Eusko Jaurlaritza
Imanol Pradales: "Diaspora aktiboa behar dugu munduan aliantzak lortzeko"
Boiseko Jaialdira egin duen bidaiaren helburuetako bat Euskadi Globala deiturikoaren bidean aurrera jarraitzea dela esan du lehendakariak eta esparru guztietan aliantzak sortzeko diasporak duen paperaren garrantzia azpimarratu du.
Familiek gose-greba egingo dute Gueñesko Osotu Lanbarri ikastetxe pribatua itxi ez dezaten
Ikastetxe horretako gurasoek elkarteak Eusko Jaurlaritzaren erantzun falta salatu du zentroa finantzatzeko orduan. Horregatik, 20 bat lagunek gose-greba abiatuko dute Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren aurrean. Ikasleen % 60 baino gehiagok premia edo beharrizan bereziak dituztela gogorarazi dute.
Talgok gora egin du burtsan, Espainiako Gobernuak konpainia erosteko operazioan SEPI sartu egingo dela baieztatu berritan
Talgoren akzioek % 3 inguru egin dute gora gaur goizean, baina igoera % 2,83raino apaldu da gero, eta akzioaren prezioa 3,09 € da.
Jauregik espero du "bi hilabeteren buruan" Talgoren Akziodunen Batzarrak operazioa onartzea eta prozesua amaitzea
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuak azpimarratu du prozesu honetan "abentura asko" egon direla, eta "zaila" eta "espero baino luzeagoa" izan dela, baina nabarmendu du SEPIk parte hartzea onestea "ezinbesteko urratsa" dela Talgoren afera konpontzeko.
Bingen Zupiria, Ertzaintzaren lan-eskaintza publikoaz: "Ertzain izateko ikasi egin behar da eta agian batzuek ez dute behar beste ikasi"
Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak azpimarratu duenez, Ertzaintzarako lan-eskaintza publikoko azterketak prestatu dituztenek ez dute inolako hanka-sartzerik egin. Poliziagaien % 90ek ez dute gainditu azterketa, eta Zupiriaren esanetan, hori gertatu da askok azterketa eredu bakar bat prestatu dutelako, "kontuan hartu gabe eredu gehiago egon daitezkeela". Halaber, argi adierazi du hurrengo 30 urteetarako agenteak prestatuko direla orain, eta exijenteak izango direla.
Jaurlaritzak begi onez ikusten du SEPI Talgon sartzea, "proiektua sendotu eta Euskadin egonkortuko" duelako
Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburu Mikel Jauregiren iritziz, albistea ona da. Modu horretara, enpresak birfinantziazioa lortuko du, eskaera-zorroari aurre egiteko eta EAEn dituen lanpostuak finkatzeko aukera izango da.
SEPI Talgo erosteko operazioan sartuko da, Ministroen Kontseiluak oniritzia eman dio eta
75 milioi euroko aportazioa eginda sartuko da operazioan Estatuko Industria Partaidetzarako Sozietatea (SEPI). Sanchez eta Pradales Madrilen bildu eta bi astera askatu da Talgoren finantziazioaren korapiloa.
Boiseko Jaialdia, AEBko diasporarekin harremanak sendotzeko aldia
Euskal erakundeen ordezkaritza bat, Imanol Pradales lehendakaria buru, Boisen izango da gaurtik abuztuaren 3ra bitartean. Idahoko erakundeekin lankidetza estutzea izango dute helburu, AEBko euskal komunitateari babesa ematearekin batera.
Gontzal Tamayo Osasun sailburuordeak sistema digitalizatzea jarri du erronka nagusi gisa
Gontzal Tamayo Transformazio Digitaleko eta Emaitzetako sailburuordeak Osasun Sailaren eta Osakidetzaren berrantolaketa izan du hizpide, Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Azaldu duenez, erronka nagusia sistema digitalizatzea da: alde batetik, datuak eta emaitzak hobeto aztertu ahal izateko, eta, modu horretan gaixoari tratamendu indibidualizatua emateko; bestetik, inteligentzia artifiziala erabiliz, medikuei karga burokratikoa kentzeko, gaixoekin egoteko denbora gehiago izan dezaten. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz).
Albiste izango dira: Boiseko Jaialdia, 9 hilabete bete dira goialdeko borraska gertatu zenetik eta Musika Hamabostaldia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Eusko Jaurlaritzaren eta EH Bilduren ordezkaritzak AEBra abiatu dira Boiseko Jaialdian parte hartzeko
Imanol Pradales lehendakaria izango da Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzaren buru. Bestalde, EH Bilduren ordezkaritza Jon Iñarritu Kongresuko diputatuak eta Edurne Benito del Valle Eusko legebiltzarkideak osatuko dute.
Guraso bakarreko familiak egiaztatzeko baldintzak sinplifikatzea eskatu du EGABek
Kontseiluak "positiboki baloratzen" du Eusko Jaurlaritza dekretua lantzen aritzea, “babes berezia eman nahi baitie pobrezia-arriskuan, kontziliatzeko zailtasunekin eta gizarte-bazterketako egoeran dauden familia mota horiei”.
Jaurlaritzak uste du muga-zergen akordioak "egonkortasuna" ekar dezakeela, enpresek inbertsioak egin ditzaten
Gasteizko Gobenuak nahiko lukeen akordioa ez bada ere, Mikel Torres Ekonomia sailburuak onartu du itunak nolabaiteko ziurtasuna dakarrela.
Euskal kulturaren agertoki bihurtuko da berriro Boise, Jaialdia itzuli da eta
Egitarau bete-betearekin dator bueltan Boiseko Jaialdiaren zortzigarren edizioa, eta uztailaren 29tik abuztuaren 3ra euskal musikak, gastronomiak, dantzak eta herri kirolek hartuko dute hiria.
EAJk 130 urte daramatza "Euskadi eraikitzen", eta lore-eskaintza egingo dio Sabino Aranari urteurrena ospatzeko
Ekitaldia Albia lorategian izango da, Bilbon, Sabino Arana alderdiaren sortzailearen estatuaren aurrean, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Ondoren, Aitor Esteban EBBren presidentea Boisera (AEB) joango da, Euskal Kulturaren Nazioarteko Jaialdian parte hartzeko.
Eusko Jaurlaritzak "erabat gaitzetsi" ditu Bingen Zupiriaren eta Ertzaintzaren aurkako pintadak
Eusko Jaurlaritzak "babes osoa" adierazi die Bingen Zupiria Segurtasun sailburuari eta Ertzaintzako eta udaltzaingoetako profesional guztiei, azken egunetan haien aurka izandako eraso eta pintadak direla eta. "Kezkatu egiten gaitu gertakari larrien aurrean isiltzea edo garrantzia kentzea erabakitzen duten arduradun politikoak egoteak", nabarmendu du Maria Ubarretxenak gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan. Gainera, erantzukizunerako deia egin du, jaiak "errespetuz eta askatasunez" gozatzeko.
Europak lasaitua eta etsia hartu ditu AEBko muga-zergen akordioa dela eta
Eusko Jaurlaritzaren aburuz, akordioa "gazi-gozoa" da, Euskadiko esportazio-enpresei 350 milioi euroko gainkostua ekarriko baitie. Europako burtsak % 1 inguruko igoerarekin esnatu dira.
Eusko Jaurlaritzak "balorazio gazi-gozoa" egin du EBren eta AEBren arteko muga-zergen akordioari buruz
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak EITBri adierazi dionez, akordioak alderdi positiboak nahiz negatiboak ditu. Haren ustez, "hobe da akordioa lortzea, gerra komertziala izatea baino". Halaber, automobilgintzaren gaineko muga-zergak % 25etik % 15era murriztea positiboa dela iritzi dio, bai eta, oro har, ziurgabetasun garaiari amaiera ematea ere. Alderdi negatiboen artean, Euskadi herri esportatzailea den heinean, muga-zergak egote hutsak dakarren kaltea nabarmendu du sailburua. Era berean, deitoratu egin du altzairuaren eta aluminioaren gainean % 50eko muga-zergak mantentzea.
Ansola: "Koalizioaren barruko tentsio hori baretzeko azaltzen da EH Bildu Ertzaintzaren kontra behin eta berriro"
Iñigo Ansola EAJren BBBko presidenteak gogor gaitzetsi ditu Ertzaintzaren eta Bingen Zupiria sailburuaren aurka Hernanin izandako pintadak, eta EH Bilduri zuzendu zaio esanez badela "garaia Bilduk behingoz esateko Ertzaintza hau demokratikoa dela".
Garbitu dituzte larunbatean Hernanin Ertzaintzaren eta Bingen Zupiriaren aurka agertutako pintadak
Larunbatean agertutako pintaketak gaitzetsi dituzte ordezkari politikoek eta sindikatuek.