Euskararen lurraldera iristen diren herritar etorri-berriei harrera linguistikoa ondo egitea ezinbestekoa da, hizkuntza biziberritzeko. Gaiaren garrantzia azpimarratu dute Laura Penagos aktore kolonbiarrak eta Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluaren idazkari nagusiak.
Hizkuntza harrera egoki batek euskarara herritar gehiago batzeko bidea zabal dezake. Hor dute begirada jarrita erakundeek zein euskalgintzako herri mugimenduek. Errealitate soziodemografiko berria hizkuntzara aliatuak batzeko aukera gisa ikusten dute.
Europako Hizkuntza Berdintasunerako Sareak larunbat honetan onartutako ebazpenean, euskararen normalizazio-prozesua moteltzearen arrazoiak azaldu dituzte, eta eraso judizialak, euskararen ofizialtasunari eremu batzuetan jarritako betoa edo globalizazioa aipatu dituzte horien artean.
Besteak beste, Nafarroako Gobernuak onartu berri duen merezimenduen dekretu berria eta euskararen kontrako oldarraldi judiziala izan ditu hizpide Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak, goizean Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan.
Euskalgintzaren Kontseiluak eta Behatokiak "euskararekiko jarrera eta estrategia atzerakoia" izatea egotzi diote Nafarroako Gobernuari, dekretua "euskarafoba" dela esanez.
Kontseiluak, ELAk eta LABek deituta, protesta bilkura egin dute gaur, Donostiako Gipuzkoa plazan, Kabia erakundeak ezarritako hizkuntza eskakizunen kontrako epaia salatzeko. Txomin Lasa ELAko ordezkariak esan du egoitzetako erabiltzaileen eta langileen eskubideak urratzen ari direla.
"Sektore judizial, politiko eta sindikal batzuek gaztelaniaren erabateko nagusitasuna inposatu nahi dute, eta, azkenaldian ikusten dugun bezala, euskararen aurka egiten dute etengabe", salatu du Galdakaoko Udaleko enpresa batzordeak.
LABek eta Euskalgintzaren Kontseiluak "euskal administrazioa euskalduntzearen aurkako eraso berri hau" salatu, eta epaiaren aurkako mobilizazioak deitu dituzte.
Mañeruibar (Mañeru, Zirauki, Artazu eta Girgillao) eremu ez-euskaldunean egon arren, sekulako lana egiten ari dira familiak euren seme-alabak euskalduntzeko, euskara errotzeko eta sendotzeko. 2023ko otsailean eremu mistora igarotzea eskatu zuten, baina Nafarroako Parlamentuak ezezkoa eman zien.
Auzitegi Gorenak ez du onartu Uliazpi Fundazioak EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiaren aurka aurkeztutako helegitea. Euskara eskakizuna "gehiegizkoa" zela jota, 34 zaintzaile plazari zegokion deialdia bertan behera utzi zuen orduko epaiak, eta erabaki hori berretsi du orain Gorenak.
Epaiek bi partikularrek jarritako helegiteei erantzuten diete, eta lanpostu horietarako izendatutako pertsonek bete beharreko eginkizunen ezaugarriak kontuan hartzen ditu, "ez dutelako justifikatzen euskara jakitea".
Euskalgintzaren Kontseiluak eta ELA eta LAB sindikatuek deituta, elkarretaratza egin dute Bizkaiko Aldundiaren egoitzaren atarian, Bilbon. Euskararen kontrako oldarraldi judiziala salatzearekin batera, txalotu egin dute epaiei helegitea jartzeko Aldundiaren erabakia.
Protesta jendetsua egin dute Donostian, udaltzain posturako euskara eskakizuna baliogabetu duen azken epaiaren aurka. Kontseiluak eta Bagera erakundeak deituta, normalizazioaren aurkako oldarraldia salatu dute.
"40 urteko esperientziak erakutsi digu ereduen gainean eratutako sistemak ez duela erabat euskalduntzeko balio, eta agerian geratu da segregazioari bide ematen diola, milaka umeri euskara menperatzeko eskubidea urratzen dielako", esan dute.
"Batu ditzagun ahotsak, eraldatu dezagun etorkizuna" lelopean ospatzen ari den egunak Gaitu kanpaina izan du ardatz. Tabakaleran igande eguerdian egin den ekitaldian, euskarak "mundu berri" honetan dituen erronkez eta horiei ekiteko beharraz aritu dira agintari eta adituak.
Euskalgintzaren Kontseilua kezkatuta agertu da epaitegiek "euskara biziberritzearen aurka" emandako epaiengatik, eta uste du "oldarraldi judizialaren" parte direla. Horren aurrean, adostasun sozial eta politikoak zabaltzeko konpromisoak aldarrikatu ditu, baita horiek "sakonki" lantzekoak ere.
Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi Idurre Eskisabelek eskaera gutun bat helarazi die legebiltzarkideei, 20.000tik gora herritarren babesarekin, EAEko Hezkuntza Lege berriak euskarazko ikaseredua orokor dezala eta etorkizuneko belaunaldiak euskalduntzeko tresna izan dadila eskatzeko.
Idurre Eskisabelek eskaera gutun bat helarazi die legebiltzarkide guztiei, 20.000tik gora herritarren babesarekin, EAEko Hezkuntza Lege berriak euskarazko ikasteredua orokortu dezala eta etorkizuneko belaunaldiak euskalduntzeko tresna izan dadila eskatzeko.
Bi kasutan aktibatuko da protokoloa: arau, kontratazio publiko edo lan-deialdi bati hizkuntza-eskubideei lotutako helegitea jartzen zaionean edo hizkuntza-eskubideen edo euskararen normalizazioaren aurkako epai baten berri dagoenean.
Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak, gainera, 70.000 pertsona horien "askotarikotasuna" ere nabarmendu du. Hala ere, aitortu du faltan bota zuela "sektore politiko bat", PSE-EEk eta Elkarrekin Podemosek ordezkatzen duena, hain zuzen ere.
70.000 lagunek bat egin dute Bilbon "euskararekin eta euskaraz", epaitegietatik hizkuntza politikak egin nahi direla salatzeko. Akordio soziopolitiko berria eskatu dute, "erasoen aurrean hesia" ez ezik, euskaldunen etorkizunerako "zubia" ere izango dena.
Milaka lagunek parte hartu dute Kontseiluak deitutako manifestazioan. Auzitegiak euskararen kontra esku hartzen ari direla salatu dute eta normalizazio politiken zilegitasuna aldarrikatu dute.
Euskararen normalizazioaren alde eta azken epaien aurka Kontseiluak deitutako manifestazioa 17:00ak puntuan hasi da Bilboko Euskalduna Jauregiaren paretik.
Euskal Herriko udalerri askotatik autobusez etorritako jende andanagatik pozik agertu da Kontseiluko idazkari nagusia, euskararen defentsaren alde Bilbon deitutako manifestazioa abiatu aurretik.
Kontseiluko idazkari nagusia ETB1-eko "Egun on Euskadi" saioan izan da biharko manifestazioaren inguruan hitz egiteko. Herritarrei parte hartzeko deia egin die Eskisabelek.
EAJk, EH Bilduk eta Sumarrek bat egin dute manifestazio deialdiarekin. Euskarabidea institutuko zuzendari Javier Arakama ere izango da larunbateko mobilizazioan, Nafarroako Gobernuaren izenean, baita udal erakundeetako eta sindikatuetako ordezkariak ere.
Gainera, gaur aurkeztutako ekimenarekin, bat egin dute datorren larunbaterako Euskalgintzaren Kontseiluak, "euskararen erasoaldia salatzeko" Bilbon deitu duen manifestazioarekin.
Kontseiluak datorren larunbatean Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin die herritarrei, "auzitegien esku-sartzea" eta euskara biziberritu nahi duten "neurrien aurkako epaiak" salatzeko.
Bilbon azaroaren 4an egingo den manifestazioa 17:00etan abiatuko da Euskaldunatik eta udaletxe aurrean amaituko da. Mobilizaziora batzeko hiru arrazoi aipatu dituzte: auzitegien esku hartzea, euskararen normalizazioan aurrera egitea aldarrikatzea eta herritarren eskubideak erdigunean jartzea.
Agerraldia egin duten taldeek azpimarratu dute hizkuntza ereduetan oinarritutako sistemak ez duela bermatzen euskararen normalizazioa. Hezkuntza legea hurrengo belaunaldiek euskalduntzeko giltza dela azpimarratu dute.
Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak adierazi duenez, "olatu erreakzionario, atzerakoi eta euskarofoboa da, euskararen normalizazio prozesua oztopatzeko eta egindako bidean atzera egiteko".
Atzo EAEko Auzitegi Nagusiak euskararen kontra emandako epaiaren ondotik, Euskalgintzaren Kontseiluak Bilbon deituta duen manifestazioa babestu dute gaur hainbat sindikatuk eta eragile sozialek.
Batzarraren amaieran aho batez onartutako ebazpenean, ELENek bat egin du Euskalgintzaren Kontseiluak azaroaren 4rako Bilbon antolatu duen manifestazioarekin eta dei egin die herritarrei bertan parte hartzera.
Euskararen alde azken urteetan egin den manifestazio jendetsuena izatea nahi dute. Mobilizazioa 17:00etan abiatuko da Euskalduna Jauregitik eta Bilboko udaletxearen aurrean amaituko da.
Europako lurralde-hizkuntzak sustatzeko eta babesteko lan egiten duen nazioarteko erakundea da ELEN. Gaur, agerraldia egin dute hainbat elkartetako ordezkariek Bruselan, tartean, Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusiak. Europan ofizialasuna lortzea "urrats handia" litzakeela esan du.
Euskalgintzaren Kontseiluak "aspalditik ikusten ari garen oldarraldi judizial eta politiko bateko beste urrats bat" dela adierazi du. Ildo beretik mintzatu da UEMA ere, eta udalerri euskaldunetan duten lan egiteko moduaren kontrako "erasoa eta oztopo handia" ikusten du erabakiaren atzean.
"Maiatzaren 10eko adierazpena" agiria plazaratu du Bilbon Euskalgintzaren Kontseiluak, agerraldi jendetsu batean. "Mobilizazio soziala" eskatu du, euskararen aurkako "olatu erreakzionario larria" salatzeko. Hala, azaroaren 4rako manifestazioa deitu du Bilbon.
Manifestazio baterako hitzordua jarri dute: azaroaren 4an, Bilbon. Hizkuntza-eskubideen alde dauden herritar guztiei egin diete parte hartzeko deia, "euskararen biziberritze prozesua arriskuan" dagoela ohartaraziz. "Elkarrekin eragiteko ordua da, desadostasuna kalean erakustekoa", esan dute.
Parlamentuaren aurrean egindako ekitaldi batean, ehun bat lagunek elkarretaratzea egin dute ofizialtasunaren aldeko agiria jakinarazteko. 206 sinatzailek bat egin dute dokumentu horrekin, eta laster alderdi politikoekin bilduko direla aurreratu dute, euren eskaria helarazteko.