Euskal Mendiak

1 / 20 Hurrengoa
Hasi dira zuritzen Nafarroako Pirinioak

Hasi dira zuritzen Nafarroako Pirinioak

12:00etan hasi da elurra Larra-Belaguako iraupeneko eski estazioan. Alerta laranja dago inguru horretan elurragatik, eta alarma gorrira igaroko da 18:00etan. Nafarroako Pirinioetan 24 orduan 40 zentimetro elur pilatzea aurreikusten dute iragarpenek.

Mendietxe museoa inauguratu dute Azpeitian

Mendietxe museoa inauguratu dute Azpeitian

Hainbat espediziotako materiala bildu, eta erakusgai jarri dute Azpeitiko Esklaben Komentuan. Lortutako dirua mendiarekin zerikusia duten gaietara bideratuko dela azaldu du Txikonek.

Maila handiko parte hartzea, Gorbeia Suzien proban

Maila handiko parte hartzea, Gorbeia Suzien proban

Larunbat goizean, 8:45etik aurrera, Gorbeia Suzien mendi lasterketa zuzenean jarraitzeko aukera egongo da. Ostegun honetan egin dute aurkezpena, eta maila handiko korrikalariek parte hartzea espero da.

Larrungo trenera igo gara tren ttipiaren 100. urteurrenean

Larrungo trenera igo gara "tren ttipia"ren 100. urteurrenean

Kremailera trenaren historia eta bitxikeriak ezagutu ditugu Jenofa Zubiri komunikazio arduradunarekin eta tontorrean topatu dugun Kaiola bentako arduradun Dani Irazokirekin
Aralarren jaiotako lehen ugatza hegaldiak egiten hasi da

Aralarren jaiotako lehen ugatza hegaldiak egiten hasi da

Araitz du izena eta Aralar ugatzaren bizitoki natural bilakatu dela erakusten du. Gipuzkoako Foru Aldundiak espezie hau berreskuratzeko egitasmoaren ondorio da.

Araizko kablearen eguna ospatu dute Gaintzan, belarra mailoetatik nola ekartzen zuten erakutsiz

Araizko kablearen eguna ospatu dute Gaintzan, belarra mailoetatik nola ekartzen zuten erakutsiz

Araizko kablearen historia berreskuratuz, begiralekua inauguratu dute Zezelainen, mailoetara begira. Azalpenak eman ostean, belarra moztu, buxiak egin eta kabletik bota dute, 60ko hamarkadan desagertutako teknika erabiliz. Memoriari eustea eta bisitariei ezagutzera ematea du helburu guneak.

Ubide, mendiz inguratutako altxorra

Ubide, mendiz inguratutako altxorra

Jagobaren laguntzarekin ezagutu dugu Ubide. Mendia, erreka eta hegaztiak maite dituenarentzako parada ezin hobea.

Ainhize Belarrek historia egin du 9a+ mailako bidea irekiz

Ainhize Belarrek historia egin du 9a+ mailako bidea irekiz

Ainhize Belar 18 urteko eskalatzaile gazteak markak hautsi ditu: 9a+ mailako bidea irekitzea lortu du, "Iñi Ameriketan" igota (Baltzola). Atxondoko kirolariak zer-nolako esperientzia bizi izan duen azaldu du.

Basoan sua nola egin azaldu diote Josebari Basque Bushcraft Society-ko lagunek

Basoan sua nola egin azaldu diote Josebari Basque Bushcraft Society-ko lagunek

Naturarekiko errespetuz osoz, basoan bizirauteko teknikak eta jakingarriak ezagutarazten dituzte Basque Bushcraft Society-ko Asier Errastik eta Egoitz Salsamendik. Talde honetako kideek maiz egiten dituzte egonaldiak mendian. Oraingoan, sua egiteko gomendioak eman dizkigute.

Elena Galan ikerlaria da BC3 zentroan, eta udan artzain lanak egiten ditu

Elena Galan ikerlaria da BC3 zentroan, eta udan artzain lanak egiten ditu

Klima aldaketa aztertzeko zentroan ikertzen du Ekonomiaren Historian doktoreak. Besteak beste, muturreko tenperaturek animaliei nola eragiten dieten ikertu du, eta hori mendian praktikan jartzea erabaki zuen orain dela hiru urte.

Euskal mendizaleak Gervasutti korridorean behera erori ziren, 45-50 graduko desnibela duen korridorean

Euskal mendizaleak Gervasutti korridorean behera erori ziren, 45-50 graduko desnibela duen korridorean

100 metroko altueratik erori ziren. Korridoreak 45-50 graduko desnibela dauka, eta antza euren soka askatu egin zitzaien.

Ehunmilak, lasterketa bat baino gehiago

Ehunmilak, lasterketa bat baino gehiago

Joan den asteburuan Ehunmilak mendi-lasterketa jokatu zuten, eta gogorra izan arren, ibilbideak eskaintzen dituen bista pribilejiatuak nabarmendu dituzte hainbat parte hartzailek.

Jose Javier Echandi: ''17 urteko mutil bat ehizara joan zen, eta hartza hiru metrora izan zuen''

Jose Javier Echandi: ''17 urteko mutil bat ehizara joan zen, eta hartza hiru metrora izan zuen''

Jose Javier Echandik, Erronkaribarko Batzorde Nagusiko Presidenteak, Garden begiztatutako hartzari buruz hitz egin digu. Ezbeharrik izan ez bazen ere, Josék ziurtatu digunez, "17 ardi hil ditu Anso inguruan eta lau eraso Izaba inguruan"

Egoitz Salsamendi: Basoan galdu nintzelako hasi nintzen bushcraft-aren munduan sartzen

Egoitz Salsamendi: "Basoan galdu nintzelako hasi nintzen bushcraft-aren munduan sartzen"

Mendian bizitzen jakitea, mendian bizi ahal izateko beharrezko direnak ezagutzea da bushcraft-a. Basque Bushcraft Society elkarteko bi kiderekin hitz egin dugu "Amarauna" saioan.
Oihana Zubillaga eta Iñigo Uribetxebarria nagusitu dira Tolosaldeko 3 Tontorrak mendi maratoian

Oihana Zubillaga eta Iñigo Uribetxebarria nagusitu dira Tolosaldeko 3 Tontorrak mendi maratoian

Ekainaren 16an jokatutako lasterketan, 270 parte-hartzaile izan ziren. Bederatzigarren aldiz egin dute Tolosaldeko 3 Tontorrak maratoia.

Lide Urrestarazu munduko mendi lasterkari onenen artean sartu da

Lide Urrestarazu munduko mendi lasterkari onenen artean sartu da

Ordiziarra Skyrunner World Series zirkuituko lidertzan da eta hori da aurtengo bere helburu nagusia. Bere lehen Zegama-Aizkorrin ere bosgarren postua lortu zuen, eta, larunbatean, ekainaren 15ean, Madeiran Euskal Selekzioarekin egongo da.

Txakurrak bizia salbatu zion nire amari

"Txakurrak bizia salbatu zion nire amari"

Mendian zebilela istripu larria izan zuen Arantxak. Bere txakurrak salbatu zion bizia. Hala kontatu digu Asier Aranburu semeak
''Naturaren kontserbazioa eta jarduera sozioekonomokoak uztartzen ditugu parke naturaletan''

''Naturaren kontserbazioa eta jarduera sozioekonomokoak uztartzen ditugu parke naturaletan''

Parke naturalen ezaugarriez, bereziki Gipuzkoan daudenez, aritu gara Koldobike Olabiderekin, Gipuzkoako Aldundiko Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendariarekin.

Parke naturalak: naturaren kontserbazioa eta jarduera tradizionalak uztartzen dituzten harribitxiak

Parke naturalak: naturaren kontserbazioa eta jarduera tradizionalak uztartzen dituzten harribitxiak

Euskal Herrian 12 parke natural ditugu eta haietan babestutako hainbat animaliak eta landarek dute bizitokia. Hauen habitataren zainketak, artzaintzaren eta abeltzaintzaren beharrekin uztartzen dira leku hauetan.
Karlos Aretxabaleta: Gaztetxoei amets eginarazi nahi diet 'Izarrak eta Haitzak' liburuagaz

Karlos Aretxabaleta: "Gaztetxoei amets eginarazi nahi diet 'Izarrak eta Haitzak' liburuagaz"

Eskalatzaile, korrikalari, himalayista... pare bat dozena mendizaleren bizipen, pasadizo eta oroitzapenak txirikordatu ditu Aretxabaletak bere azken liburuan.
Gemma Arenas eta Miguel Heras nagusi, Domusa Teknik mendi-lasterketan

Gemma Arenas eta Miguel Heras nagusi, Domusa Teknik mendi-lasterketan

Gemma Arenas eta Miguel Heras korrikalariek irabazi zuten aurtengo Domusa Teknik mendi-lasterketa, Azpeitia, Errezil, Bidania-Goiatz eta Beizama arteko ibilbidean. Mayi Mugikak eta Oihana Azkorbebeitiak osatu zuten nesken podiuma; gizonezkoena, berriz, Alvaro Ramosek eta Goar Lopetegik.

Eskalatzaile bat hil da Mañarian, istripu batean

Eskalatzaile bat hil da Mañarian, istripu batean

Hildakoa Javier Mugarra da, 66 urteko zamudiotarra, eskaladan eta alpinismoan eskarmentu handikoa. Eguerdian erorikoa izan du. Erreskate taldeak bertaratu dira, eta biktima artatu dute, baina ezin izan dute haren bizitza salbatu.
Javier Mugarra mendizale bizkaitarra hil da, Arranatx mendian erorita

Javier Mugarra mendizale bizkaitarra hil da, Arranatx mendian erorita

Eguerdian izan du istripua 66 urteko zamudioarrak. Esperientzia handiko eskalatzaile eta alpinista eta Bilboko udaleko suhiltzaile ohia; Piriniotan, Alpeetan eta mundu osoko mendi garaietan espezidio ugaritan parte hartu zuen, eta Euskal Herriko nahiz Espainiako goi-mendietako irakasle aritua zen.

Mendizale batek Gerra Zibileko granada bat aurkitu du Elgetan

Ertzaintzak mendizaleak aurkitu duen lekuan bertan eztandarazi du, 14:00ak aldera.
Elurrak Bizkaiko mendiak zuritu ditu

Elurrak Bizkaiko mendiak zuritu ditu

Victor Uriarte erabiltzaileak ostera egin du gaur goizean Urkiolatik, Saibigainera bidean. Mendi bazterrak elurtuta topatu ditu.

Louis ekaitzak hotza eta elurra oparitu dizkigu

Louis ekaitzak hotza eta elurra oparitu dizkigu

Azken orduetako elurteen ondorioz, euskal mendi anitz zurituta esnatu dira gaur, eta horren lekuko izan dira eitb.eus-eko erabiltzaile batzuk. Hona hemen euren argazkietako adibide batzuk.

Sute bat piztu da Lucero lurmuturrean, Bizkaian

Sute bat piztu da Lucero lurmuturrean, Bizkaian

Hainbat suhiltzaile lanean aritu dira 19:40tik Zierbenan, Serantes mendiaren eta Lucero lurmuturraren artean, piztutako baso-sutea itzaltzeko.

Sutea piztu da Luzero lurmuturrean, Bizkaian

Sutea piztu da Luzero lurmuturrean, Bizkaian

Sugarrak itzaltzeko lanak zaildu egin dira ostegun honetan Bizkaia astintzen ari diren haize-bolada indartsuengatik.
Maialen Arizkorreta: 'Mariren Kobak Trail proba ezberdina da, partehartzaileek irteera puntua bakarrik dakite'

Maialen Arizkorreta: 'Mariren Kobak Trail proba ezberdina da, partehartzaileek irteera puntua bakarrik dakite'

Azaroan ospatuko da Mariren Kobak Trail lasterketa. 90 km inguruko lasterketan, kobak topatu behar dituzte parte hartzaileek, baina ibilbidea markatu gabe dago. Orientazio mapak eskaintzen dizkiete, eta 15 minutu dituzte mapok interpretatzeko. Bidean, pertsonaia mitologikoekin egingo dute topo.

Urteko lehen elurteek txoko ugari zuritu dituzte, umeen gozamenerako eta gidarien kezkarako

Urteko lehen elurteek txoko ugari zuritu dituzte, umeen gozamenerako eta gidarien kezkarako

Elur-kota mila metrotik behera kokatu da asteburuan zehar, eta ohiko lekuak zuritu ditu. Jende andana joan da elurraz gozatzera. Elurrak, baina, arazo txikiak eragin ditu errepideetan.

Elurra Euskal Herriko mendiak zuriz estaltzen hasi da

Elurra Euskal Herriko mendiak zuriz estaltzen hasi da

Izaban, Orreagan, Urbian, Larra-Belaguan eta beste hainbat txokotan elurra ikusi ahal izan dugu dagoeneko.

Jendetza handia bildu da euskal mendietan 2024ari ongietorria emateko

Jendetza handia bildu da euskal mendietan 2024ari ongietorria emateko

Pagasarri, Zaldiaran edo Gorbeia dira urte berrian gehien bisitatzen diren mendietako batzuk, eta, ohiturari jarraiki, urtea naturarekin harremanetan hastea aukeratu dute hainbat euskal herritarrek.

Etiketa Berdea: Mendi probetan konpromiso etikoa eta ingurumena errespetatzeko apustua

Etiketa Berdea: Mendi probetan konpromiso etikoa eta ingurumena errespetatzeko apustua

Etiketa Berdea zer den azaldu digu Gotzon Idirin korrikalariak. Izan ere, mendi lasterketek hartu duten norabidearekin kezkatuta, egoera bideratzeko dekalogoa, manifestu bat, sortu dute.
Lehen malutek euskal tontorrak zuritu dituzte

Lehen malutek euskal tontorrak zuritu dituzte

Elur maila 1.000 metroan kokatu da larunbateko lehen orduetan, eta, beraz, mailarik altuenetan denboraldiko lehen elurtea bota du. Irudi hauek Aitor Agirrezabal Alustizak bidali dizkigu, Txindokitik.

Zer jaten du Uxue Frailek 'Ehunmilak' bezalako lasterketa luzeak egiteko?

Zer jaten du Uxue Frailek 'Ehunmilak' bezalako lasterketa luzeak egiteko?

Aurten 'Ehunmilak' lasterketa irabazi zuen Uxue Fraile kirolariak. 29 orduz, 175 bat kilometro egin zituen oinez eta korrika. Horrelako lasterketa bat nola prestatu eta aldez aurretik zer jan behar den azaldu digu korrikalariak.

Giro bikaina igande honetako Zelatungo erromerian

Giro bikaina igande honetako Zelatungo erromerian

Iraileko igande guztietan Hernioko magalean ospatu den azken erromeria izan dute gaur, eta jendetza bildu da bertan musikaz eta dantzaz gozatzera.

Emakume bat erreskatatu dute helikopteroz Ernion, zorabio bat jasan ostean

Emakume bat erreskatatu dute helikopteroz Ernion, zorabio bat jasan ostean

11:45 aldera jaso dute abisua 112 zerbitzuan. Zumarragako futbol zelaira eraman dute helikpteroz emakumea eta handik Zumarragako Ospitalera, anbulantziaz.

54 urteko baso-langile bat hil da Elorrion

Beharginak istripua izan zuen hilaren 5ean, eta ostiralean, irailak 8, hil zen.
Gorbeako aterpea ezagutu dugu Yoli eta Josebarekin

Gorbeako aterpea ezagutu dugu Yoli eta Josebarekin

Gorbeako parke naturalean dagoen aterpea ezagutu dugu Yoli Martinen eta Joseba Elorrietaren eskutik. Aterpearen historia kontatu digute, baita gaur egun nola funtzionatzen duten ere.

Zeanuriko 54 urteko mendizale bat hil da Europako Mendietan, erorikoa izan ostean

Zeanuriko 54 urteko mendizale bat hil da Europako Mendietan, erorikoa izan ostean

Iristeko zaila den zonalde batean erori da gizona, hortaz, erreskate taldeak helikopteroa erabili behar izan du. Larrialdietarako zerbitzuek grabatutako irudiak.

1 / 20 Hurrengoa

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena