Euskararen Etxeak 2025eko Europako Museo Onenaren Saria jaso du gaur, apirilak 7, Estrasburgon, Europako Kontseiluko Kongresu Parlamentarioko Kultura Batzordeak antolatutako ekitaldi batean.
Erakundeetako ordezkariekin batera Gasteizen egindako ekitaldi batekin abiatu dute izena emateko epea. Maiatzaren 15etik 25era bitartean txapa paparrean jantzita ibiliko dira Euskal Herri osoko milaka eta milaka lagun.
Euskaraldirako bi hilabete falta direnean, ekitaldia egin dute Gasteizen. Besteak beste, Ibone Bengoetxea lehen lehendakariordea eta Ana Ollo Nafarroako bigarren lehendakariordea izan dira bertan. Euskaraldiak euskara gehiago erabil dadin egiten duen ekarpena azpimarratu dute bertaratutako guztiek.
Besteak beste, Jon Garaño zuzendaria, Sara Zozaya abeslaria, Borja Agote surflaria eta Txurdin Realeko maskota dira Donostiako hamaikakoaren kideak. Ekimen honen laugarren edizioa maiatzaren 15etik 25era egingo da.
Pirinioetan euskara berreskuratzeko euskaltegiek eginiko lana funtsezkoa izan da. AEK-k 40 bete ditu Nafarroako mendialde horretan. Gau-eskolen lekukotza hartu eta helduei euskara irakasten hasi ziren 80ko hamarkadan. Egun, 160 ikasle daude 16 taldetan banatuta.
Euskaraldian parte hartu nahi duten entitateek izena eman dezakete dagoeneko. Hizkuntza ohiturak euskarara ekartzeko ariketa sozialaren 4. ekitaldian "oinarrizko egitekoak" izango dituzte entitate guztiek, baina, baita bestelako pausoak emateko aukera ere, hala erabakitzen dutenek.
'Xaxatzaile' proposamenak haur eta gaztetxoak "informatzea, prestatzea eta ahalduntzea" du helburu euskararen eragile aktibo izan daitezen euren gertukoen artean. Horretarako Euskaraldiak proposamen didaktikoak prestatu ditu Ikastolen Elkartearekin batera.
Bulegok egin du Euskaraldiaren abesti berria: "Gure bihotzaren taupadak". 2025eko maiatzaren 15ean hasiko da Euskaraldia. Euskaraldiaz eta abestiaz hitz egin dute Tom Lizarazuk (Bulego) eta Goiatz Urkijok (Euskaraldia).
Euskara elkarteen topagune izatetik euskaltzaleen mugimendu izatera igaroko da aurrerantzean, euskaltzaletasuna indartu eta zabaltzeko eraginkorragoak izateko. Webgunea estreinatu dute eta datozen hilabeteetan "taupada guztiak Euskaraldiaren erritmoan jartzera" dei egin dute.
Bulego taldeak egin du 2025eko Euskaraldiaren abestia "Gure bihotzaren taupadak". Tom Lizarazuk eta Euskaraldiko koordinatzailea den Goiatz Urkijok Euskaraldiaren abestiari eta Euskaraldiari buruz hitz egin dute.
Laugarren Euskaraldiaren kantua "edonork entzuteko moduko abesti herrikoia" da. Bulego taldeak idatzi eta grabatu du, eta "esatetik egiterako pausoa emateko deia" egiten du.
Aurten, Euskararen Nazioarteko Egunak 75 urte bete ditu, eta Deustuko Unibertsitateak bat egin du ospakizunarekin. Hainbat jarduera antolatu ditu, euskarak unibertsitate-esparru guztietan aurrera egin dezan laguntzeko.
Euskararen lurraldera iristen diren herritar etorri-berriei harrera linguistikoa ondo egitea ezinbestekoa da, hizkuntza biziberritzeko. Gaiaren garrantzia azpimarratu dute Laura Penagos aktore kolonbiarrak eta Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluaren idazkari nagusiak.
Hizkuntza harrera egoki batek euskarara herritar gehiago batzeko bidea zabal dezake. Hor dute begirada jarrita erakundeek zein euskalgintzako herri mugimenduek. Errealitate soziodemografiko berria hizkuntzara aliatuak batzeko aukera gisa ikusten dute.
Eneko Atxa, Oihana Azkorbebeitia, Bengo, Lutxo Egia, Albina Stardust, Ana Goitia, Itziar Ituño, Roberto Moso, Zibel Untsain, Esti Urresola eta Mikel Urrutikoetxea dira aurtengo enbaxadoreak. Borondatez ariko dira Euskaraldiaren berri ematen eta ekimenean parte hartzera gonbidatzen.
Maiatzaren 15etik 25era egingo da laugarren ekitaldia, ‘Elkar mugituz egingo dugu’ lelopean, baina egun horiez harago joango den mugimendua sortzea izango du helburu, “euskararen erabilera aktibatzeko prest dagoen jendea batu, trebatu, antolatu eta dinamika soziala” indartzea.
Antolatzaileek hizkuntza ohituretan eragiten jarraitu nahi dute, "edizioz edizio ikusi delako ariketa eraginkorra dela eta aldaketak ekartzen dituela".
Hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa sozialaren hurrengo edizioa, laugarrena, 2025 urteko maiatzaren 15etik 25era ospatuko dela iragarri dute antolatzaileek.
Goiatz Urkijo Euskaraldiko koordinatzailearen esanetan, "ariketa gizartean normalizatu, finkatu eta egonkortu zela sentitzen genuen, eta hala baieztatu digu ikerketak".
2022ko ariketan 158.440 lagunek eman zuten izena. Horien % 77,6k ahobizi rola hautatu zuten, eta % 22,4k, berriz, belarriprest rola. Aurreko edizioekin alderatuta, % 11,1eko jaitsiera erakutsi dute datuek.