandean izango da entzungai, irratian eta webgunean, 20:00etan. Musika ardatz hartuta eta Joseba Sacristanen eskutik, Muguruzaren berri izan dugu, urtebetez hedabideetatik aldenduta egon ostean.
'Black is Beltza' 2018ko Fermin Muguruzak zuzendutako animazio filma da, izen bereko nobela grafikoan oinarritutakoa. ETB1ek gaur estreinatuko du, 21:15etik aurrera. Ez galdu!