Heriotza duina aldarrikatzen duen zinta horrek Tilda Swinton eta Julianne Moore ditu protagonista, eta 17 minutuko txalo zaparrada jaso zuen Veneziako zinemaldian estreinatu zutenean.
Astearte honetan hiru urte beteko dira Espainiako Estatuan eutanasia arautzen duen legea onartu zenetik. Heriotza duinerako laguntza-eskaerak urtez urte handitzen joan dira. Jasotako 121 horietatik 85 gauzatu dira.
Eutanasiaren Berme eta Ebaluazio batzordeko lehendakariak jakinarazi du legea indarrean sartu zenetik 85 eutanasia gauzatu direla Euskadin. Errealitate normalizatua dela dio eta uste du, eskariek gora egiten jarraituko duela. "Legea ere errealitate berrietara egokituko da", iritzi dio
Eutanasia Legea onartu zenetik hiru urte betetzen direnean, horren balorazioa egin du Itsaso Bengoetxea EAEko Eutanasiaren Berme eta Jarraipen Batzordeko presidenteak Euskadi Irratian eskainitako elkarrizketan. Bengoetxeak adierazi duenez, denbora tarte honetan 85 eutanasia burutu dira.
Aurretiazko borondateen 50.000 dokumentu daude erregistratuta Euskadin. Azken urtean % 40 egin du gora sinatutako dokumentu kopuruak; 9.000 izen-emate, guztira.
Itsaso Bengoetxea EAEko Eutanasiaren Alorreko Berme eta Jarraipen Batzordeko presidentea da, eta heriotza hain presente izaten dugun azaroaren 1ean berekin hitz egiteko tartea hartu dugu, batez ere, laster bi urte beteko dituen Eutanasia Legearen aplikazioa nolakoa izaten ari den jakiteko.
Auzitegi Konstituzionalak atzera bota ditu PPk Eutanasia Legearen kontra jarritako helegiteak, martxoan Voxekoekin egin bezala. Ebazpenak dio Eutanasia Legea baliogabetzeko bi alderdiok emandako argudioak oso antzekoak direla.
Hiltzeko laguntza medikoa emateak inoiz bizi gabeko egoera baten aurrean jarri ditu hainbat profesional. Mikel Baza medikuaren eta Soraya Perez psikologoaren kasua da.
Orain dela bi urte onartu zen legea Diputatuen Kongresuan. Hego Euskal Herrian Estatuan baino eskari gehiago izaten ari da. Nafarroan 15 pertsona hil dira modu horretan.
Gaur bi urte sartu zen indarrean Hego Euskal Herrian Eutanasia Legea. Bi urte hauetan 59 eskaera egin dira: 39 onetsi dituzte, eta 8ri ukatu egin zaie.
Auzitegiak horrela ebatzi du Voxek jarritako errekurtsoaren aurrean, eta, beraz, orain doktrina hori PPren errekurtsoari ere aplikatuko zaio, geroagokoa baita.
2022ko ekainera bitartean, 180 pertsonak erabili zuten eutanasiarako eskubidea Estatuan. Duintasunez Hiltzeko Eskubidea plataformak aitortu duenez, ustez baino pertsona kopuru txikiagoa da. Eskatzaile gehienek esklerosia bezalako gaitz degeneratiboak zituzten.
Bizitzaren aldeko taldeen deialdian, Jaime Mayor Oreja Barne ministro ohia, Maria San Gil Euskadiko Alderdi Popularreko burua eta Voxeko ordezkariak ere izan dira. Manifestariak pozik azaldu dira abortatzeko eskubidearen babesa bertan behera utzi duen Estatu Batuetako Gorenaren ebazpenarekin.
Euskadin 25 pertsonari lagundu zaie hiltzen, Eutanasia Legea duela urtebete dela onartu zenetik. Anderren amak 10 urte lehenago aurretiazko borondateen dokumentua egin zuen, eta pertsona izan gabe ez zuela bizirik jarraitu nahi.
Eskubidea gauzatu duten 25 pertsonen batez besteko adina 64 urtekoa da. Gehienak etxean hil dira. Osakidetzako profesionalen % 2,5ek bakarrik eman dute izena kontzientzia eragozpenaren erregistroan.
Urtebete da legea indarrean sartu zenetik, eta horren inguruko datuak eman ditu Osasun sailburuak. "EAEn azkar, eraginkortasunez eta modu eredugarrian jarri martxan legea", Sagarduiren ustez.
Ekainaren 7tik 11ra Medikuntza Orokorrari eta Familiari buruzko XXVIII. Kongresu Nazionala egingo da Bizkaiko hiriburuan. 1.600 profesional bertaratuko dira eta beste 3.000k parte hartuko dute online, 140 ponentzia aurkeztuko diren foroan.
Euskadiko Eutanasiaren Berme eta Ebaluazio Batzordeko presidenteak eutanasia legeak gurean egin duen bidearen balorazio ona egin du: "Arduraz eta lanez betetako hilabeteak izan dira eta, batez ere, asko ikastekoak".
Eutanasia legea indarrean jarri zenetik, ekainaren 25etik, gutxienez hiru pertsonak lortu dute heriotza duina izatea EAEn. Eutanasia eskatu duenari azken baimena ematen duen batzordeko kide batzuekin hitz egiteko aukera izan du EITB Mediak.
Eskarnek, Anderren amak, orain 10 urte hartutako erabakia errespetatu du familiak eutanasia baliatuz. Espainian Eutanasiaren Legea indarrean sartu zenetik hiltzea erabaki duen lehen kasua da Eskarnerena. Azken borondateak sinatuta zituenez, prozedura erraza eta hurbilekoa izan dela azaldu du semeak.
Osasun kontseilariak foru dekretua proposatu du, Bermeen Batzordea eta kontzientzia eragozpen erregistroa sortzeko. Era berean, foru agindu baten bidez Batzordeko kideak zehaztu dituzte.
Hala, duela hamar urte bizi-testamentuan idatzi zuena bete dute. Eskarne oso aktiboa zen kultura eta gizarte alorretan, baina bere osasunak okerrera egin zuela ikusita, ez zuen baldintza horietan bizitzen jarraitu nahi.
Eskarne uztailaren 23an hil zen, bere senideak inguratuta, Durangon. Oso emakume aurrerakoia zen, eta duela hamar urte bizi-testamentuan idatzi zuena bete dute. Eutanasiaren Legea ekainaren 25ean onartu zen, eta emakume honen familiak egun horretan bertan abiatu zuen prozesua.
Eutanasia Legea indarrean sartzearekin bat, Fiskaltzak erretiratu egin du Angel Hernandezen kontrako akusazioa, eta beraz, hura absolbitu beharra ezartzen du doktrinak.
Eutanasiarako eskubidea indarrean sartzeak lasaitasuna ekarri dio Uria-Mosquera familiari. Ana Mosquerak ELA gaixotasuna du eta unea iristen denean eutanasia eskatuko du.
Uste da gurean hasiera batean 100en bat lagunek eskatuko dutela hiltzeko laguntza. Jaurlaritza derrigortuta dago sei astetan gehienez laguntza horri erantzutera.
Euskadiko Eutanasiaren Alorreko Berme eta Jarraipen Batzordeko buruak dio denbora gutxi izan dela prestaketarako baina iritsi direla protokoloak eta praktika onen gidak profesionalengana.
Marta Barandiaran mediku eta Heriotza Duinerako Eskubidearen aldeko elkarteko kideak azaldu digu nork eta nola eska dezakeen eutanasia eta zeintzuk diren urratsak
Ekainaren 25ean sartuko da indarrean martxoan Espainiako Kongresuak onartutako legea. Une horretatik bertatik egin ahal izango dira eskariak eta une horretatik bertatik zabalduko dira erronka berriak.
Larraitz Chamorro urte luzez aritu da heriotza duinaren eta eutanasiaren aldeko borrokan, ELA gaitzak eragiten zion sufrimendua jasan ezina zuelako. 27 urterekin gaitza agertu eta 45ekin hil zen atzo.
David Lorente Maribel Tellaetxeren semea da. 2019an hil zen Maribel, alzheimerrak jota. Ordura arte heriotza duinaren alde borrokatu izan dira familian. Zoritxarrez, amak ez du ezagutu Eutanasiaren Legea.
Juanjo Uriaren emazteari, Anari, alboko esklerosi amiotrofikoa (ELA) diagnostikatu zioten duela 16 urte. Ordutik, eutanasiaren eta heriotza duinaren alde borrokatzen dira. Erik Balenciaga eskubaloi jokalariarekin hitz egin du.
Bi urte eta lau hilabeteko borroka izan da Maribel Tellaetxeren familiarentzat. Hilabete gogorrak izan direla aitortu digute, baina orain aske sentitzen direla diote.