Zerbitzu horren 30. urtemuga ari dira ospatzen Bilboko Euskalduna Jauregian, eta bertantxe bildu dira beharginak bizi duten egoera "jasangaitza" salatzeko.
Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saileko karrerako funtzionarioa, hainbat kargu kateatu ditu EAJn 2003tik, eta Gasteizko Ganberan legebiltzarkide izan da 2024ko maiatzera arte.
Mixel Ducau eta Anje Duhalde, euskal rockaren aitzindariak, oholtzara igo dira berriro, puntako musikariekin batera, goraino bete den Bilboko Euskalduna jauregian. Mende erdiko ibilbide musikal, sozial eta politikoa, belarri eta begietatik, bihotzeraino.
50. urtemuga ospatzeko ekitaldia egin du sindikatuak Bilboko Euskalduna jauregian. Igor Arroyo eta Garbiñe Aranburu koordinatzaile orokorrek nabarmendu dutenez, "Euskal Herriaren nazio askapenerako eta eraldaketa sozialerako bidea" zabaltzen jarraituko dute aurrerantzean ere.
Ostegun honetan, otsailak 15, hasiko duen kontzertu programan euskal eskultorea zenaren omenezko lana, Joseph Haydnen 'Zortzigarren Sinfonia' eta Rakhmaninoven 'Hirugarren Sinfonia' joko dituzte, Robert Treviñoren zuzendaritzapean.
Estreinaldiak hilaren 13an Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, 14an Iruñeko Baluarte Jauregian, 20an Gasteizko Europa Jauregian eta 28an Bilboko Euskalduna Jauregian izango dira.
ABAO Bilboko operaren 72. denboraldian, Donizettiren "L´elisir d´amore" estreinatu dute bart Euskalduna jauregian. Elena Sancho soprano donostiarrak eta Joel Prieto tenor madrildarrak jokatu dituzte paper nagusiak. Estreinaldiaren biharamunean, Sanchorekin hitz egiteko aukera izan dugu.
Euren aktore gogokoenak ikusi dituzte agertoki gainean, eta hurrengo denboraldiaren lehenengo atalarekin disfrutatu dute. 10. denboraldia azaroaren 17an estreinatuko da ETB1en.
Hamabigarren aldiz jokatuko dute proba hori; Distantzia Erdiko Espainiako Koparen barnean dago. Bizikletaz egin beharreko ibilbidean, berritasunak izango dira; asmoa da hiritik arinago irtetea, eta, hortaz, herritarrentzako kaltea txikiagoa izan dadin.
Bilera informala egingo dute Euskaldunan gaur eta bihar hiru saiotan banatuta, eta, erabakirik hartuko ez bada ere, 2020-2025 Kontsumitzaileen Agendari eta Europako industriaren garapenari eta autonomiari buruz eztabaidatuko dute.
Tourraren aurkezpen ekitaldia abian zela, 800 metro eskasera, Euskalduna Jauregitik gertu protesta jendetsua egin dute ertzainek, Tourraren atariko honetan gizartearekiko konpromisoa berretsi duten arren.
Euskalduna Jauregian egingo dute omenaldia, eta asteartean aurkeztu dute. Maiatzaren 1ean izango dira 40 urte Javier Clementek entrenatzen zuen talde hark Las Palmasen irabazi zuenetik eta klubari historiako zazpigarren Liga eman zionetik.
Konpainiaren ustez, garrantzitsua da trantsizio energetikoan "pausoa bizkortzea", autonomia, autosufizientzia eta independentzia bezalako kontzeptuak bitarteko.
Euskalduna Jauregiko ateak arratsaldeko 18:00 irekiko dira eta aukera izango da "Gu" saio berezia bertatik bertara ikusteko. Gazteako Youtube kanalak zuzenean eskainiko du ekitaldia eta eitbeus-ek ere bai.
Musika klasikoko jaialdiak musika sinfonikoko eta ganbera musikako maratoia eskainiko du, besteak beste, Beethoven, Liszt, Txaikovski, Schubert eta Bizeten musikarekin eta Byron, Virgilio, Goethe, Ibsen, Shakespeareri eskainitako literatura keinuekin.
Rosa Roderori ETAk senarra hil zion, Joseba Goikoetxea ertzainburua eta, gaurko aldarrikapenekin bat eginez, euskal presoen eskubideak bete egin behar direla esan du.
Andoni Ortuzar EBBko presidenteak "Entzunez Eraiki" entzuketa aktiboko prozesuaren ondorioak aurkeztu ditu astelehen honetan Bilboko Euskalduna Jauregian.
SATEVIra (900 840 111) deitu dute 2.455 emakumek; horietako 1.420k, lehenengo aldiz. Artolazabalek azpimarratu du Eusko Jaurlaritzaren helburua "arreta integrala" eskaintzea dela.
Euskalduna Jauregian egingo dute ekitaldia azaroaren 15ean eta 16an. Presentzialtasuna berreskuratu ondoren, 1.000 parte-hartzaile baina gehiago izango dira.
Jon Uriarte presidentea buru duen zuzendaritzak bazkide konpromisarioen babesa jaso du. Hauek, 2022-2023 denboraldirako aurrekontua onartu dute Ohiko Batzar Nagusian. Joan den denboraldirako kontuek ere konpromisarioen babesa jaso dute.
Eusko Ganberak antolatuta, merkataritza jasangarriari buruzko kongresua egingo dute asteazken honetan Bilboko Euskalduna Jauregian. Horren harira, Amalur Angiozar Eusko Ganberak-eko kideak dio merkatariek garrantzi berezia dutela bide horretan, gaur egun duten pisu ekonomikoagatik gizartean.
Ekainaren 7tik 11ra Medikuntza Orokorrari eta Familiari buruzko XXVIII. Kongresu Nazionala egingo da Bizkaiko hiriburuan. 1.600 profesional bertaratuko dira eta beste 3.000k parte hartuko dute online, 140 ponentzia aurkeztuko diren foroan.
Andres Calamaro artista Euskaldunako Auditorumean izan da igande honetan bere azken lana aurkezten: "Dios los cría". Lan horretan, bidelagun izan ditu, besteak beste, Julieta Venegas, Leiva, Carlos Vives, C Tangana, Alejandro Sanz edo Julio Iglesias.
Bilboko Orkestra Sinfonikoak ukrainar herritarrak hartuko ditu gogoan urriaren 6an, bere hurrengo denboraldi sinfonikoa irekiko duen emanaldian. Atzetik etorriko dira "Eraztunen jauna"ko musika eta Gabriel Erkorekaren lan berriaren estreina, besteak beste.
Eskola-eremuko bizikidetzari eta ongizate emozionalari buruzko kongresuaren inaugurazio ekitaldian, helburu partekatua eskoletan bizikidetza positiboa eraikitzen laguntzea dela azpimarratu du.