Bordeleko (Frantzia) gaztea Nice Métropole Côte d'Azur taldean lehiatu da azken hiru urteetan, Frantziako egutegian lehiatzen. 2024 honetan, hainbat top10 pilatu ditu.
Arabar txirrindulari ohiak Aitor Galdos ordezkatuko du karguan. Galdosek Laboral Kutxa UCI emakumeen taldeko kirol zuzendari gisa jarraituko du lanean.
Orange eta MasMovil (gipuzkoar jatorrikoa, Euskaltel erosi zuena) Espainiako merkatuko bigarren eta laugarren operadoreak dira. Oraindik ez da sozietate berriaren izena jakinarazi, eta Ministroen Kontseiluaren oniritzia jasotzeko zain dago.
Bi gonbidatu horiez gain, World Tourreko 18 ekipoak eta UCI Pro Teameko lehen bi sailkatuak (Lotto Dstny eta Israel Premier Tech) ere izango dira lehian.
Telekomunikazio-enpresak 14.000 bezero gehiago lortu zituen iaz banda zabalean eta 35.000 mugikorretan, hau da, % 5 eta % 6 inguruko igoerak, hurrenez hurren.
Besteak beste, Carlos Rodriguez espainiarra, Aleksandr Vlasov errusiarra, 2022ko irabazlea bera, Biniam Girmay eritrearra eta Thymen Arensman herbeheretarra ere izango dira irteeran. Lasterketa asteazkenean hasiko da, eta igandean amaitu.
Konkretuki, EKT Cable filiala saldu du. Bidasoa Aggregator inbertitzaileen partzuergoa, besteak beste, Asua Inversiones, Beraunberri, Inveready eta Onchenak osatzen dute.
Alarmek abisua emango diote Ertzaintzari arazoren bat antzemanez gero. Halaber, smartphonetarako aplikazio baten bidez, erabiltzaileek une oro jakin ahal izango dute zer gertatzen ari den beren etxeetan.
Euskaltel-Euskadi taldeak Itzulira eramango dituen zazpi hautatuen berri eman du: Xabier Mikel Azparren, Ibai Azurmendi, Mikel Bizkarra, Carlos Canal, Xabier Isasa, Mikel Iturria eta Gotzon Martin.
Mikel Astarloza txirrindulari ohia izan dute gonbidatu. Pasaiarrak Frantziako Ag2r taldean debutatu zuen 2002an eta 2013an esan zion agur txirrindularitza munduari. Euskaltel-Euskadin 2007an hasi zen eta, besteak beste, Haimar Zubeldiarekin batera aritu zen.
Kaden Grovesek esprintean irabazi du Voltako bigarren etapa. Bauhaus izan da bigarren eta Hofstetter hirugarren. Hvideberg da sailkapen nagusiko liderra.
Euskaltel-Euskadik Espainiako Itzuliko 77. edizioan hartuko du parte, abuztuaren 19an hasi eta irailaren 11n amaituko dena. Jorge Azanza kirol-zuzendariak balorazio positiboa egin du.
Bi telekomunikazio enpresek iragarri dutenez, "Espainian negozioak konbinatzeko negoziazio prozesua" hasi dute. Akordioak Orangeren kontrolpean egongo litzatekeen "salmenta eskaintza publiko" bat egiteko aukera jasotzen du.
Ibai Azurmendi, Mikel Bizkarra, Xabier Isasa, Mikel Iturria, Luis Ángel Maté, Gotzon Martin eta Antonio Soto arituko dira Andaluzian. Portugalen, ostera, Xabier Mikel Azparren, Iker Ballarin, Unai Cuadrado, Asier Etxeberria, Unai Iribar, Txomin Juaristi eta Juanjo Lobato
Konpainiak sozietate berri bat sortu asmo du, horren erdia beste inbertsore baten esku utzita. Onivia eta Lyntia enpresak eta Infravia funtsak leudeke interesatuta. MasMovilen arabera, operazioa Euskalten sarea ez saltzeko "konpromisoarekin bateragarria" da.
Mas Movilek azpiegitura hobetu nahi du. Horretarako, zuntz optikoa etxeetaraino eraman nahi du. Miloi bat etxe hornitu nahi ditu zuntzaz urtea bete baino lehen. Ekipamenduak, ruterrak ere aldatuko ditu eta 5G estaldura handitu nahi du.
Euskaltel-en iragarkian agertu dira elkarri "Kin" eta "Kon" esanaz eta txantxa ugari egin diete. Mikel Bizkarrari "Kin" oihu egiten diote errepide bazterretik eta Beñat Iradik txakurrari "Kin" izena jarri dio.
Sindikatuak azaldu duenez, MasMovilek "zerbitzua deskapitalizatzeko lehen pausoa" eman du, eta, ELAren arabera, Eusko Jaurlaritzak jarritako abalak eta egindako sustapenak eragin zuzena izan dute salmenta-prozesuan.
Kontseilu berriak aurreko taldeko hainbat kide mantentzen ditu: Beatriz Mato Galiziako Xuntako kontseilari ohia eta Iñaki Alzaga Nortegaseko presidentea, besteak beste.
Halaber, kontrolpean ez dituen akzioen nahitaezko salmenta gauzatuko duela iragarri du. Eusko Jaurlaritzak esan du enpresarekin lan egingo duela Erosteko Eskaintza Publikoan hartutako konpromisoak bete ditzan; tartean, Euskaltelen egoitzak Euskadin jarraitzea.
Euskalteleko akziodunek dirutza bereganatuko dute salmentarekin. Horrela, Zegona Erresuma Batuko enpresak eta akziodun nagusiak 421 milioi euro jasoko ditu. Kutxabankek 390 milioi euro bilduko ditu.
Euskaltel enpresa independente bezala desagertzea "oso berri txarra" da koalizioarentzat, eta esan du lehendakaria "ezkutatuta" dagoela. Legebiltzarreko osoko bilkuran horri buruz galdetuko dio.
Jaurlaritzak konpainia babestu ez duela diotenen aurrean, lehen lehendakariordeak erantzun du telekomunikazioen merkatuari buruzko "ezjakintasun erabatekoa" dagoela.