Ikasturte hasierak Errektoretzarako hauteskunde prozesuarekin bat egingo du Euskal Herriko Unibertsitatean. Eva Ferreira errektorea "Faktoria" albistegian izan da.
EHUko sindikatuek ordezko irakasleen gatazka konpontzeko egindako deiaren ondotik Eva Ferreirak adierazi duenez, lanaldi partzialeko ordezkapenen kopurua Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoa (HLO) indarrean sartu aurrekoaren antzekoa da.
Horrela, 3.400 ikertzailek 257 taldetan lan egiten dute, 2019an baino % 14 gehiago. EHU Euskadiko lehen erakunde ikertzailea da, eta jarduera horretan Espainiako lehen bederatzi unibertsitateen artean dago.
Eva Ferreira EHUko errektoreak gogorarazi duenez, EHUk Gazako hondamendi humanitarioaren aurrean Palestinaren alde egindako manifestua "Estatuko zorrotzena izan da". Manifestu horretan, Gazako gerra gaitzesten ez duten uibertsitateekin harremanak etetea erabaki zen, besteak beste, israeldarrekin.
Asteburu honetan BECen egingo dira oposizio-lehiaketa bidez deitutako 116 lanpostuetarako probak. Irekitako prozesu guztiak bukatzean, 1148 lanpostu egonkortuok dira 2024aren amaierarako. Eva Ferreira errektoreak bertatik bertara animatu nahi izan ditu hautagaiak.
Irailaren 14ean egingo da 2022-2013 ikasturtearen irekiera ekitaldia Bizkaiko Kanpusean. 8.300 ikasle baino gehiago matrikulatu dira aurten, lehen aldiz, eta horien % 57 emakumezkoak dira.
Shangaiko rankinaren arabera, munduko 150 onenen artean dago Ingeniaritza Metalurgikoan, Ingeniaritza Kimikoan eta Kimikan, eta 200 onenen artean Elikagaien Zientzia eta Teknologian, Materialen Zientzia eta Ingeniaritzan, Nanozientzian eta Nanoteknologian eta Matematikan.
EHUren errektoreak esan du kopuru hori handitzeko erabakia Osakidetzarekin batera aztertu behar dutela, baina ohartarazi duenez, "orain egiten dugun edozein gauzak 10 urteren buruan" izango dituela ondorioak.
Hain zuzen ere, covid-19aren bilakaeran hobera egin ondoren eta txertaketa-kanpainan urrats garrantzitsuak eman ostean hartu dute erabakia. Horrenbestez, ikasturte honetarako ezarri zuten helburu nagusia aurreratu ahal izan da.
Ikasturte honetan 103 gradu eskainiko dira eta "egokitutako presentzialtasun eredua" mantenduko da. Orain arte, 8.420 ikasle berriak dira, eta erdiek baino gehiagok euskaraz egingo dituzte graduko ikasketak.
Euskal Herriko Unibertsitatea duela bederatzi urte sartu zen Shanghaiko sailkapenean, 500 onenen artean, eta iaz 400 onenen artean kokatu zen. Estatu espainiarreko zortzi zentro baino ez daude talde horretan.
Kargua hartu berritan, Eva Ferreira Euskal Herriko Unibertsitateko errektore berriarekin hitz egin du "Teknopolis"eko lan-taldeak unibertsitatearen egoeraz eta dituen erronkez, nola ez.
"Pandemiaren bilakaerak okerrera egin ezean, aurrez aurreko eskolak eta telematikoak tartekatuko ditugu. Horrela, astean edo bi astean behin ikasleak unibertsitatera joan daitezke", esan du.
Goizean Lehendakaritzan egin den kargu-hartze ekitaldian, ezagutza zientifikoaren eta ikerketarako gaitasunaren beharra nabarmendu ditu errektore berriak.
20:00etatik aurrera emango du Euskal Herriko Unibertsitateak bozetako behin-behineko emaitzen berri. Guztira, 48.207 pertsona daude bozkatzera deituta.
Datorren ostegunean, hilak 26, EHUko hauteskundeak izango dira. Matematika eta Ekonomia Aplikatuko katedraduna Iñaki Goirizelaia eta Nekane Balluerka, aurreko bi errektoreen taldeko partaidea izan da.
"Argi dago oraindik ere erronkak dituela aurretik Euskal Herriko Unibertsitateak, baina uste dut azken lau urteotan urrats garrantzitsuak eman ditugula", nabarmendu du EHUko errektoreak.
Kanpaina gaur (azaroak 9) hasi eta azaroaren 23an amaituko da. Errektore kargurako hautagaitza bakarra Eva Ferreira katedradunarena da. Ferreirak azaroaren 12an aurkeztuko du bere programa.
Azaroaren 4ra arte hautagaitzak aurkeztu ahalko dira. Eva Ferreira Ekonomia katedradunak, esaterako, aurkeztu du berea. Bozketa azaroaren 26an egingo da.
Nekane Balluerka Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak ez du karguan jarraituko. Osasuntsua omen da, bere iritziz, aldaketa, proiektu eta pertsona berriak sartzea.
Nekane Balluerka Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak ez du karguan jarraituko. "Normaltasun instituzional eta pertsonal baten barruan" kokatu du agurra. 'Faktoria'n elkarrizketatu dugu.
E.Ferreira, UPV/EHUren Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean Estatistika irakaslea, matematikak desberdintze arrazoiak eta eboluzioa ezagutzen nola laguntzen digun azaltzen du.